pestaƱak

BERBALAGUNEN TOPAKETA, MAGO ETA GUZTI!

Urtero bezala, ikasturte hasieran, Portugaleteko berbalagunak elkartu egiten gara BERBALAGUN TOPAKETAn, baita edozein euskaldun ere.

Topaketaren helburua elkar ezagutzea, une dibertigarria pasatzea eta, noski, EUSKARAZ aritzea da; ondo pasatzea, beraz.

Aurten HODEI MAGOA izango dugu gurekin, helduentzako saioa izango da.

Horrez gain, pintxoak, musika, opariak eta photocall saioa izango ditugu.

EGUNA: azaroak 15, ostirala

ORDUA: 19:30

LEKUA: Allende taberna (La Rantxeria plaza)