pestañak

Sestaoko Ihes gela: kronika

Atzo arratsalde ederra pasa genuen Sestaoko Berbalagunok! 

Ihes gela antolatu genuen Gaztelekun, 3 txanda izan genituen, 18:00etatik 19:30ak arte. Giltzarrapoak, kimika, pistak eta denbora gure kontra! Lehenengo taldeak ozta-ozta, baina ateratzea lortu zuen, bigarrenari gutxi falta izan zitzaion arren, ez zuen garaiz ateratzerik lortu eta azkenengo taldean umeak izan baziren ere, denbora bukatu aurretik egin zuten egin beharrekoa! 

Talde batzuek lortu zuten, besteek ez, hala ere, denok bete zuten helburua; EUSKARAZ GOZATZEA! Biba zuek!