pestaƱak

Amek ez dute-kronika

Amek ez dute...
idazten, zinemara joateko astirik, lo egiten...

Irakurzale Klubean, bigarren aldia dugu Katixa Agirreren liburu bat hizpide duguna. Aurrekoan, Atertu arte itxaron izan zen, eta hori gustatu bazitzaigun, honako hau are gehiago.
Kontakizun gordinak ematen dio hasiera liburuari, lehen orrian dagoeneko zaplaztekoa jasotzen du irakurleak. Egitatea bortitza da oso (amak bere bi haur txikiak akabatu ditu), eta zuzenean bizitzearen sentsazioa izatea lortu du Agirrek. Aitzakia ederra topatu du irakurleak hasieratik istorioari lotzeko eta amatasunaz hitz egiteko.
Autofikzioaz baliatu da egilea, eta paralelismoa ere topa daiteke, protagonista eta Agirre bera idazle eta ama baitira. Ama garbi eta onen mitoaz hausnartzen du, besteak beste; tonu ironikoa du eta hainbaten hitzen bidez baliatzen da: zita asko jaso ditu.

Irakurzale Klubekooi erabatekoa iruditu zaigu.