Rax Rinnekangas idazlearen Ilargia Ihesi liburua izan zuten mintzagai urtarrilaren 20an Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek eta hauxe kontatu ziguten horren inguruan:
Auto eta traktoreak agertuko ez balira, XVI. mendeko landa eremuko herria irudika genezake. Finlandian, udako uzta garaian kokatu du idazleak akzioa eta hiru ume ditu protagonista, haur izatetik heldu izatera pasatzeko unean. Inozentziaren, errugabetasunaren, fantasiaren... laburbilduz, haur izateari uztearen kontaketa irakurri dugu, baina erlijioak eta gizarteak berak itogarri egingo dutena. Azken finean, narrazio eder bezain gordina izan dugu esku artean, liburu mehe eta irakurtzeko erraza denez, erabat gomendagarria da.
Martxoan izango da hurrengo hitzordua, Laura Mintegiren Minotauro eleberria jorratzeko.