pestaƱak

Hitzontziak-kronika


Hitzontziak dira liburuko lau protagonistak: Oihane, Joxe, Biteri eta Gloria. Bakoitzak bere istorioa dauka eta barne bakarrizketa luzeen bitartez azaltzen dizkigute. Hasieran, protagonisten arteko lotura ulertzea zaila da; baina narrazioak aurrera egin ahala, argi ikusten da. Nork bere bizipenak kontatzeko Euskal Herriko historian murgiltzen gaituzte, nahiz eta errealitateak hainbat izan. Hildakoek, pertsonaiekin egun ez daudenek, egundoko pisua dute haien bizitzetan; modu batean edo bestean baldintzatzen dituzte eta heriotzetik gertuago sentiarazten dituzte.