pestañak

Telleria eta gero, zer?-kronika


Irakurzale Klubean hizpide izan dugun azken liburua Ernesto Prat Urzainkiren “Telleria eta gero, zer?” eleberria izan da. Ezkerraldekooi bukolikoa zaigun Baztanen kokatu du idazleak istorioa, gaur egun bizitoki duen eskualdean. Idazleak errealitatea eta fikzioa nahastuta, eleberri beltza sortu du.

Fikzioa izan arren, bertako errealitatea du oinarri; Baztanen “Aroztegia eta gero, zer?” plataforma egon badago eta horri erreferentzia zuzena egiten dio. Baztanen, 340 biztanle dituen Lekaroz herrian 226 etxebizitzako urbanizazioa eraikitzeko plana baitago.
Lekarozko institutuko ikasleek liburu hau izan dute irakurgai, eta horrek hautsak harrotu ditu. Gorka Bereziartuaren, Argia aldizkariko kazetaria, hitzekin bat egiten dugu: “Giro nahasia dago Aroztegiaren inguruan, baina literaturak ihes egin behar al dio problematika sozialari?”
Hori da ,gure ustez, istorioaren gakoa: orain Baztanen gertatzen ari dena tamalez behin eta berriro errepikatzen den gertaera dugu.