pestaƱak

Euskal jaia Santurtzin


Larunbatean, eta bigarren urtez, Euskal jaia izango dugu Santurztiko Gernika parkean.
Egun osoan zehar tailerra, artisauak, harri-zulatzaileak... gozatzeko aukera izango dugu.

Anima zaitezte eta hurbildu Santurtzira!!!!!

Kilometroak 2011 Azpeitian



Igande honetan, urriak 2, Kilometroak Jaia Azpeitian ospatuko da, Ikasberri Ikastolak antolatuta. Kilometroak Jaiaren inguruko informazioa hemen.

Kultur Etxearen ikastaroak hastear!



Urriaren hasieran ikastaro hauek hasiko dira. Beraz, apuntatu nahi izanez gero, pentsatu lehenbailehen zeinetan emango duzuen izena!
- PERKUSIOA: bi talde egongo dira: -aurreratua: larunbat goizetan,
- hasiberrientzat: eguna parte - hartzaileen artean adostuko da.
- TXALAPARTA: eguna parte - hartzaileen artean adostuko da
- PANDERO:bi talde egongo dira, aurreratua eta 0tik. Biak astelehenero20.00-21.00
- ERROMERIA DANTZAK
- SUKALDARITZA: Ostiraletan 19.00-21.00
- SUKALDARITZA BEGETARIANOA: Ostegunetan, ordua zehazteke.
- PUNTU GURUTZE: Asteazkenetan 15.00-16.30 eta 16.30-18.00
- EDOSKITZE TALDEA: Ostegunetan 18.30-20.00
Urriaren erdialdetik aurrera beste hauek izango dituzue, baina oraindik datak zehazteke daude:
- MALABAREAK
- HANKAPALUAk
- GIMP (azaroan hasiko da)
- LARRAIN DANTZA
Hauetan jendea falta da taldea osatzeko, osatu bezain laster datak zehaztuko dituzte:
- IPUIN KONTALARI (3 PLAZA LIBRE)
- ETXEKO GARAGARDOA (larunbat edo igande batean izan behar du, saio bakarra da): 2 PLAZA LIBRE
- EUSKARA HOBETZEN (3 PLAZA LIBRE)
- BERTSOLARITZA (5 PLAZA LIBRE)
- MIKRO FINANTZIAZIOA
- LINUX (4 PLAZA LIBRE)
- LEHEN SOROSPENAK (3 PLAZA LIBRE)
- BRAILE-A (5 PLAZA LIBRE)
- SEXUALITATEA (4 PLAZA LIBRE)
- PATCHWORK (HAUXE BERRIA DA, TALDEA OSATU GABE DAGO!)

Beste bi hauek, taldea sortuta egon arren, otsailera arte atzeratuko dituzte:
- XABOI ETA KOSMETIKA EKOLOGIKOA
- KONTSERBAK


Gora aniztasuna, gora kultura, gora Mamarigako Kultur Etxea!

Matrikulazio kanpainak martxan!



AEKn eta udal euskaltegietan matrikulazio kanpaina martxan dago. Oraindik, nahi izanez gero, matrikula egiteko aukera duzue ezkerralde mailan dauden euskaltegietan, bai AEKn baita udal euskaltegietan ere. Informaziorik nahi izanez gero pasa zaitezkete zuen herriko euskaltegietatik eta bertan behar beste informazioa emango dizuete: Mailak, ordutegiak... .

Euskaltegien matrikulazio kanpainarekin batera Berbalagun proiektua martxan dago. Proiektu eder honetan parte hartu nahi baduzue, zuen herriko euskaltegietan izena emateko aukera izango duzue. Aurtengo kanpainak atsegin dut izenburua du, euskara atsegin baduzu, izan zaitez berbalagun!

Aurtengo kanpainaren bideoa ikusteko sakatu hemen:



Bildots jana Sestaon!


Asteburu honetan, Mugarik Gabeko Albaitariek, elikadura subiranotasuna bultzatzeko ekimena proposatu digute.
Sestaoko Kasko plazan, bildots jana egongo da, 11:30etatik aurrera, irailaren 25ean.
Anima zaitezte giro politan goiza pasatzera!!!!

Badator ikasturte berria!



Aupa berbalagunak!

Uda amaitu da eta badator ikasturte berria, berriz ere martxan, beti bezain gogotsu eta kementsu. Urriko agenda prestatzen ari gara ezkerraldea euskaraz betetzeko. Badakizue, ideiaren bat baduzue eskertuko dizuegu zuek barik ez garelako ezer, zuek zaretelako egitasmo garrantzitsu honen motorea. Urtero egiten dituzuen ekarpenak behar-beharrezkoak dira aurrera jarraitzeko

Animo eta ongi etorri berriro!

Berbalagun atsegin dut!