Abenduan antolatu genuen ARGAZKI-LEHIAKETAN 55 argazki aurkeztu dira, eta hau izan da sariduna: Javier Belasko
Portugaleten txoko polit batzuk daude, baina niretzat politena edo kuttunena da hau, Sta Maria eliza aurrean dago. Hemendik ikus dezakegu gure herritik Punta Galearaino, gainera ez daukagu zaratarik. Gauez lasaitasuna hedatzen da eta hodeirik ez badago da leku aproposa zerua ikusteko. JAVI
Horrez gain, hauek izan dira finalistak:
Txikitan, nire txokorik bitxi kuttunena Portugaleteko Putzuak ziren ; izan ere, egun ilun eta euritsuetan , katiuskak jarrita, putzuetan plisti-plasta egitea baino gauza hoberik ez zegoen. GOTZONE
Portugaleteko leku hau aukeratu dut asko gustatzen zaidalako. Batzuetan lagunekin jolastu dut kale horretan, eta oso hondo pasatzen nuen. Argazkiaren lekua Portugaleteko basilikaren ondoan dago, plaza hori asko gustatzen zait, oso polita da. Eta koloreko etxeak oso bitxiak dira. NAHIA
Leku hau aukeratu dut, oso polita iruditzen zaidalako eta kanpoko norbaiti erakusteko balio ahal duelako, bera hona etortzeko gogoa sartzeko. Gainera argazkiko koloreak oso biziak dira eta paisai polita ateratzen da. CLAUDIA
Amama kontatu arren
tximinoen istorioa
nola bukatu zuten
animali horiek kaiolan.
Nortzuk sartu zituzten
beraien familietatik baztertuz
hamarkada bat baino gehiago
heriotzan libre izateko.
Amama kontatu arren
zergatik egin zieten hori
Zer bizimoduko izugarria
Tximino gaixo horiena!
GOTZONE
Argazki honetan ikusten dugu Portugaleteko eliza.
Argazki hau aukeratu dut, urte asko daramatzalako Xabier ikastetxean, oso ondo dagoelako, eta Centro Xabierretik bistak onak daudelako.
Adibidez: eliza, zerua...
Portugaleteko eliza oso famatua da.
Jende asko joaten da.
Elizan bataioak egiten dira eta komunioiak egiten dira. MIKEL
Leku hau aukeratu dut, zeren txikia nintzenean denbora asko pasatzen nuen parke honetan eta oso oroitzapen politak ditut. Plaza zoragarria da eta antzina tximinoak zeuden. Oso leku lasaia da eta naturarekin konektatu ahal duzu, horregatik gustuko dut. Animatzen zaituztet edozein momentutan joatera ziurrenik gustuko izango duzuela. IRATI
Aurreko udan lehio horren aurrean barruan dudan 14 urteko neska alboan neukan, biok eskutik helduta etorkizunari begiratzen.
Herriarentzat sortura, nire eskola zenak urteak eman ditu abandonatuta baina egun, polita izateaz gain, leku magiko ere bihurtu da.
Sastraka, non elkartzen diren kultura, Euskera, auzolana eta elkartasuna. Urte arraro honetan lehio irekia eta lekurik bitxiena. ZIORTZA
Jose Zaldua kaleko eskailera mekanikoak:
Gure herria aldapaz beteta dago, txoko guztietan adineko jendea bizi da eta eskailera hauek egongo ez balira, ezingo lirateke ondo mugitu. Argazki hau aukeratu dut eskailera mekanikoak igota ilunsentia ikusten delako eta bidea hor goian amaitzen dela dirudielako. MAIDER
Iluntzean itsasadarrera bueltan, gure herriko atea iluntzen doa. MABEL