pestañak

EGUNEAN BEHIN: Sestaoko Berbalagun taldea!


 Egunean behin lehiaketaren azken txanpan, Sestaoko Berbalagun taldea sortu dugu!

  • Zer da “egunean behin”?
Sakelekotelefonorako euskal aplikazio bat da; tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat. Jolasean badira mundu mailako galderak, baina galdera geografiko eta kulturalak Euskal Herrikoak dira: euskarazko liburu eta idazleak, Euskal Herriko geografia, euskal kazetari eta kirolarien inguruko galderak, euskarari lotutako hainbat galdera, eta abar.

  • Zergatik hartuko dugu Berbalagunok lehiaketan parte?
Une honetan ez dago euskarazko lehiaketarik euskarazko telebistan. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu dute Egunean Behin. Gure asmoa berbalagunei geure hizkuntzan jokatzeko eta gozatzeko aukera berri bat eskaintzea da.
 
  • Sariak egongo dira?
Hainbat sari mota jadanik prest dauzkagu, asteko onenak (7partidetan onenak) eramango du saria, 3 aste = 3 sari. Baina sarietan onena, aisialdian euskaraz ondo pasatzea.

  • Nola parte har dezaket?
Sestaoko Berbalagunok geure taldea sortu dugu, herriko euskaldunek talde bezala parte har dezaten.

Aplikazioa Playstorean deskargatu ondoren, Sestaoko Berbalagun “egunean behin” taldera gehitzeko, 7E99B4 giltzaerabili beharko da.

BATU TALDERA!