pestaƱak

Antzezlanak euskaraz


Serantes Kultur Aretoak euskararen erabilera aisialdian sustatzeko asmoz, Berbalagun eta euskaltegietako ikasleentzako, 15 euroko abonua eskaintzen du 3 ikuskizun zoragarri ikusteko. Antzezlan batera joanez gero, 5 euro balio du sarrerak. Hiru lanak honako hauek dira: 


JAINKO BASATIA

“Jainko basatia (Le Dieu du Carnage jatorrizkoan) Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren obra bat da. Guraso bikote bi elkartuko dira beraien semeen arteko sesioaz eztabaidatzeko; seme batek besteen semeari makilka eraso dio. Hasieran elkarrizketa lasaia zena, itxuragabe, kaos bihurtuko da."

Eguna: otsailaren 1ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: urtarrilaren 30ean, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran. 


ELE! LORCA LAUAXETA
“2016an Federico Garcia Lorca olerkariaren hilketaren 80.urteurrena izan zen. Urtebeteko aldeaz fusilatu zuten Esteban Urkiaga “Lauaxeta” olerkari euskalduna. Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, bi olerkari handi, nor bere kulturan. Biek ala biek ezagutu zuten modu berean heriotza, urte beteko epean biak ala biak fusilatu zituzten diktadura frankistaren hasieran. Biak ala biak gazte hil ziren askatasunaren aldeko borrokan. Bata Andaluziako lurraldeetan sortutako olerkari errepublikarra izan zen, bestea, berriz, euskal lurraldeetan jaiotako olerkari abertzalea. Muturreko bi alderdi badirudite ere, une jakin batean elkartu egin ziren”

Eguna: otsailaren 15ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: otsailaren 13an, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.


ERGELA
Gizon bat ordaindutako proba psikologiko batzuetara aurkeztuko da. Bere ekonomia kaxkarrari aurre egiten lagunduko dion diru erraza izango dela pentsatzen badu ere, amesgaizto bilakatuko da. Psikologo batek egingo dizkion galderek urduri jarri eta bere onena ateraraziko dio zoritxarreko bukaera ekiditeko.”
Eguna: martxoaren 15ean, osteguna
Ordua: 20: 30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Eskaera egiteko azken eguna: martxoaren 13an, asteartea.
Eskaera egiteko modua: SUEn edo AEKn izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak, antzezlana hasi baino 20-15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.