pestañak

"Euskalduna naiz eta arraro nago!" bakarrizketa


Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskainiko dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatuko dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.
Lekua: Dorretxeko Higarillo aretoan
Eguna: apirilaren 30ean
Ordua: 19:30ean
Iraupena: Ordu bete
Ekitaldi mota: bakarrizketa
Sarrera: doan

Portugaleten: Elikadura Burujabetza Eraikitzen - TAILER DINAMIKOA






Zer jaten duzu? Ondo jaten duzu? Non egiten dituzu zure erosketak? Era egokian kontsumitzen duzu? MUGARIK GABEKO ALBAITARIAK izeneko elkartea galdera guzti hauek eta gehiago erantzuten ahaleginduko da eta horretarako zure partaidetza ezinbestekoa izango da. Ordu t'erdiko tailer praktiko eta dinamiko batera gonbidatzen zaitugu, Portun izango da datorren asteko asteazkenean.

DATA: Apirilak 30 asteazkena
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (1. solairuko 4. gela) - Portugalete
ORDUA: 19:00-20:30
IZENA EMATEKO:
alfre-e@aek.org

Portugalete KANTARI, Pazko Astean



Aste Santuan oporretan bazoaz gozatu eta bueltan Pazko Asteko ostiralean Portugaleten egoteko aukera izanez gero Portugalete Kantarin zain izango gaituzu. Betiko moduan Alde Zaharrean gora eta behera euskal kantu tradizionalak abestuko ditugu udaberriko iluntze argitsuekin solasean!!! Entsegura etorri nahi baduzu hitzordua aste bereko asteartean izango da.

DATA: Apirilaren 25a ostirala
LEKUA: Antxinako azoka (Koskojales kalea, Portugalete)
ORDUA: 20:45ean

Euskal Kanta tailerra-kronika

Aurreko ostegunean elkartu ginen hainbat euskal kantari buruz gehiago ezagutzeko asmoz. Azken saio honetan ondoko abestiak izan genituen:

Xabier Leteren "Habanera", Kubari buruzko begirada goibela eta usainez betea. 
Mikel Urdangarinen "Non gertazen den denbora" duela 14 urte  GashemBrung mendian zendu zen Felix Iñurrategiren omeneko kanta.

Iparraldeko herri kanta den "Baratze bat"  Jean Paul Berzaitzek kantatua.

Mikel Markezek eta Aire Ahizpek (Xalbador bertsolariaren bilobak)Uxue Alberdiren bertso bat musikatu eta izen bereko "Konplize ditut eta" kanta sortu zuten.

Hurrengo saioa maiatzaren 8an izango da, ostegunean, 19:00etan Santurtziko Aek euskaltegian.
Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Elikagaiak maneiatzeko ikastaroa

Gazte Boxek, Ezkerraldea Gaztedi programaren barruan, elikagaiak maneiatzeko ikastaroa antolatu du. Maiatzean izango den arren, hil honen 28an hasiko da izena emateko epea.
Bertan parte hartu ahal dutenak 15 eta 29 urte artekoak izan beharko dira. 

Lekua: Mamarigako Kultur Gunea
Eguna: Maiatzaren 20a, asteartea
Ordua: 16:00-20:00
Izena ematea: apirilaren 28tik maiatzaren 13ra. Gazte boxen edo gaztebox@santurtzi.net   helbidera idatziz.
Prezioa: doan, baina 10 euro jarri beharko da fiantzan.

EKHI, Bizkaiko diru berriari buruzko hitzaldia


Ekhi txanpona, Bizkaiko dirua, gure ekonomia sustatzeko sortu den egitasmoa da. Otsailean abiatu zen eta, oraingoz Bilbon baino erabili ezin den arren, Bizkai osora zabaldu nahi dute.
Taldekideen esanetan ”Ekhia, etikoa da; alternatiboa; diruaren jatorrizko eginkizuna berreskuratu nahi dugu: herritarrentzat eta ekonomia errealarentzat elkartrukerako tresna baliogarria izan dadin. Horretarako, gure asmoa dirua eskuetan behar baino denbora gehiago ez izatea da, dirua mugiaraztea. Era honetan dirua esku gutxi batzuetan pilatzea ekidingo dugu eta Ekhiak gehiago trukatuko dira. Berba gutxitan esanda, moneta burujabetza berreskuratu nahi dugu, herritarrak izan daitezen diruaren agintari eta modu demokratikoan beraren inguruko erabakiak hartzen dituztenak”
Ekhia ezin izango denez Bizkaitik kanpo erabili, sortzen duen aberastasuna gure inguruan geratuko da, saltokien artean mugituz eta finantza merkatuetara ihes egiteko aukera barik.
Hau gutxi balitz, bertoko ekonomia indartzeak ingurumenean ere baditu eragin onuragarriak: Bertoko ekonomia sustatzeak  garraio beharrak gutxitzen ditu eta ekoizpen eredu ekologikoak sustatzen ditu. Gainera, Ekhi bat eskuratzen dugun bakoitzean, 3 zentimo gizarte-ekimenetara bideratzen dira.

LEKUA: Kresala Aretoan
DATA: Apirilak 29
ORDUA: 16:00etan
HIZLARIA:  Pello Lopez de Munain. Ekhi taldeko ekintzailea
ANTOLATZAILEA: Santurtziko Udal Euskaltegia


La Kelo Gaztetxearen XV. urteurrena

La Kelo Gaztetxearen 15. urteurrena izango da apirilean. 15 urtez herrian eragiten eta lanean. Behar bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta hauen artean euskaraz ere bai. Hauexek dira:

Bertso bazkaria: apirilaren 19an, larunbatean 14:15ean. Prezioa: borondatea. Izen ematea lakelogaztetxea@gmail.com helbidean edo Gaztetxean bertan.

Kontzertuak: Ezinean + Khous + NX taldeen eskutik. Apirilaren 19an, larunbatean 20:15ean. Prezioa: borondatea. Gaztetxean bertan.

Hitzaldia: "Generoa eta gatazka armatua" apirilaren 22an, asteartean 19:15ean. Sarrera doan eta Gaztetxean izango da.

Gure aldetik: Zorionak eta urte askotarako!

San Jorge Jaiak

Urtero lez San Jorge Jaiak izaten dira Santurtzin. Kornitesen Serantesera igoera, Portuan txosnak, etabar luzea. Honako irudi honetan, aurten euskaraz izango diren ekitaldien berri duzue: Itsa Museora eta Agurtzara bisitaldiak, Herri Kirolak, ... Santurtziko Udaleko Kulturak antolatuak dira.

Portugaleten MUGETAN GAINDI (Aro Modernoa) - "EUSKARA JENDEA" dokumentalaren 4. atala



Aro honetan euskara Ternuara eta Islandiara helduko da. Bien bitartean euskara testu idatzietan agertuko da lehenengoz (Etxepare, Leizarraga, Axular...). Laugarren ataleko hizlariak: Joseba Agirreazkuenaga (EHUko katedraduna), Beñat Oihartzabal (euskaltzaina), Miren Egaña (batxilergo institutoko euskara katedradun ohia) eta Peter Bakker (Danimarkako itzultzailea). Zatoz!!!

DATA: Apirilaren 9a asteazkena
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Santa Klara kulturtegian (Portu)

"Harrizulatzearen mundua"


Harrizulatzaileak meatzetako langiletako batzuk ziren, baina gaur egun kirolariak. Herri-kirolen sustraiak antzinako lanbideak dira eta seguruenik ezagunagoak egingo zaizkizue aizkolariak, arraunlariak, txingalariak, ...

Duela ez urte asko berreskuratzen hasi zen eta egun Santurtzin bi harrizulatzaile talde ditugu: bat mutilena eta bestea neskena.

Azken hauek animatu dira askorentzat oraindik ezezaguna den herri-kirol honen nondik norakoak azaltzen.

EGUNA: apirilaren 11, ostirala
ORDUA: goizeko 10:00etan
LEKUA: "Casa Torre" jauregiko "Rompeolas" aretoan
SARRERA: Doan

Euskal Astea


Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak hurrengo astean zehar "Euskal Astea" antolatuko du. Eskolako egitarauaz gain, ekitaldi irekia egingo du apirilaren 11n, ostiralean.

Gernika Parkean arratsaldeko 17:30-20:30 bitartean, umeentzako tailerrak, txikirritmo, bertso saioak, kale antzerkia, musika saioa eta disko festa izango dira

Larrea Frontoian arratsaldeko 16:00-18:00 bitartean, pala eta eskupilota txapelketako finalak izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero : Euskal Astea

Euskal kanta tailerraren 2. saioa


Aurreko hilean elkartu ginen euskal musikari gehiago jakiteko asmoz. Ikastaro aberasgarria izan zenez, berriro elkartzea erabaki genuen. 
Zer egin behar da?
 Euskal kanta bat aukeratu, honen letra eta kanta bera pendrive edo diskan ekarri. Honi buruzkoak azaldu eta ostean entzungo dugu.
Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

EGUNA: apirilaren 10a, osteguna.
ORDUA: 19:00etan 
LEKUA: Santurtziko AEK euskaltegia

Badu Bada erakusketa: Gure kronika


Bilboko Alondegira Ezkerraldeko berbalagun taldetako 12 pertsona BADU BADA erakusketa hurbilagotik ezagutzera joan ginen. 
Han entzun, ikusi eta irakurritakoaren ostean esaldi bat baino ez: JOAN ZAITEZTE ITZELA DA ETA!!! 
Sarrera doakoa da eta maiatzaren 4ra arte ateak zabalik egongo da Bilbon. Euskarari buruz inoiz egin den erakusketa interaktiborik erakargarriena eta freskoena dela esan genezake. 
 
Gure euskeraren herriak mendeetan izan duen bilakaera aztertzen duen bitartean, oraingo euskaldun berri zein zaharrei (kopuruak, joerak, motak...) keinu egiten die. Erakusketa honetan IKUTU, ENTZUN, IKUSI eta IGARRI beharra dago. BADU BADA aktiboa da oso eta hitzez, sinboloz eta kolorez jantzitako pasabideetatik eramango zaitu. Guk tartetxo bikaina pasa genuen. Orain zure txanda da. 

Ahhh!!! Ta BADU BADAk oinarri hartutako esaldia ez dugu ahaztu nahi: "Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria" (Koldo Mitxelena). Zoaz eta gozatu! 



Santurtziko Irakurzale Kluba


Apirilean zehar Joxe Mari "Tximo" Iturralderen "Rasputin eta San Petersburgoko gauak" liburua aukeratu dute irakurtzeko.

"Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan".

EGUNA: apirilaren 29a, asteartea
ORDUA: 19:15ean
LEKUA: Santurtziko Aek euskaltegia


San Keremos 2014


Aurten ere Santurtziko Txosna Batzordeak "San Keremos" jaia antolatu du. Egun osoko egitaraua prestatu du koadrilentzat, ume eta gurasoentzat, ... Edonork parte hartzeko modukoa da.
Hurbildu, parte hartu eta gozatu!

EGUNA: apirilaren 5a, ostirala
ORDUA: egun osoan zehar
LEKUA: Gernika Parkea
EKITALDI MOTA: Jaia

Antton Irusta Ipuin kontalaria

"Ipuinak umeak lokartzeko dira eta helduak esnatzeko. Euskal Herrian bizi zen gure laguna, berbalapiko kuttuna. Baina behin mundua ezagutu behar zuela eta, Euskal Herritik alde egin zigun. Nondik nora ibili behar den eta zer ikusi duen azalduko digu ipuin eta abenturaren bitartez".  
EGUNA: apirilaren 4a, ostirala
ORDUA: 19:30ean
LEKUA: Dorretxeko Bolintxis aretoa
SARRERA: Debalde 
EKITALDI MOTA: Ipuin kontaketa

Informazio gehiago: BAI ESAN



Haur-zinemaldia


Santurtziko Liburutegi Sareak hilero 5 urtetik gorako umeentzako zine emanaldia antolatzen du. Filme guztien edukia, kontaketa ospetsuen bidez, gizarte-balioekin lotuta dago: laguntasuna, elkartasuna, berdintasuna, ...
Helburu nagusiena zinema dibertigarriaren bidez gizarte-baloreetan hezkuntza berreskuratzea da. Hurrengo saioa:

EGUNA: apirilaren 4a, ostirala
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: mahastietako liburutegia
SARRERA: debalde

Euskara Jendea dokumentala, III. atala


Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren Europa ekialdetik, arabiarrak gero eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen gure inguruan hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean.
Hizkuntza eta kultura aniztasuna ditugu Erdi Aroaren ezaugarri. Euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden.
Erdi Aroan, baina, begi bistakoak dira barne-desorekaren hastapenak. Latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen.
Era berean, euskarak aldaketa geografikoak ezagutu zituen garai honetan.
Hizlariak: 
JosebaLakarra: Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen Historia eta Gramatika Historikoko katedraduna
JuanJose Larrea:Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroaren Historiako irakaslea
Belen Bengoetxea:Erdi Aroko arkeologian berezitutako Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
AntonioBreschi: konpositorea eta piano-jotzailea.
DATA: apirilaren 4a, ostirala
ORDUA: 10:00etan
LEKUA: Dorretxean
SARRERA: Debalde
EKITALDI MOTA: Ikusentzunezkoa




Apirileko Santurtziko euskara agenda

 
Ekitaldi asko apirilean zehar! San Keremos eta San Jorge jaiak, La Kelo gaztetxearen urteurrena, Bihotz Gaztea Ikastolaren Euskal Astea, ... eta gauza gehiago!