pestañak

Kultur Eguna 2012

Maiatzaren 26an (larunbata) Mamarigako Kultur Etxeak, bere 21. urteurrenean, Kultur Eguna 2012 ospatuko du. Bertan, giro ona eta jai herrikoiak bultzatzeko asmoarekin, hamaika ekintza antolatu ditu: 
11:00etan Esnajira auzotik
12:00etan Ikastaroak kalera aterako dira. ADI!, Aurten erakusketak Balejon eta frontoian izango dira: Puntu gurutzea, txalaparta, perkusioa, sukaldaritza, Informatika, Malabareak, Dantzak...
13:00etan Trikitilariek eta Kultur Etxeko pandero joleek triki-poteoa alaituko dute auzoan zehar.
14:30ean Herri Bazkaria Enparantzan: Zikiro jana!!. Aurten gainera Txapelketa eta guzti!!: Zure eguzkitarako txanorik deigarriena/orijinalena ekarri, eta irabazi ezazu Kultur Eguneko 1. Txano Txapelketaren saria!!!
Bazkarirako Txartelak salgai (20€) toki hauetan: Taxka, Luna, Sotera, Armintza, Leizalde, Miriam (Merkatuko tabernan), Herrikon eta Kultur Etxean
18:30ean Kalejira Skandalue elektrotxarangarekin
21:00etan Kontzertuak Enparantzan Gobernors eta Ze Esatek! taldeekin.
 
TXOSNA egun osoan irekia egongo da.
Animatu eta parte hartu!!