Otsailean antolatu genuen MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAN 135 mezu aurkeztu dira, eta hau izan da sariduna: Arkaitz Basterra.
Mezua:
''Bihotzaren mintzoa dira zure ezpain leunetan pausatzen ditudan musuak, gozo bezain ozen.''
Horrez gain, hauek izan dira finalistak:
''Izarrak zeharkatu ditugu
ta margotu maitasuna,
lau haizeetara zabalduz
barneko askatasuna.
Zeruari emango diogu
gauero argitasuna,
horrela ezabatuko dugu
munduko iluntasuna.'' EDER
''Haizea ilean, eguzkia aurpegian, lur bustiaren usaina, itsasoaren soinua, belar ebaki berria... Zu hori zara. Bost zentzumenekin maite zaitut.'' TERESA
''Zurekin pasa ditudan arratsalde guztiak ez ditut ahaztuko, zurekin jokatu ditudan partidak ezin hobeak izan dira. Eskerrik asko denagatik. Gauza asko geratzen zaizkigu elkarrekin.'' ENEKO
''Ez dakit nola sentitu emozio hauekin,
triste edo pozik,
haserre edo lasai,
barkatzen dizkizudan sentimendu maiteak edozein direla ere.'' ENARA
''Jaio naizenetik hil arte, ikastolatik unibertsitatera, eta bidaiatu dudan lehen aldetik azkenengora, beti nirekin doana eta gehien maite dudana, ni, ni neu.'' INES
''Nahiz eta ez egon, ikusten zaitut.
Nahiz eta ez mintzatu, entzuten zaitut.
Nahiz eta gutxitan esan, askotan esango dizut.
Maite zaitut.'' JAVIER
''Maitasunak zure izena xuxurlatzen dit. Nire bihotzaren taupadak zure pausoen erritmora doaz, beti hauek harrapatu nahian, zure begiradak zabaltzen didan bidea jarraituz.'' MAIALEN
''Egunero zure zain egoten naiz batzen gaituen maitasun honetaz gozatzeko. Eskerrik asko nire bizitzaren parte izateagatik eta nirekin hain berezia izateagatik. Maite zaitut.'' SANDRA
''Maitasun zintzoa ez da inoiz amaitzen: puntu eta jarriak ezagutzen ditu, baita komak ere, baina ez azken punturik.'' ANA
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!