SINOPSIA
Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da
umorearen mugak aztertzen dituena.
Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik
jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
umorearen mugak aztertzen dituena.
Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik
jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
SIMPLICISSIMUS KABARET MUSIKALA da
zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da
erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.
erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.
Andreak, hau da gure asmoa:
Giza kontzientzia indartzea
edo akaso umore erreza egitea!
Bakarrik axola digu:
barrea eta fribolidadea.
Ez. Justizia eta libertadea!
Beraz, entzun arretaz,
seriotasun eta larritasunez
eta zergatik ez ganora gabeko irri inozoaz?
Gure ikusle ideala da
inozo eta fustegabekoa.
eta hala ere jakintsu eta ganorazkoa!
Giza kontzientzia indartzea
edo akaso umore erreza egitea!
Bakarrik axola digu:
barrea eta fribolidadea.
Ez. Justizia eta libertadea!
Beraz, entzun arretaz,
seriotasun eta larritasunez
eta zergatik ez ganora gabeko irri inozoaz?
Gure ikusle ideala da
inozo eta fustegabekoa.
eta hala ere jakintsu eta ganorazkoa!
