pestañak

IHES GELA Sestaon

Adi, Berbalagunok!!   👀 👀 👀

Badator IHES GELA Sestaora!! Abentura berria bizitzeko prest?? 💥 💣 💥 💣

Plaza mugatuak, mugi zaitez!! ⇶ ⇶ ⇶ ⇶ ⇶

Industria-ibilbidea Barakaldon zehar

Barakaldori buruzko historia hobetu ezagutu nahi? Bada, aukera aparta izango duzu CIHMAk antolatu digun bisita gidatu honekin:

Zer: Barakaldo, industria ibilbidea bisita gidatua
Noiz: Martxoaren 10ean, asteartearekin
Zer ordutan: 09:30ean
Non: Desertu plazan elkartuko gara
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu edota barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi.

Barakaldoko gurasolagunen paperezko animalien argazkiak

Barakaldoko gurasolagunak itzel aritu ziren paperezko animaliak egiten, guraso zein umeek euren barruko artistak azaleratu eta arte-lan bikainak egin zituzten:






PORTUGALETE KANTARI


Santurtziko berbalagunen hurrengo hitzorduak

Ostegun honetan izango dugu Zaldi Urdina antzezlana, ostiralean umeentzako ipuin kontalaria Santurtziko liburutegian, baina horretaz gain, gogoratu Berbalagunek antolatutako hurrenho ekintzak: perkusio tailerra asteazkenean (tokiak daude oraindik), mendilagun txangoa igandean eta irakurzale kluba hurrengo astean. Anima zaitez!!!


Inauterietako apaingarriak tailerra

Portugaleteko Gabriel Celaya eskolako gurasolagunek Inauterietako apaigarrien tailerra antolatu zuten asteartean, otsailak 18.

Ikusten duzuenez, giro onean aritu ziren, eta apaingarri zein maskara ederrak egin zituzten.

Hori da! Aurrera!







Kirola eta Natura: Zumaiako Geoparkea


Bufanda tailerreko argazkiak

Hamaika lagun elkartu ginen giro atsegin eta jatorrean Gurutzetako Zentro Zibikoan. Bertan, bufandak egin genituen orratzik erabili gabe, esku hutsez, Javi Leon berbalagunari esker. Gehienok bi orduko tailer honetan tapauka bukatu ahal izan genuen!















MAGIA TAILERRA gurasolagunentzat

Portugaleteko Zubeldia eskolan, IBON MAGOA izan da, eta MAGIA TAILERRA polita eskaini digu.

Ume eta guraso asko hurbildu dira, eta magiaz gozatzeaz gain, trukoak ikasi ere egin ditugu.

Hurrengo hilabeteetan, beste eskoletan, hainbat tailer egingo dugu: dantza modernoa, robotika, kantak...







 


Sestaoko GARAGARDO tailerra

Aurreko ostiralean herriko berbalagun diren Jabi eta Iñigori esker, egundoko arratsaldea pasa genuen garagardoaren munduan barrena!







MAITASUN MEZUEN lehiaketa AZKEN EGUNAK



Azken egunak maitasun mezuak aurkezteko: OTSAILAK 21, OSTIRALA

Whasapp bitartez: 600 482 022 

10-25 HITZ

Saria: TABLETA ELEKTRONIKOA


Antzerki eta musikarekiko hitzorduak dauzkate Santurtziko Berbalagunek

Hainbat hitzordu dauzkagu Santurtziko berbalagunok hurrengo egunotan. Kantulagunekin lehenengoa, hilero bezala Santurtziko parkean 12:30ean azken igandean, hilaren 23an, alegia.

Hurrengo astean, ordea, zuzenago parte hartzeko aukera izango dugu, hilaren 26an (asteazkena) perkusio tailerra izango baitugu Augusto "Katxarrismos"ekin La Kelo gaztetxean, Berbalagunek antolatua, goizeko 11:30etik aurrera. Animatuz gero, asteartea baino lehen eman izena ohiko bideen bitartez (e-posta zein telefonoa)!

Azkenik, otsailaren 27an (osteguna), antzerkiarekin izango dugu hitzordua, Artedrama taldearen Zaldi Urdina antzezlana izango baitugu Serantes Kultur Aretoan 20:30ean. Ohi bezala, berbalagunek zein euskaltegietako ikasleek sarrerak 5 euroan eskuratzeko aukera izango dute, baina adi, horretarako azken eguna astelehena izango baita!!!


Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA.

SINOPSIA

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.