2012/01/30

Ardo eta txakolin dastaketa



Iragan ostiralean, Santurtziko AEKn ardo eta txakolin dastaketa antolatu genuen. Mikel Garaizabal enologoa izan genuen eta ardoa nahiz txakolina zelan dastatu irakatsi zigun era dotore eta dibertigarri baten bidez. Kalitatea Fundazioak lagunduta, arratsalde ederra pasa genuen (ikasteaz gain).

Ekitaldi arrakastatsua 26 lagun elkartu baikinen dastaketaren nondik-norakoak ikasteko asmoz. Eskerrak eman nahi dizkizuegu etorri zineten guztioi baita Mikeli ere.

Santa Ageda ezkerraldean



Heldu zaigu, berriz ere, Santa Ageda. Bezperan, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu beti. Oles egitea norbaiti dei edo eskatzea da, ate joka diru eta janari eske ibiltzea. Gaur egun Euskal Herriko txoko askotan ohitura hau bizirik dago. Ezkerraldean, hainbat talde otsailaren 4an kalera ateratzen dira oles egitera. Aurten ere ohiturari eutsiz kaleak jende eta makilez beteko dira. Makila hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua eta janaria biltzeko etxez etxe, atariz atari ibiliko dira.


Hona hemen abesten den kopletako bat:
Aintzaldun daigun Agate Deuna
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratua duguna.
Bera-Kruzetik etorri gara
taldean neska-mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz.
Bat, bi, hiru... Eup!!!

2012/01/23

Gurasolagun Portugaleten!



Debekatuta dago oroitzea



Ostiral honetan, Santurtziko La Kelo gaztetxeak antolatuta, "Debekatuta dago oroitzea" dokumentala ikusteko aukera izango dugu 19:00etan; Saturraran hondartzako emakume-kartzelari buruzko dokumentala. Frankistek sortutako kartzela non 4000 emakume eta haur baino gehiago gatibu egon ziren oso baldintza gogorretan.

Ardo eta txakolin dastaketa




Ostiral honetan, urtarrilak 27, Kalitatea Fundazioaren bidez eta Santurtziko AEK-k eta Udal Euskaltegiak babestuta, ardo eta txakolin dastaketa izango dugu 19:00etan Santurtziko AEKn. Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak dastaketaren nondik-norakoak azalduko dizkigu.
Kalitatea Fundazioa da Euskal Herrian kalitate ziurtatuko nekazaritza eta elikadura alorreko produktuen promozio eta marketineko jarduerak gauzatzen dituen Erakundea. Esparru horretan Jatorri-deitura duten gure ardoen ezaugarri bereizleei buruzko ezagutza sustatu nahi du: Arabako Errioxa eta hiru Txakolinak (Getariakoa, Bizkaikoa eta Arabakoa).


Izena emateko epea itxi egin dugu 25 lagun gaude eta (Kalitatea Fundazioak jarritako gehienezko kopurua).








Olentzerori gutunen sariketa



Asteazken honetan, urtarrilak 25, 18:00etan Kresala aretoan Euskara Sailak antolatutako Olentzerori gutunen sariketa izango da. Irabazleak nortzuk diren jakin nahi?

Museorako bisita eta Buah txabal!



Hura eguna izan genuena urtarrilaren 20an!. Museora joateaz gain Buah txabal! antzezlanaz gozatu genuen. Goiko argazkia Arte Ederretako Museoan atera genuen, baina izan ginen guztiok ez gaude, 34 joan baikinen. Antzelanean ere jende andana bildu egin zen, 40 lagun inguru.

Mila esker guztioi!

fieltro tailerra


Ostegun honetan hitzordu polita izango dugu Sestaon. Berbalagun batek, Ainarak, barreterapia tailerra emango digu, Sestaoko AEKn arratsaldeko 19:30etan

Anima zaitezte eta eman izena, primeran pasatuko dugu ta!!!

Izena emateko: Sestao edo Barakaldoko AEKn eta aintzane-p@aek.org helbidean
Bizitzari barre egin behar zaiolako, euskaraz!!!!

2012/01/19

Pintxo dastaketa



Urtero lez, San Bizenteko jaien egitarauaren barruan, Berbalagunak bere txokoa dauka.

Ostiralean, hilak 20, pintxo dastaketa antolatu dugu Sasiburu eta Berbalagunen artean. 19:30ak inguruan izango da, Martxoak 8 plazan (Union Sport eta Atari tabernen arteko plazan)


Laguntzeko prest bazaudete, etor zaitezte pixka bat lehenago mahaiak eta antolatu ahal izateko.


Hurbil zaitezte, pintxo gozoak dastatu eta erakutsi euskara kalean dagoela!!!!


Barakaldon euskaraz bizi nahi dugulako, aurrera Berbalagunak!!!!!

2012/01/18

"Zientzia fikzioa" filmea



Santurtziko Udalaren Euskara Zine Aretoetara ekimenaren barruan urtarrilaren 23 eta 24an DBHko ikasleentzat "Zientzia fikzioa" izeneko pelikula emango dute SKAn.

Ipuinaren ordua



Santurtziko Udal Liburutegi Sareak antolatutako Ipuinaren ordua ekimenaren barruan urtarril eta otsail bitartean hainbat ipuin kontaketa izango ditugu Liburutegi Nagusian eta Las Viñaseko Liburutegian.

Liburutegi Nagusia
Egunak: urtarrilaren 12an eta 26an, eta otsailaren 9an.
Ordua: 17:30ean
Las Viñaseko Liburutegian
Egunak: otsailaren 23an.
Ordua: 17:30ean.

Informazio gehiagorako: http://www.santurtzi.net/.




Mendilagunak Altipitatxera


Igande honetan gure mendilagun adoretsuek Altipitatx mendia igoko dute. Beti legez, Santurtziko tren geltokian geratu dira 09:00etan.
Ibilbidea ikusteko: http://www.mendiak.es/2007_Itxina_Urigoiti.html

Portun TIRAMISU pastela egiteko tailerra!!!



Gogozalea al zara??? Postre berezi bat egiten ikasi nahi duzu? Ba Portugaleten horretarako aukera izango duzu. Mercedes Carok itzelezko TIRAMISU gozoa egiten irakatsiko digu.

DATA: Urtarrilak 24 Asteartea.
ORDUA: 19,00etan
LEKUA: Maestro Zubeldia kaleko TAJUZ TXO txokoan (espaloian bertan dagoen hesi beltz batetik patio txiki batera sartu eta bertan dago txokoa).

Oharra: Izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a ostirala izango da. Etorri nahi izanez gero bidali e-posta bat honako helbidera: alfre-e@aek.org

2012/01/16

Portun IKUSENTZUNEZKOA: “Gure Boliviarekiko zor ekologikoa"


Hegoaldeko herrialdetan Repsol YPF bezalako enpresek egiten dituzten ustiapenen eragina biltzen duen 20 minutuko ikusentzunezkoa ikusi eta gero bideo-forum txikia egingo dugu. Hori gutxi balitz Boliviarekin bat egiten saiatuko gara!!! Ikusentzunezkoari "GURE BOLIVIAREKIKO ZOR EKOLOGIKOA" izena jarri diote lan honenegileak diren Ekologistak Martxan eta Komunikatuzek.

Data: Urtarrilak 19 Osteguna.
Ordua: 18,45etan.
Lekua: Txispintxo taberna (Simon Bolivar kalea - Portugalete)

Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketaren irabazlea



Hauxe da argazki irabazlea, "Santurtzi, euskara igotzen" leloa duena. Saria, mihiluze jolas dibertigarria da. Zorionak irabazleei!


2012/01/12

San Bizenteko jaiak!

Urtarrilarekin batera, baditugu hemen Barakaldoko San Bizente auzoko jai herrikoiak.

Bertan, Berbalagunok gure txokoa ere badugu, hurrengo ostiralean, hilak 20 egingo dugun pintxo dastaketan, alegia.

Baina egitarauak beste hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera luzatzen digu: erromeriak, kanta paseoa, kontzertuak, azoka,....



Informazio gehiago, hemen



Beraz, badakizue, hurbil zaitezte San Bizentera!!!

Urtarrileko agenda!!!


Kostatu zaigu, baina hemen duzue 2012ko lehenengo agenda.
Ekintza ugari dago. Beraz, aitzakiarik ez, eta parte hartu!!!!!

2012/01/11

Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketa



Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, abian jarri genuen argazki eta lelo kuttunena lehiaketaren irabazlea nor den ostiral honetan jakingo dugu; berandu samar ibili gara, 16an jakinarazteko asmoa geneukalako, baina boto kopuruak nahiko parekoak izan direnez, luzatu behar izan dugu.

2012/01/10

Buah txabal! antzezlana




Hurrengo ostiralean, hilak 20, Bai Esan Santurtziko euskara elkarteak antolatuta, Buah txabal! antzezlana ikusteko aukera izango dugu 19:30ean eta doan Music tabernan. Unai Iturriagak idatzitako antzezlan honek gazteei euskararen inguruan ausardiaz hitz egitea du helburu.

Buah txabal! ez da, beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, sustatzaileen arabera, lan tresna bikaina da euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean diharduten guztientzat: elkarteak, herri-administrazioak, ikastetxeak, gazteguneak...
Oro har publiko gazteari zuzendutako antzezlan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, antzezlanean azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean soilik gertatzen.

Bilboko Arte Ederretako museora!



Hurrengo ostiralean, hilak 20, berbalagunok Bilboko Arte Ederretako museora joango gara Antonio Lopez espainiar eskultore eta margolari hiperrealistaren erakusketa ikustera. Bisita 16:00etan izango da eta doan. 20 lagun gaude, jada eta bisitak egiteko 15 laguneko taldeak behar dira. Beraz, 2 talde osatuko ditugu bisita egin ahal izateko. Interesaturik egonez gero, bidali email bat ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org.



2012/01/09

Euskara Hobetzen ikastaroa



Zure euskara maila findu nahi? Bada, urtarrilean, Mamarigako Kultur Etxeak, berriz ere Euskara Hobetzen ikastaroa ateratzeko asmoa du. Interesaturik bazaude, bidali email bat ondoko helbidera: mamarigakokultur@yahoo.es.



2012/01/07

Berbalagunak Berrian

URTE BERRI ON!!!!!!

Urteko lehenengo sarrera honetan, Berriak argitaratzen duen "Hitza" ekartzen dizuegu. Euskara eta Ezkerraldeari buruzko artikulutxoa dakar, eta bertan, Sestao eta Barakaldoko dinamizatzaile den Aintzaneren iritziak daude jasota.
Irakurtzeko sakatu hemen

Gora Ezkerralde euskalduna!!!!!

Berbalagunak Berrian

URTE BERRI ON!!!!!!

Urteko lehenengo sarrera honetan, Berriak argitaratzen duen "Hitza" ekartzen dizuegu. Euskara eta Ezkerraldeari buruzko artikulutxoa dakar, eta bertan, Sestao eta Barakaldoko dinamizatzaile den Aintzaneren iritziak daude jasota.
Irakurtzeko sakatu hemen

Gora Ezkerralde euskalduna!!!!!