pestaƱak

Egunean Behin eta argazki lehiaketa

Kaixo, berbalagunok!!!

- Badator Egunean Behin jokoaren 4. denboraldia... Eta oraingoan ere Santurtziko berbalagunon taldea izango dugu. Aurrekoan izena eman bazenuten, ez duzue ezer berezirik egin behar, segi jokatzen; izena eman ez bazenute, jaitsi aplikazioa eta “taldeak” atalean 1E4CFB gakoa erabili.

- Berrogeialdirako beste lehiaketa bat abiatuko dugu, “neure etxeko leihotik”: ezin sinpleagoa, bidali argazki bat eta esaldi bat horrekin batera (deskribapena, hausnarketa, animozko mezua...). Argazki guztiak blog-ean jarriko ditugu eta bertan aukeratuko dugu irabazlea zozketa bidez. Animatu!!!