pestañak

Barakaldoko Irakurzale kluba Karmele Jaiorekin elkartu zen

Atzoko eguna oso ederra izan den. Pribilegio hutsa Karmelerekin izandako elkarrizketa entzutea etxetik bertatik. Mila esker hurbildu zineten guztiei eta mila esker zur, Karmele! Horrelako gehiago egingo ditugu, eta ahal bada, aurrez aurre.

Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko berbalagunen TELEMINTZODROMOA

Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko berbalagunok TELEMINTZODROMO birtualean elkartuko gara datorren asteartean, ekainak 2, 19:00etan.

Parte hartzeko, eman izena www.labur.eus/berbatopa helbidean. 

Ekainaren 1ean, e-postaz, zure Jitsi gelaren helbidea jasoko duzu.

ANIMATU ETA IZENA EMAN!


Santurtziko Irakurzale Klubaren gomendioak III

Astelehena eta berriro ere Santurtziko Irakurzale Klubekoak datozkigu haien aholkuak ematera.... Adi oraingoan Raquelek zer proposatzen digun!!!

Barakaldoko Topaketa Birtuala Euskaraldiaren barruan


Barakaldoko EUSKARALDIAk Barakaldoko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, hauxe egingo dugu:

- Mintzodromo arrunta  (euskaldun oso zein ikasleentzat gomendatua)
- Hasi berrientzako mintzodromoa (A1 eta A2 maila dutenentzat gomendatua)
- Familientzako jolasak
- Gazteentzako erronkak (12-18 urteko gazteentzat gomendatua)

Euskaraz bizitzeko Barakaldoko Topaketa Birtuala
NOIZ? Ekainaren 4an, osteguna, 18:30ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, ekainaren 2 edo 3an e-postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Ostegunean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Ekainaren 1a

Barakaldoko AHOBIZI eta BELARRIPREST guztiok elkartuko gara.

Lagundu zabaltzen 😊
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/BarakaldoTopaketa

AUTU MAUTUAK Elkarrizketa birtuala: Bingen Akarregi


Portugaleteko Berbalagun egitasmoak ELKARRIZKETA BIRTUALA egingo du maiatzaren 21ean, osteguna, 19:00etan.

Gurekin Bingen Akarregi egongo da, eta ARTISAU-GARAGARDOAri buruz emango dizkigu azalpenak. Horren ostean, denon galderei erantzungo die.

Badakizu, ostegunean, https://meet.jit.si/BERBALAGUNPORTU kanalean sartu eta parte hartu.

Santurtziko Irakurzale Klubaren gomendioak II

Pasa den astean hasi zitzaizkigun Santurtziko Irakurzale Klubeko kideak liburu proposamenak egiten. Oraingoan Arrate datorkigu berearekin!

"Neure etxeko leihotik" lehiaketaren irabazlea...

Atzo amaitu zen zuen argazkirik gogokoena bozkatzeko epea, eta 59 boto jaso dugu: mila esker!!!

Hauek dira boto gehien jasotako argazkiak:

Hirugarren postuan Sarai: "Barraskiloak ere akrobatak izan daitezke"


Bigarren tokian geratu da Estibaliz Ibañez, "Ilargiaren argiak nire arima sendatzen du"


Eta lehen postuan, eta produktu ekologikoz osatutako saski baten irabazlea, Leire Maeso, "marmarra entzutea gure sustraien haize gozoa sentitzean". Zorionak!!!


Horrez gain, boto emaileen artean ere zozketa egin da eta Irune Elexpek Berbalagun motxila irabazi du, nahiz eta hau jasotzeko itxaron beharko duen!

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

ERREZETAK Lehiaketaren irabazlea

Portugaleteko Berbalagun egitasmoak ERREZETA-BIDEOen LEHIAKETA antolatu zuen itxialdian, eta irabazlea Arantza Azkarragak aurkeztutako bideoa izan da. Zorionak!

Berak eta parte hartu zuten guztiek opari gozoa jasoko dute.

LIBURU-KRONIKAK Lehiaketaren irabazlea

Portugaleteko Berbalagun egitasmoak LIBURU-KRONIKEN lehiaketa antolatu zuen itxialdian.

Aurkeztutakoen artean, IRANTZU GARCIA OLIVER izan da irabazlea, Eskoria liburuari buruzko iruzkina eginda. Hona hemen:

    ESKORIA (Alfredo Gómez Cerdá)


Amaieratik hasiko naiz:
Entzun nuen behin “k.o.” uzten zaituzten kolpeak, datozkizula ikusten ez dituzunak direla. Eleberri honen amaiera, horrela ailegatzen zaio irakurleari.

Diego eta Fede DBHko ikasleak ditugu .Bird eta Citoplasma ezizenak eman dizkiete ikaskideek.
Biek pairatzen dute bullyinga. Oso era desberdina aukeratu du bakoitzak bizirauteko. Iraina ez da gelditzen klaseko ordutegia bukatuta ere. Hogeita lau ordu iraunarazten dute kaltegileek teknologiaz baliatuta. Ez dago, beraz, aterperik inon.

Maiz jorratutako gaia aurkitzen dugu Eskoriaren orrialdeetan. Nobelaren mamia ez da, berriz, abusuen narrazioa.
Idazleak protagonisten emozioak eta sentimenduak aztergai oparitzen dizkigu. Irakurle indargabea kokatzen du harresi zeharkaezin baten atzean hausnarketarako aukera eskainiz.

 

Irantzuk eta parte hartu duten guztiek liburuak erosteko bonu bana jaso dute. Zorionak eta on dagizuela!

ARGAZKI LEHIAKETA

Itxialdian eta berriro kalera ateratzean egin duzun argazki bitxia, artistikoa... eta esaldi bat bidali.

Santurtziko Irakurzale Klubaren gomendioak

Etxean eman ditugun egunotan irakurtzeko astia izango zenuten askok; orain has gaitezke kalera ateratzen (tentuz!), baina horrek ez du esan nahi irakurtzeari utzi behar diogunik. Hori dela eta, Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek gomendio batzuk emango dizkigute astero. Honatx lehenengoak Juananen eskutik!

"Neure etxeko leihotik" argazki lehiaketa




Amaitu da argazkiak bidaltzeko epea... Orain maiatzaren 17ra arte daukazue HEMEN bozkatzeko.


30. Mamarigatik

29. Ilargiaren argiak nire arima sendatzen du
28. Tximista
27. Ekaitza
26. Metroa metrozale barik
25. Barraskiloak ere akrobatak izan daitezke
24. Arratsaldea hego haizez
23. Euritan dantzan, kalera kalera katiuskak oinetan.

22. Jaietarako prest, noiz?, orain... benga ba!
21. Askatasun oihuak kristalaren atzean preso
20. Argia jadanik ikusten da
19. Eta umeak?

18. Lapurtutako apirila
17. Egia esan, ezin naiz ikusteaz kexatu
16. Eguzkia eta vermuta
15. Arian-arian xehetzen da burnia.

14. "Pasioan kresala azalean sentitzeko irrikan"
13. Hortentsik xuxurlatu dit udaberrian gaudela. Zuk ere entzun al duzu zurrumurrua?
12. "Marmarra entzutea gure sustraien haize gozoa sentitzean"
11. Argi kontra

10. Futbol egunak balkoian
9. "Sentimenduak izaki bizidunen gauzak direla diote, baina nire logelako leihoak sentitu dezakeela dirudi."
8. Aspaldiko erresidentzia

7. Nire auzoko atzealdea
6. La Pastora etorbidea (Portugalete)
5. La Pastora etorbidea (Portugalete)
4. Santurtziar askok ikusi ahal duten gauza bakarra.

3. Neure etxeko leihotik San Frantziskora (California) bidaiatzen dut egunero


2. Eta argi bereziak agertzen dira!

1. San Jorge etxeko patiotik

IV. TELE-MINTZODROMOA


Yaser Hamed futbolariari elkarrizketa

YASER HAMED Portugaleteko Futbol Taldeko eta Palestinako Selekzioko jokalaria da. Elkarrizketa interesgarria duzue hau.

40 SEGUNDO BERROGEIALDIAN irabazleak

Ezkerraldeko Berbalagun taldeak bideo-lehiaketa antolatu zuen 40 SEGUNDO BERROGEIALDIAN izenburupean, gure esperientziak modu laburrean adierazteko.

Lehiaketan, 43 bideo aurkeztu dira, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko berbalagunek bidalita, baita Euskal Herriko beste herri batzuetatik eta Colombiatik Carlos Godoyk bidaltako bideo bat ere.

Eskerrik asko guzti-guztiei zuen parte-hartzeagatik, lan ederrak egin baitituzue.

Honako hauek izan dira sarituak:

LEHENA: Alex Fonollosa eta bere familia

BIGARRENA: Tainui Kara

Hirugarrena: Julen eta Mari Carmen