pestaƱak

Igandean Korrikaren aldeko kuestazioa Santurtzin

Igande honetan, martxoak 24, Santurtzin zehar 21. Korrikaren aldeko kuestazioa egingo dugu. Txitxarran, Mamarigan, parke nagusian eta Itsasalde kalean ibiliko gara herria girotzen eta dirua biltzen Mamarigako Etorkizuna eta Bihotz Gaztea dantza-taldeen nahiz Kantulagunen laguntzaz. Horrez gain, Txitxarran eta Mamarigako Vallejo plazan materiala saltzeko mahaiak ipiniko ditugu. Materiala erosteaz gain, Korrikaren inguruko informazioa jasotzeko parada izango duzue (Korrika Kulturalaren ekitaldiak, ibilbidea...). Animatu eta hurbildu!

Bestalde, ahalik eta lagun gehienengana heltzeko, zuen laguntza beharko dugu; beraz, iganderako planik ez baduzue, Korrikari, euskarari laguntzeko aukera izango duzue. Jarri harremanetan gurekin:
678 422 573 (Berbalagun)
607 515 720/santurtzi@aek.eus (Santurtziko AEK)

Mila esker, Mamarigako Etorkizuna, Bihotz Gaztea eta Kantulagun!!