pestaƱak

Portugaleteko Mintzodromoa. Kronika eta argazkiak

Mintzodromo eguna, eta goizean euria parra-parra. Hau pena!

Goizeko txanda bertan behera utzi behar izan dugu, baina giro alaian izan gara, kafea eta pastak dastatu eta familia-argazkia atera.

Hurrengoan baietz egin!

Arratsaldean, berriz, eguraldi eta giro ona. Hiru gai izan dugu hizpide: Sare sozialak, gazteak eta helduak, eta oporrak eta bidaiak.

Amaitu ditugu pasta guztiak!

Amaieran, noski, argazkia.









Santurtzin udan ere euskaraz!!

Aupa, euskalakariak!

Udan ere praktikatzen jarraitzeko asmorik baldin baduzue, norekin aritu ez baduzue, Santurtziko Udako Berbalagunek aukera paregabea emango dizue, berba egiteko zein herriko hainbat euskaldun ezagutzeko. Herriko jaietan, terraza batean, hondartzan, mendian, edonon egin euskaraz.

Izena ematea erraza baino errazagoa da:

678 422 573

Oharra: izena emateko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta 21ean Casa Torre jauregian bileratxoa egingo dugu, taldeak osatzeko.

Animatu eta udan ere euskaraz bizi!!

Gu orduko hauek-kronika


Hori da Garazi Arrula Ruizen lehen liburuaren izenburua. Zortzi ipuinez osatua dago, haien artean ezberdinak, baina hainbat ezaugarri guztietan ageri dira: Euskal Herrian gertatuak dira eta jokoz kanpo uzten zaituzten bukaerak ditu.
Lehena, ezberdinena da, umeen munduan kokatzen da. Bigarrena, asanblada baten, helduen mundu kolektiboan. Hirugarrena, bi neskaren arteko adiskidetasunean. Laugarrena, familiakoa den baserri eta amama-ama-alabaren arteko harremanetan. Bosgarrena, Euskal Herritik kanpo, bilera batera doan gizonaren istorioa da (hori behintzat Euskal Herrian hasten da). Seigarrenean, emakume nagusi bat da protagonista. Zazpigarrenean neska gazte baten betekizuna eta nola lortuko duen kontatzen digu; eta azkenik zortzigarrenak ematen dio liburuari izenburua: bi ahizparen arteko erlazioari buruzkoa.
Denek hitz egiten digute errealitate ezberdinez.

Ekaineko Santurtziko euskara agenda


Euskal Ezkontza

Datorren larunbatean, ekainak 2, EUSKAL EZKONTZA antolatu du Portugaleteko Gaurko Gazteak taldeak.

Itziar eta Karlos izango dira benetako ezkontideak, eta egun osoan ekitaldiak egongo dira; gehienak euskaraz.

Asteazkena bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna: Marije, Subito eta Casa Vicente tabernetan.

Animatu eta EUSKARAZ disfrutatu!

Portu Kantari maiatzeko kronika

"Hau bai egun ederra!" kantak dioen bezala. Pasa den ostiralean, maiatzeko PORTUGALETE KANTARI egin genuen, eta gau ederra pasatu genuen.

Jendea gogotsu etorri zen, 9etan hasi eta gaueko 12etan amaitu baikenuen, nahiz eta tarte batzuetan euri-zaparrada galantak bota (espero dugu geuk txarto kantatzeagatik ez izan).

Trikitilariei eta gitarra-jotzaileari mila esker, eta abeslariei animo, ekainaren 29an ikasturte honen azken saioa izango da-eta.



Barakaldarrok ere Udako berbalaguna egingo dugu

Udan, Barakaldon bertan, berbalagun aritu nahi baduzu, aukera paregabea izango duzu:

Noiz: uztail eta abuztuan
Izena emateko: 678 626 567 edota barakaldo_berba@aek.eus
Epea: ekainaren 15a

Gogoan hartu, Noja herrian ere, talde bat ateratzeko asmotan gabiltzala!!

Barakaldoko Mintzodromoari buruzko kronika eta argazkiak

Atzo, 178 lagun elkartu ginen euskaraz mintzatzeko bi txandatan. Goizean 100 lagun eta arratsaldean 78. Giro ezin hobe eta alaiagoan. Arratsaldeko txandan, zoritxarrez, euriak El Rincon tabernan aterpetzera behartu gintuen eta bertan garatu zen Mintzodromoa nomartalsun osoz. Goizen, ordea, eguraldi beroak Anaien Parkean elkartzea baimendu zigun eta behean dauzkazuen argazkiak horren erakusle dira: