pestañak

Apirileko Santurtziko agenda!


Kantulagunen kronika

Eguraldi kaskarrenari aurre egiteko gai dira gure Santurtziko kantulagunak, eta atzo, ostera ere, erakutsi zuten ondo baino hobeto dakiten moduan, musika joz, abestuz eta irribarre eginez. Giro hotza berotu zuten eta poliki-poliki jendea hurbiltzen hasi zen; izan ere, zaila da ez gelditzea, behintzat tarte batez, musikaz eta kantez gozatzeko, baina euren grinak harrapatuta, emanaldi osoan egotea erraza baino errazagoa da.


Portugaleteko Euskararen Agenda


Gurasolagunentzako musika-tresna tailerraren kornika

Asteazkenean, martxoak 21, 18 lagun elkartu ginen material arruntak erabiliz (plastikoa, kartoia, papera...), musi-tresnak egiteko. Umeek zein gurasoek primeran pasatu zuten, Marijok emandako tailerrari esker. Gainera, amaieran, tailerra borobiltzeko, abestu genuen, Marijo eta Ana Mari kantulagunek zuzendua.





EUSKARALDIA aurkezpen publikoa


Gurasolagun tailerra Antonio Trueba eskolan

"Urtxintxa" taldeko Zuriñe monitorearen eskutik, tarte ederra pasatu zuten Portugaleteko Antonio Trueba eskolako Gurasolagun taldeko ama eta umeek.

"Familian euskaraz jolasean" izan zen tailerra, eta hala izan zen; 20 lagun bildu ziren familian euskaraz jolasean.

Eta hemendik aurrera, EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI.




Karibeko dantzak II: Argazkiak

Aste honetan eta aurrekoan hainbat lagun elkartu ginen Karibeko dantzak ikasten segitzeko, Batxata eta Saltsa, hain justu ere. Partaideetako batzuk lehengo ikastaroko kideak izan ziren, baina  zenbait lagun berri ere animatu ziren. Carlos eta Marta Barakaldoko berbalagunei esker, ikastaro bikoitz honetaz gozatu ahal izan dugu. Argazki guztiak beherago:
















Martxoan ere hitzordua dugu Kantulagunekin!


Gurasolagunentzako musika-tresna tailerra


Martxa txirrindulaz

Ibilaldia maiatzean izango da, baina dagoeneko beroketa lanak egiteko garaia da. Aurrekoan kanta eta bideoklipa aurkeztu zen eta asteburu honetan, beste hitzordu bat luzatu digute: martxa txirrindulaz eta gynkana.

Eguna: martxoak 18, igandea
Martxa txirrindulaz: 11:00etan Ikastolan hasi eta Gernika parkean bukatuko da.
Gynkana: 11:30etik aurrera Gernika parkean.
Antolatzailea: Bihotz Gaztea Ikastola eta Ibilaldia elkartea

Asterix jainkoen egoitzan

Umeek hilero izaten dute filmak euskaraz ikusteko aukera, eta oraingo honetan "Asterix jainkoen egoitza" izango da.

Eguna: martxoak 16, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Prezioa: doan
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

Masaje lasaigarri tailerra Santurtziko Kulturgunean

Pasa den ostiralean, martxoak 9, urte hasierako aldapak sortutako nekea arintzeko abagunea izan genuen, Xabi Pajares masajistaren eskutik. Bertan, elkarri masajea ematen ikasteaz gain, azalpen teorikoak ere jaso genituen, besteak beste, gorputz organoen eta aurpegiko zonaldeen arteko lotura. Gorputzeko organo bakoitzari aurpegi-gune bat dagokio; nolako mina, halako masajea. 

Berbalagun batek honako hau esan zuen: " badirudi zortzi orduz lo egin dudala jarraian". Horren aurrean, ez dago hitz gehiago gehitzerik.













Mendian gora eta behera Santurtziko Mendilagun

Otsailaren 24an, gure mendilagun nekaezinak (barakaldarrak eta santurtziarrak) Eretzara joan ziren, hamaiketako eta guzti (behar-beharrezkoa indarrak berreskuratzeko).
Irudi batek mila berbak baino balio handiagoa duenez, hona hemen argazki galeria ederra zuen gozamenerako:

 Eretzarantz gogotsu eta kementsu


 bidean zehar hainbat lagunekin topo egin zuten




                                                   ikuspegi paregabea!!


                          

                               tontorrean poz-pozik (ahaleginaren emaitza)



                          sasi eta sastraka guztien gainetik, euskara iparra


Bitxiak egiteko tailerra: argazkiak eta kronika

Natur Gelako Garaziri esker, tailer ahanztezina izan dugu Barakaldoko berbalagunok. Jakaranda zuhaitzaren fruitua erabiliz, era guztietako bitxiak egin genituen: lepokoak, belarritakoak, brotxeak... Lehenik, fruituak biltzen aritu ginen Ramon Rubial Lorategi Botanikotik, eguraldi paregabea lagun. Ondoren, buru-belarri jardun genuen gure arte-lanak sortzen. Behean argazkiak ikusgari daude, bertan parte-hartzaileak agertzeaz gain, sortutako bitxietako batzuk ere topatuko dituzue: