pestaƱak

Urriaren 18an "Denok gara Google" (egilea eta guzti) Santurtziko Irakurzale Klubean

Aurten ere irakurzaletasunak tokia izango du Santurtziko berbalagunen artean, eta Xabier Etxaniz Rojo idazlearen "Denok gara Google" eleberria izango da haien lehen hitzorduan jorratuko dutena egilearen laguntzarekin, urriaren 18an (ostirala) arratsaldeko 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian.
Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.
Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia… Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.
Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.