Portugaleteko maitasunezko mezuen lehiaketa
Orain dela lau
urte hasi zen Berbalagun egitasmoa, Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta
Xaribari-AEK euskaltegiak osatua, maitasunezko mezuen lehiaketa hau, euskaraz,
antolatzen. Aurtengo edizioan 64 lagunek parte hartu dute, gehienak herriko
euskaltegietako ikasleak eta berbalagunak izan direlarik.
Lehiaketako arauek eskatzen
zuten mezua, 10-25 hitz bitartekoa, wasap bidez bidaltzea.
Euskaltegietako
irakasleek, udal teknikariek eta Berbalagun egitasmoaren koordinatzaileak osatu
dute epaimahaia, zeinek, mezuen edukia, egokitasuna, originaltasuna eta emakume
eta gizonen berdintasun printzipioen errespetua aztertu ostean, hautatu baitu
mezurik onena.
Horren egilea Cristina Gómez suertatu
da, Portugaleteko euskara ikaslea.
Cristinaren
mezuak honela dio: “Harriak ginen tontor
gainean; beroak ibaira bidali gintuen; eta, korronte bera, haranera heldu gara.
Errekarri bihurtuta, zure ondoan, itsas erraldoian desagertu arte”.
Argazkian MarĆa
José Blanco Portugaleteko Euskara zinegotziak Cristina Gómez irabazleari ematen
dio lehiaketako saria: liburu irakurgailu bat, hain zuzen ere.
Maitasunezko
mezuen lehiaketa honek bere lau urteotan izan duen arrakasta ikusita,
aurrerantzean ere eskainiko diegu portugaletetarrei, eta gehienbat gaztetxoei,
honelako ekimen original eta dibertigarrietan parte hartzeko aukera, euskarazko
mikroliteraturaren sormena bultzatzen dugun bitartean.