pestañak

Aste honetan EDURNE PASABAN Portugaleten


DATA: Martxoaren 1a Osteguna
LEKUA: Santa Clara Kulturtegian
ORDUA: 19,30etan
Etor zaitezte "Pirinioetatik Himalayara" euskarazko hitzaldira. Edurne Pasabanek bere kirol ibilbideari buruzko ikusentzunezkoa aurkeztuko digu. Antolatzailea: Portugaleteko Udala.

Etxeko garagardoa egiteko tailerra



Larunbat honetan, martxoak 3, Mamarigako Kultur Etxeak antolatuta, etxeko garagardoa egiteko tailerra izango dugu 10:30etik 17:00etara Kultur Etxean bertan. Historia apur bat ikasteaz gain garagardoaren prozesuaren nondik norakoak ezagutuko dituzue.




Bisuteria tailerraren kronikatxoa


Asteazkenean, otsailak 22, bisuteria tailerra izan genuen Santurtziko AEKn 19.00etan. Bertan, 11 lagun elkartu ziren, irakaslea barne, zerbait desberdina eta euskaraz ikasteko asmoz.









Gure berbalagunen trebetasuna aztertzeko aukera izan genuen, eta, egia esan, nota ona atera zuten, argazkian ikusten den legez. Edozein bitxi-dendatan topatu daitezkeen lepoko eta brotxe apartak egin zituzten.









Bideokopla lehiaketa



Zer da?
Helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan jarduten duten taldeek (euskaltegiak, berbalagunak..) kopla bat sortu.

Nola?
Taldeak bertsolari baten konplizitatea bilatu beharko du bere kopla egiteko. Bertso-Eskolak izango dira horretarako hasierako kontaktua. Bertsolari horren lana taldeari kopla sortzen laguntzea izango da. Honetarako, bertso eskolekin harremanetan jarri behar.
Gaia
Koplak egiteko gaia: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran.
Kopurua eta formatua
Gutxienez 6 eta gehienez 12 koplaz osatutako bertso-sorta grabatu beharko da; bideo kamera,
telefono, webcam-a... erabiliz.
Nora bidali
praktikatuaek@gmail.com helbidera martxoaren 25a baino lehen.





Lantzeko inauteri kalejira Mamarigan



Otsailaren 24an, hau da, ostiral honetan, Kultur Etxetik abiatuta, Lantzeko inauteriaren kalejira izango dugu. Kalejira koloretsu hau Mamarigako frontoian amaituko da non Lantzeko inauteriarekin lotura duten hainbat dantza egingo diren. Dantzaren ostean, erromeria izango dugu.

Animatu eta igo Mamarigara, hau baino plan ederragorik ez dago eta!

Berbasagardotegia


Oraindik planik ez duzula martxoaren 2rako???? Ba, ondo pasatzeko aukera paregabea dago:
BERBALAGUNON SAGARDOTEGI IRTEERA!!!!

Afaria egingo dugu Larre-Gain sagardotegian, arratsaldeko 19:30 - 20:00etan Ezkerraldetik aterata. Buelta, goizeko ordu txikitan, guztion artean gau polita pasa ondoren.

Autobusa + afaria: 40€

Anima zaitezte!!! Eta animatu zuen berbalagun guztiak!!!!

Izena emateko:
Ezkerraldeko AEK euskaltegietan
ezkerraldea@aek.org helbidean
edo 678 626 567 telefonoan

Euskal inauteria, Barakaldon


Bihar, hilak 19, Barakaldoko dantza taldeek euskal inauteria hurbilduko dute herrira.
Laguntasuna, Amaia, Ibarra-kaldu eta Erreka-Ortu taldeek emanaldia eskainiko dute 13:00ean Herriko plazan.
(euria egingo balu, Batzar Nagusien etorbidean dagoen frontoian)

ANima zaitezte eta hurbildu euskal folklorea gozatzera!!!!

Sagardotegira AEKrekin!



Sagardoaren garaia hasi egin da eta honekin batera bazkariz eta afariz betetako garaia. Denboraldi bat non euskaldun eta euskaltzaleak mahai baten inguruan biltzen diren une pozgarria pasatzeko asmoz. AEK-k ere hau bizi nahi duenez, sagardotegia antolatu egin du.

Eguna: Martxoak 10 (larunbata)

Lekua: Larre-Gain (Hernani)

Ordua: 17:30ean Santurtzitik (parkeko arkupeetatik).

Prezioa: 40€ (autobusa + menua). Topatuko dugun giro ederra doan!.

Izena emateko: Portugaleteko eta Santurtziko AEKn edo ezkerraldea@aek.org. helbidera mezu bat bidalita.

Oharra: Izena ematearekin batera ordaindu beharko da.

Pintxo dastaketako argazkiak

Denboratxoa behar izan badugu ere, badaude ikusgai San Bizenteko jaietan egin genuen pintxo dastaketako argazkiak.
Ikusteko klikatu hemen

Jose Mari Carrere ipuin kontalaria, Barakaldon


Bihar, asteazkena (hilak 15) Jose Mari Carrere ipuin kontalaria izango dugu Barakaldoko Hizkuntza Eskolan.
Bi emanaldi egongo da: goizean 9:30etan eta arratsaldean 18:15ean. "Leienda urbanoak" eta "Ipuin pre-erotikoak".

Hurbil zaitezte!!!!

ZALDIA, ERREGINA, DORREA... Portugaleten!!!!


Portuko BERBALAGUNa eta Portuko xake taldekoa den Kike Ayestak XAKEAn aritzeko oinarrizko ikastaroa (doakoa) emango du. Kirol honi buruz askorik ez dakitenei zuzenduta dago baina esperientziadunak ere, DATOZELA!!! Anima zaitezte!!!

DATA: Otsailak 16 Osteguna.
ORDUA: Arratsaldeko 19,00etan.
LEKUA: Zubi-Alde kiroldegia.

Izena emateko: osteguna baino lehen e-posta bidali: alfre-e@aek.org
Info. gehiagorako: http://caportugalete.wordpress.com/

Euskal Inauteriak Santurtzin!



Inauteriak ate joka ditugu, eta garai eder eta magiko hau girotzeko asmoz, Santurtziko Bihotz Gaztea dantza taldeak otsailaren 17an kalejira koloretsua egingo du erdigunean, 18:00etatik aurrera.

Anima zaitezte, bete ditzagun Santurtziko kaleak kolorez, euskaraz eta alaitasunez!

"Iratxoen erregea" filma



Santurtziko Euskara Sailak antolatuta, otsailaren 15ean eta 16an SKAn, eskola orduetan, "Iratxoen erregea" filma ikusteko aukera izango dute Lehen Hezkuntzako 4. 5. eta 6. mailetako ikasleek.

Hona hemen sinopsia:

Amona hiltzean, ezezagunak zitzaizkien urre meazulo bat eta familiako etxe bat jaso zituzten oinordetzan. Ez zekiten hala ere, meazuloan harrapatuta zeuden iratxoen berri eta hauek askatu ezean betiko desagertuko zirela. Denboraren aurkako lasterketa bat da, izan ere iratxoen beraien aitak pairatzen duen gaixotasun larriarentzako sendagaia dute.

Portugaleteko gurasolagun, urtarrilaren 27ko kronika



Gurasolagun egitasmoa 2011ko urrian martxan jarri genuenetik urrats handiak eman ditugu. Portugaleteko eskola, ikastola eta haurreskola gehienek egitasmoari harrera ona egin diote. Asko dira ikastetxeetan interesa adierazi duten gurasoak eta haiekin guztiekin urtarrilaren 27an aurkezpena egin genuen.

Neguko arratsalde euritsua zen, baina horrek ez zituen gurasoak kikildu, Portugaleteko Santa Klara Kultur Etxea gurasoz eta umez bete baitzen. Gurasoak poz-pozik zeuden, jakin-mina zuten, guraso eta ume taldeak sortzeko irrikitan zeuden. Elkar ezagutzeko aukera paregabea!

Gurasoak lan-taldetan bildu ziren: ordutegiak gora, ekintzak behera... Umeak, bitartean, jolasean ibili ziren begiraleekin, primeran pasa zuten. Arrats ederra pasa genuena, ederrak ere jasotako fruituak. Gurasolagun hemen dago, Portugaleten!

Izena eman nahi baduzu, bidali mezua gure helbidera gurasoportu@aek.org 

"Lucio igeltsero eta anarkista" dokumentala



Datorren asteazkenean, otsailak 15, 19:30ean Argia aldizkariaren dokumentalen emanaldian Mamarigako Kultur Etxean: Lucio igeltsero eta anarkista.

Hemendik aurrera, Kultur Etxeak hilero Argiaren dokumentalak eskainiko ditu.

Ezkerraldeko Berbalagunak, SAGARDOTEGIRA!!!!


Berbalagunok, duela egun batzuk TXOTX denboraldia hasi zen, eta guk ere Gipuzkoako sagardo gozoaz disfrutatu nahi dugu.

Larre Gain sagardotegira joango gara Martxoaren 2an (ostirala). Afaltzera joango gara, 8ak inguruan hemendik aterako gara, bapo afaldu eta Hernanira 4rak arte.

Afaria + autobusa: 40€

Plan polita ezta? Elkarrekin egoteko, ondo pasatzeko eta euskara praktikatzeko aukera ezinhobea izango dugu!!!

Izena emateko:
Ezkerraldeko AEK euskaltegietan, ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 626 567

Anima zaitezte!!!!!!

Otsaileko agenda!


Barkatu atzerapena, berbalgunok!!!
Hobeto ikusteko, klikatu argazkia eta handitu!

Argazki eta Lelo kuttunena lehiaketaren irabazleak



Portuko Xaribari AEK euskaltegiko talde irabazlea, oparia eskuetan duela; Mihiluze mahai-jolasa. Mihiluze bihurtuko ahal dira!

Zorionak!

Mendilagunak Aizkorrira



Igandean, otsailak 12, gure mendilagun adoretsuak Aizkorrira (1.528m) joango dira. Aizkorriko mendilerroaren mendia da Aizkorri, 2006. urtetik natura parkea dena. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko altuerarekin. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik Lizarratera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko aurki daitezke kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean. Ardi latxen artaldeak ugariak dira.

Litekeena elurtuta egotea; beraz, kranpoiak beharrezkoak izango dira. Dena den, eguraldiari erreparatu beharko diogu eta azken unean erabakiko dugu.

Portugaleten KONTSUMO TALDEEN BERRI


Portuko BERBALAGUNEN ekimena... Zer da kontsumo talde bat??? Nola parte hartu??? Zatoz informazio bila eta interesik izanez gero taldea sortzera!!!!

LEKUA: Xaribari AEKn (Cristobal Mello, 8 - Portugalete)
EKIMENA: Kontsumo taldeen inguruko ordubeteko saioa (Iñaki Urkijo-Laudioko baserritarraren eskutik)
DATA: Otsailak 6 Astelehena (goizeko 10,00etan)

Zinema euskaraz, Sestaon


Gaur, hitzordua daukazue euskarazko zinemarekin Sestaon. Udal liburutegian, 19:00etan "Lucio" filmea izango da ikusgai

Beraz, badakizue, anima zaitezte euskaraz gozatzera!!!