2021/04/29

Portugaleteko maiatzeko EUSKARAREN AGENDA


 

Maiatzeko Santurtziko Euskararen Agenda prest!

 


Musikaren magia saioa Barakaldoko gurasolagunekin

 

Jaione Marijuan irakasleak familientzako musika saio bikaina eskainiko digu bi txandatan, musikaren bidez jolastu eta gozatzeko.

Zer: Musikaren magia

Noiz: Maiatzaren 14an, ostiralarekin

Zer ordutan: 18:00etan eta 19:00etan

Non: Hala Dzipo Musika eskolan

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus


2021/04/27

PASEO-LAGUN taldeak Portugaleten


 

Gaztea zara eta gehiagotan hitz egin nahi duzu euskaraz? Hauxe da zure aukera!

 

Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian?

Gazteek osatutako berbalagun talde batean parte hartu nahi duzu?

Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu, zer eta nola egin. Giro jator eta atseginean

Eman izena maiatzaren 14ra arte, 678 626 567 telefonoan edo barakaldo_berba@aek.eus e-postan

2021/04/26

"Kooperante baten bizitza" hitzaldia Barakaldoko berbalagunekin

 

Irantzu Ortega berbalagunak 10 urtez jardun du kooperante Hego Amerika eta Afrikan. Ikus-entzunezko hitzaldi aparta eskainiko digu.

Zer: Kooperante baten bizitza hitzaldia

Noiz: Maiatzaren 11n, 19:00etan

Non: Barakaldoko AEK euskaltegian

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus