pestañak

Mugarik Gabeko Albaitariak: Tailerra eta irteera

Berbalagunok, hitzordu bi izango ditugu ekainean Sestaoko Mugarik Gabeko Albaitariak GKEaren eskutik.
Lehenengoa, ekainaren 9an izango da, goizeko 10etan Sestaoko AEK euskaltegian. Aurrekoan egindako tailerraren antzekoa izango da (elikadura subiranotasuna), baina goizez.




Bigarren ekintza ekainaren 11n izango da, larunbata. Honetan irteera antolatu digute albaitariek. Urduñara joango gara, hango soro ekologiko bat ikustera eta inguruko nekazari batzuen kooperatibaren funtzionamendua ezagutzera (artaldeak ikustera joango gara). Arratsaldez, eta denbora izanez gero, Nerbioi ibaiaren jauzia ikustera joango gara.

Izena emateko: Sestao eta Barakaldoko AEKn edo 678 626 567 telefonoan, ekainaren 8a baino lehen. (Autobusa albaitariek jarriko dute)

ANIMA ZAITEZTE!!!!!!!!!

AGURTZA atunontzira bisita gidatua






Atzoko goi mailako kirolarien PORTUGALETEko mahaingurua oso ondo egon zen 25 edo 30 pertsona inguru etorri ziren eta kirolariek euren bizipenen eta iritzien berri eman zuten. Oraingoan itsasozaleak bazarete, hona hemen gonbidapen berri bat; gure kultura hurbiletik eta euskeraz ezagutzeko aukera:



DATA: Ekainak 4 Larunbata

EKIMENA: AGURTZA atunontzira bisita gidatua (Portugaleteko Nautika Eskolaren atzeko aldean).

ORDUA: 11,00etatik 12,00etara. Bisita gidatua doakoa eta euskeraz izango da Berbalagunekoekin batera senitarteko edo lagun batekin ere etor zaitezke!!!



Etortzekotan bidaliguzu e-mail 1 honako helbidera: alfre-e@aek.org

Mendilagunak Aiako Harriak mendigunera!


Ekainaren 5ean, gure mendilagun ausartek ikasturteko azken igoera egingo dute. Aiako Harriak mendigunera abiatuko dira, sustrai bulkanikoa duen mendigunera. Honetan, arroken artean ibili beharko dute, zenbaitetan eskuak erabiltzera beharturik. Halere, paisaia ederra baino ederragoa da, eta ahaleginak bere saria izango du.
Honako ibilbide hau egingo dute: aritxulegi-errolbide-txurrumurru-hirumugarrieta-harribeltza-elurretxe-aritxulegi.

Zinema euskaraz!


Igandean, maiatzak 29, Barakaldoko Gaztebulegoan zinema euskaraz gozatzeko aukera izango dugu. "Aukera gazteak" filma izango dugu ikusgai arratsaldeko 17:30etan.

Anima zaitezte!!!!

Sukaldaritza ikastaroa, atzeratua!!!!


Berbalagunok: Sasiburuk antolatutako sukaldaritza ikastaroa atzeratu egin da, irakasleak baja hartu behar izan duelako. Berri gehiago ditugunean luzatuko dizkizuegu.
Barkatu eragozpenak!!!!

Euskara eta kirola mahaingurua



Maiatzaren 30ean, astelehena, Portugaleteko Santa Clara Kulturgunean 20:00etan maila goreneko euskal kirolariak izango ditugu. Euskarak kirolarekin daukan harremanari buruz eta euren esperientziei buruz hitz egingo digute.
IRAIA ITURREGI – Athleticekin 200 partidu baino gehiago jokatu ditu eta 3 Superliga irabazi. AEBetan ere futbolari ibilitakoa eta 19 urte azpiko Europako Txapelduna izandakoa.
JUANRA MADARIAGA – Himalayako honako zortzimilakoak egin dituen euskal mendizalea: Cho Oyu 8201 m, Broad Peak 8047 m, Everest 8.848 m eta Shisha Pagma 8.027m.
J. OLASKOAGA AIZPERRO – Kontxako 5 bandera irabazi ditu (Oriorekin 4 eta Hondarribiarekin 1) orain Portugaleten JARRILLERAko entrenatzaile berria da.

Animatu eta parte hartu!!

Udako eskaintza oparoa!

Udan, euskaraz gozatzeko aukera paregabea AEKren laguntzaz. Euskaltegiak, barnetegi mota asko, familia barnetegiak, ibiltariak, besteak beste. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Fieltro tailerra!!!!!!


Gogoratu berbalagunok!!!! Ostegun honetan, maiatzak 26, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, fieltro tailerra izango dugu Barakaldoko AEKn. Oraindik lekua dago, beraz, anima zaitezte oso interesgarria izango baita!!!!!

Udako Euskal Unibertsitatearen deskontuak!


Aurten ere, mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten lagunek %25eko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen ikastaroetan. Informazioa hemen. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
Praktika egitasmoetan parte hartzea; berbalaguna, mintzalaguna, mintzakidea...
Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera orria bete behar duzu, edo bestela mezu bat bidali praktikatu@aek.org helbidera. Datuak baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du.
Aukera ezin hobea da gauza berriak ikasi eta bide batez zure euskara hobetzeko.

Mintza Eguna 2011



Urtero bezala, ekainean Mintza Eguna izango dugu. Aurten Elizondon izango da, beraz, eguna pasatzeko leku ederra. Bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna maiatzaren 23a (20€). Jende nahikotxo animatuz gero, autobusa aterako genuke. Animo!

Aitor Arana Ballonti institutuan



Maiatzaren 19an, Ballontira, Aitor Arana idazlea etorriko da ikasleek irakurri dituzten bere bi libururi buruz hitz egitera.DBH 3. maila 11:20-12:15 "Amodiozko gazi-gozoak"DBH4. maila 12:15-13:10 "Bost ahizpa".

Aitor Aranak, haur eta gazte literaturan oso emankorra den idazleak, Txomin Agirre eleberri saria jaso zuen 2002an "Bost ahizpa" eleberriarekin. 3.pertsonan idatzitako nobela misteriotsua da, eta narratzailea orojakilea da.
"Ezustean aberats bilakatu den gizon batek bere bost alabei eskutitz bana idatzi die, mendian bakardadean dagoen landetxera joateko eskatuz..."

Helduentzako literaturan ere sartu-irteerak egin ditu Aitorrek. Hauetako bat Amodioaren gazi-gozoak da.

Anima zaitezte eta literaturaz gozatu!

Adarrots Ezkerraldeko folk musikaren erakusle onena.




Jakinarazi nahi dizuet Adarrots folk taldeak, IV. Eurofolk finala irabazi duela.
Estatu mailan antolatutako fasea irabazi ostean, Europako mailan antolatutako finala irabazi du Adarrots taldeak... berri itzela!!

Ezkerraldeko folk talde honek aurrera dirau estreinakoz, duela hainbat urte Mendebala folk jaialdian parte hartu zuenetik. Talde honen inguruko informazio gehiagorik jakin nahi izanez gero:

http://www.adarrots.com/ web orrialdean.

Zorionak bihotz-bihotzez!

Fieltro tailerra Barakaldon


Maiatzaren 26an, osteguna, fieltro tailerra egingo dugu Barakaldoko AEKn. 18:30etatik 20:30etara, Santurtziko berbalagun batzuk izango ditugu irakasle.
3€ oradinduko ditugu materialerako
Izena emateko: Barakaldo eta Sestaoko euskaltegietan, ezkerraldea@aek.org-n edo facebook-ean (ezkerraldeko berbalagunak)
Anima zaitezte gauza berriak ikastera!!!!

Mendilagunak Zalamara



Igande honetan, maiatzak 15, mendilagunak Zalama mendira abiatuko dira. Honetarako, 08:00etan Santurtziko parkean geratu dira. Aste Santuko oporraldia ahaztuta, berriz ere, irteerak egiteari ekingo diote beti bezain kementsu.

Zalama mendia Ordunteko mendilerroaren mendebaldeko muturrean dago, eta Kantabria, Burgos eta Bizkaia arteko muga markatzen du.
1.336 metrorekin Bizkaiko hirugarren mendirik altuena da, Gorbeia eta Aldamin aurretik eta Anboto atzetik dituela. Halaber, Enkarterriko tontorrik garaiena da, gainetik eskualdearen ikuspegi bikaina dagoelarik.
Eusko Jaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi izan zuen Zalama mendia eta Ordunte bitartean, baina herritarren aurkako iritzia dela eta, bertan behera geratu da.
Karrantzako ibarraren hego-mendebaldean kokatuta dago.

Ibilbidea ikusteko sakatu hemen.

Animo eta gora mendilagun!!


















Lurra zorua bailitzan


Kultur Etxeak antolatuta, maiatzaren 12an (osteguna) 19:30ean Iñaki Petxarroman kazetariak Lurra zorua bailitzan liburua aurkeztuko digu. "Garapen" jasangaitza Euskal Herria odolusten ari da, zer egin horren aurrean? Hona hemen sinopsia:


1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan.Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan joaten dira arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako.Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, denbora baldin badago, has gaitezen atzera.

Anima zaitezte eta bertaratu!!

Erromeria Barakaldon, data aldaketa!


Berbalagunak, barkatu abisatu ez izana, baina larunbatean bertan jakin genuen Laguntasunak antolatutako erromeriaren eguna aldatu zela. Larunbat honetan izango da, maiatzaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, San Bizenteko eliza plazan.
Barkatu eta animatu euskal dantzaz gozatzera!!!!!


Argazkia: bergarakoeuskara.com

Irakurri, gozatu eta oparitu. Irakurle kanpaina abian!!



Aurten ere, bosgarren urtez, Santurtziko BAI ESAN euskara elkarteak Irakurri,gozatu eta oparitu kanpaina jarri du abian, apirilaren 23tik uztailaren 23ra.

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoak irakurtzeko gogoa sustatu nahi du. Euskarazko liburu bat hautatu, irakurri, fitxa bat bete, eta euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago erosi ahal izango duzu zure herriko liburu-dendan, Pagazaurtundua kaleko Temasen, beste norbaiti opari egiteko, edo zeure buruari, merezi duzu eta. Baina adi! BAI ESAN euskara elkarteko bazkide izanez gero, beste %25eko deskontua izango duzu liburua eskuratzeko, %50 guztira, prezio erdian, alegia.

Bazkidea izan nahi duzu? Bada, jarri harremanetan honako helbidean: baiesan@kaixo.com edo Facebooken; edo bestela, AEKn, Udal Euskaltegian, Mamarigako Kultur Etxean edo liburutegian bertan, bazkide-orria eskatu eta bete, eurek helaraziko digute eta. Ongi etorria izango zara eta bestelako abantailak ere izango dituzu, TOPAKIDE txartelari esker.

Igandean, Herri Urratsera!!!!


Sestaoko Gaztelekuk, autobusa jarriko du igandean Herri Urratsera joateko. Iparraldeko ikastolen jaia Senpereko lakuan ospatuko da maiatzaren 8an.
Autobusa Sestaotik goizeko 8etan aterako da, eta 20:00etan izango du itzulera. Prezioa: 10€

Informazio gehiago: Sestaoko Gaztelekun (94 472 21 27)

Laku bat munduan! Euskara gurean!

Egunero dokumentala





Ostiral honetan, maiatzak 6, 19:00etan Egunero dokumentala eskainiko du Kultur Etxeak. Ondoren UPV/EHUko irakasle kaleratuekin solasaldia izango dugu. Hona hemen sinopsia:
Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu? 1990ean galdera bera egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateko 97 irakaslek funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskuak, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahiketa ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera behartu zituzten . Sinatu ez zuten horietako batzuek, gaur egun, 20 urte geroago, EHUko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu hau, EHUren historia errepresiboaren testigantza.

*Ezin da! performacearen bideoa web orrialdean (http://www.kulturetxea.com/) ikus dezakezue. Goza ezazue!

Kultur Eguna 2011






Maiatzaren 28an Kultur Eguna Mamarigan. Kultur Etxeak urtean zehar egiten duen lana kaleratuko du Mamariga auzoa alaituz. Autogestioaren bidez funtzionatzen duen herri ekimen honek herritar guztiak gonbidatu nahi ditu jaiegun honetara, non Kultur Etxearen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dugun.

Mamarigako Kultur Etxeak bere XXI. urteurrena ospatuko du Kultur Egunaren bidez. Bertan beti bezala hamaika ekintza egongo dira:

12:00etan Ikastaroak kalera aterako dira: Puntu gurutzea, txalaparta, perkusioa, Linux, sukaldaritza, kontserbak, edoskitzea, malabareak...
13:00etan Kulturreko bertsolari eta pandero joleek Bertso-triki poteoa egingo dute auzoan zehar.
14:30ean Herri Bazkaria: Zikiro jana!!
18:30ean Kalejira Orkrestrarekin
22:00etan kontzertuak Zea Mays eta The Kluba taldeekin.

Herri bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude hainbat lekutan: Kultur Etxean, La Luna tabernan,... . Informazio gehiagorako sakatu hemen

Animatu eta parte hartu!!

Idazkera lehiaketa



Gazteboxek antolatuta, apirilaren 26tik maiatzaren 6ra arte idazkera lehiaketan parte hartzeko aukera izango duzue. Idaztea gustuko baduzue, hona hemen aukera bat zuen trebezia erakusteko. Sormena baloratuko da. Idazkera lehiaketaren gaia: Gazteria.


Egun gutxi izan arren, animatu eta parte hartu!


Oinarriak Gazteboxen. Informazioa nahi izanez gero, bidali email bat helbide honetara: gib.oij@santurtzi.net