pestaƱak

Mintza Eguna badator!

Gero eta gutxiago falta da Mintza Egunerako! Gero eta gutxiago Santurtzi euskaldunez betetzeko! Dakizuen bezala, aurten Santurtzin izango da ekainaren 2an, eta egun osoko egitaraua prestatu dugu:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa Maskarrada taldearekin
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldats” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa Dangiliske taldearekin
... eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 23a baino lehen erosi ditzakezue. Nagusientzako menua 20€an daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakete), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Txartelak erosteko zuen herriko AEKtik pasa eta izena ematean ordaindu. Gernika parkea bete behar dugu! Gora ezkerraldea euskaldun!
Pausoz pauso gure ezkerralde maitea euskalduntzen, pausoz pauso normalizaziorako bidean.