pestaƱak

Ekaitza urrun-kronika


Oraingoan, eleberri historikoa izan dugu eskuartean. Filma historikoen erritmoa du liburuak, Joanes Urkixo egileak gidoilari lanetan eskarmentu handia daukala nabaria da. Gerra zibileko gertakarien erritmo bizia du alde batetik, eta, bestetik, Gabino protagonistaren istorioa batzuetan lasaiagoa eta besteetan azkarragoa izaten da. Urrian, Berrian egin zioten elkarrizketan, idazleak argi eta garbi utzi zuen narrazioan zehar agertutako pertsonaia gehienak errealak zirela, baita jazotakoak ere. Modu horretan, ezagutu ahal izan dugu aiton-amonek beldurragatik isildutako XX. mendeko historiaren zati bat. Hortaz, erritmo bizia eta askorentzat ezezaguna den hurbileko historia gerturatzea alde ditu. Pertsonaiak argitze aldera, aldiz, liburu bukaeran epilogoa izatea eskertuko genuke.