pestaƱak

Ikasturtea amaitu da eta oporrak bertan ditugu

Ikasturtea amaitu egin da, eta honezkero, batzuk oporretan egongo zarete. Udan hainbat berbalagunek jarraituko dute, baina gehienak irail-urrian itzuliko zarete. Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu urte polit honengatik, ezkerraldea poliki-poliki euskalduntzeagatik. Bestetik, animatu nahi zaituztegu jarraitzera, hurrengo ikasturtean berriz ere euskara kaleratzera. Lagun, ezagun euskaldunak animatu, euskaldun guztiak beharrezkoak dira eta.
Opor onak izan eta hurrengo ikasturtera arte!

AEKren udako eskaintza: trinkoak, barnetegi arruntak, barnetegia oinez, bizikletaz eta familian



FAMILIA BARNETEGIA 
   
ZERDAFAMILIABARNETEGIA?

Familiabarnetegienhelburunagusiatransmisioada.Gurasoetahaurrenartekokomunikazioaeuskarazizateaedotahorretarabideaegitea.Argiutzinahiduguezdelabarnetegihaurtzaindegiduna.Barnetegihonetangurasoekbereeuskalduntzeprozesuanaurreraegitekoereaukeraizanenduetaedozeinbarnetegibezalaxeeuskaraikastekomodupolitetaeraginkorrenada,egunero24orduzingurueuskaldunbateanmurgildutaegotekoaukeradaukazulako.Barnetegiannahiduzunguztirakoastiaizangoduzu:inguruaezagutu,irteerakegin,klaseakjaso,lagunberriakezagutu...
 
Izena emateko: zuen herriko AEKn



GURASO ETA UMEEK PRIMERAN PASA ZUTEN GURASOLINPIADAK EGITEN

Pasa den ostegunean Gurasolagunek Gurasolinpiadetan parte hartu zuten Kanpazar ikastolan eta primeran pasa zuten. 30 partaide izan ziren askotariko probak egiten eta amaieran altxorra aurkitu zuten!

Eztarriak berotu... Berabalgunon kantu-jira!!!!!

Ostiral honetan, ekainak 21, Sestaon daukagu hitzordua, berbalagunok!!! Kantu-jira mundiala egingo dugu kaleak animatu eta girotzeko. 19:30etan elkartuko gara Kasko plazan.

Anima zaitezte eta etorri gurekin!!!

Gora Ezkerralde euskaldun eta kantaria!!!!!

Kantu-poteoa 21ean

Ostiral honetan, Bai Esanek antolatuta, ikasturte amaierako kantu-poteoa egingo dugu Txitxarra kalean. 20:00etan Lagun etxea tabernan elkartuko gara. Azken poteoa izanda, talde handia elkartzea ondo legoke ikasturtea behar bezala agurtzeko.
Animatu eta parte hartu!

Xaboi ekologikoa egiten

Atzo, ekainak 11, Santurtziko La Kelo gaztetxean xaboi ekologikoa egin genuen. Irakaslea Sonia berbalaguna izan zen. Oso ondo aritu zen irakasle; izan ere, xaboia egitea lortu genuen. Oso teknika erraza erabali genuen, edonork etxean egiteko modukoa. Zuek ere ikasi nahi nahi baduzue, badakizue, hurrengoan izena eman. Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Mila esker La Kelori bere geletako bat utzi izanagatik!

GURASOLINPIADAK KANPAZAR IKASTOLAN!

Ostegun honetan arratsaldeko 17:30ean Portugaleteko Gurasolagunek guraso eta umeen arteko olinpiadak burutuko ditu. Izena emateko bidali mezua gurasoportu@aek.org helbidera. Anima zaitezte familian kirola euskaraz egiten!!!

Mintzodromoa Portugaleten

Atzo, ekainak 6, jendetza bildu ginen euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Ezkerraldean antolatutako lehen mintzodromoa izan da, oso arrakastatsua izan dena; izan ere, goizeko saioan 120 lagun inguru bildu ginen, eta arratsaldeko saioetan, 17:00etan eta 19:00etan, 40na lagun.
Zorionak Portu!

Bideoa hementxe duzue:

Xaboi ekologikoa egiteko tailerra

Hurrengo asteartean, ekainak 11, xaboi ekologikoa egingo dugu Santurtziko AEKn 19:00etatik aurrera. Parte hartzeko bidali mezu bat ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org.
Anima zaitezte, lekuak mugatuak dira eta.

Euskal Dantza tailerra Sestaon!!!

Datorren astean, ekainak 13 ostegunarekin, euskal dantza ikastaroa egingo dugu Sestaon. Edozein adineko jendea etor daiteke, eta pixkat traketsak zaretela pentsatzen baduzue, lasai!!! oso dantza errazak izango dira ta!!!!

Akabo erromeriatan oinak mugitu ezin ibiltzeari!!! Erdu gurera dantza ikastera eta ondo pasatzera!!!!

Arratsaldeko 18:30ean Txirbilenea kulturgunean

UEUren ikastaroetan deskontuak

Euskal Unibertsitatearen udako ikastaroetan izena emateko epea ireki egin da, eta gogoratu berbalagunok deskontua daukagula. Informazioa hemen:
http://www.ueu.org/berriak/ikusi/udako_ikastaroetan_izena_emateko_epea_ireki_da

Udan ere Berbalagun

Uda ate joka izan arren, berbalagunok jarraituko dugu; beraz, udan ere jarraitu nahi baduzue, aukera izango duzue. Horretarako, udari begirako taldeak sotuko dira eta neguan sortu diren taldeek bezala funtzionatuko dute, hau da, izenak jaso, hitzordu bat egin eguna, lekua eta ordutegia zehazteko, eta martxan jarri. Parte hartzeko zuen herriko dinamizatzaileari mezu bat bidali esanez udan jarraitu nahi duzuela eta ekainaren azken astean bilera egingo da taldeak zehazteko eta martxan jartzeko. 
Beste aukera bat izan daiteke orain zaudeten taldeak jarraitzea; izan ere, talde batzuek udan segitzen dute.
Animatu eta parte hartu!
Udan ere euskaraz!