pestaƱak

PORTU KANTARI ostiralean berriro

Portugaleten, ostiral honetan, urriak 31, ikasturte berriarekin batera PORTU KANTARI ekimenean parte hartzeko aukera izango dugu.
Azoka zaharrean, 20:45ean
Ikasturte hasiera kantuz!

Astronomia: itsasoaren gida

 
Aspaldi, itsasoan orientatzeko modu bakarrenetakoa zen astronomia. Honi buruzkoa izango da Familientzako marinel tailer hau.

Eguna: azaroaren 2an, igandean
Ordua: 12:00etan
Lekua: Santurtziko Itsasoa Museoa
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro 1. Heldu eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo saila.

Azaroko Santurtziko euskara agenda

Hemen duzue azaroko euskara agenda! Irudi berria eta guzti!
Oraingo honetan Berbalagun egitasmoak antolatutako "Hiperrealismoa" erakusketa ikusteko bisita gidatua duzue besteak beste.
Aurten ere, Santurtzin Euskara Astea antolatzen ari gara, baina oraingoz sekretua da... Honen berri laster izango duzue!

Sestaoko Berbalagun topaketa




Berbalagun martxan da! Ikasturte hasiera aprobetxatuz, lehen topaketa egin eta elkar ezagutuko dugu. Horretarako kantu-triki-poteoa egingo dugu. Anima zaitezte! Horrela bada abisatzea eskertuko genizueke.

Eguna: azaroaren 3a, astelehena
Ordua: 19:30etan
Lekua: Duplex taberna (kanpoan, itxita egongo delako)
Ekitaldi mota: Kantu-triki-poteoa
Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun

Portugaleteko Berbalagun prentsaurrekoa

Portugaleteko Berbalagun 2014-2015 kanpaina aurkeztu dute.
Bertan Mari Jose Blanco Euskara zinegotzia eta Fernando Landaburu Berbalagun koordinatzailea izan dira.
Euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko garrantzia eta elkarlanaren beharra azpimarratu dute.

Ipuin kontalaria

Haurrentzako irakurketa sustatzeko kanpainako ekitaldietako bat dugu hau. Honetaz gain, ahozko narrazioaren tradizioa berreskuratzea eta liburutegiaz gozatzea ditu helburu.

Eguna: urriaren 30ean
Ordua: 17:30ean
Lekua: Mamarigako Liburutegia
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea
Adin tartea: 5 urtetik gorako haurrak

Hitzaldia: Kike Amonarriz


Datorren asteartean, urriak 28, proposamen paregabea izango dugu Barakaldon: Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du.

Berbalagunontzat oso aukera polita izango da euskara eta bere aldaketa, garapen eta bitxikeriei buruzko hitzaldi hau entzutea. Gainera, guztiok elkartzeko aukera ezinhobea izango da!!!! Horregatik, guztiak hara joatera animatu nahi zaituztegu!!!

Hemen duzue aurrerapen txiki bat:  klikatu hemen bideoa ikusteko

Bertan itxarongo zaituztegu!!!

Noiz: Urriak 28
Non: Clara Campoamor Kultur etxean
Ordua: 19:00etan

Euskara plazara

Hauek dira Barakaldoko udalak euskara sustatzeko antolatutako ekintzak, urritik abendura.

Bakoitzaren informazio gehiago luzatuko dugu blog-ean

Santurtziko Irakurzale Kluba


Irakurtzea sortzailea da edo ez da deus
Zuk ematen didazu hitzez betetako artefaktu bat eta nik zentzu bat sortzen dut hitz pilaketa horrentzat: nik egiten dut liburua zuk bezainbeste, zuk baino areago agian, neronek ematen baitiot bizia ni gabe hilik zegoen hitz pilo horri.
Hala da, zinez.”(Jon Alonso, “Irakurtzea edo ez” interneteko artikulua.)

Bat egiten du Santurtziko Irakurzale Klubak arestiko hitzekin. Irakurketak ematen die liburuetan topa daitezkeen hitzei zentzua eta norbanakoaren interpretazioak elkarbanatuz anitzago bihurtzen da liburua bera.

2012ko azaroan martxan hasi zen Santurtziko Irakurzale Kluba. Irakurtzeaz gain, euskaraz irakurtzeko zaletasunak bultzatuta elkartu ziren santurtziar hauek. Hainbat liburu izan dira hizpide: “Zer barkaturik ez”, “Euli giro”, ...
Xabier Montoiaren “Denboraren izerdia” liburua izan zen lehena eta ordutik hainbat liburu irakurri eta hauei buruzko solasaldi gozoak izan dira idazlearen estiloaz, pertsonaien izaerez eta jarrerez, istorioaren tramari buruz, ...

Hasi berri den ikasturtean egindako lehen solasaldian Chuck Palahniuken “Borroka Kluba” irakurtzea adostu da. Egilea bera ezaguna bada ere, liburu honi buruzko David Fincherrek zuzendutako filma 1999an estreinatu zenean are famatuago bihurtu zen.
Liburu honen laburpena hauxe dugu:

Liburuko protagonistak insomnioa du eta horrekin batera, oso bizitza etsigarria, kontsumoak gidatutakoa. Horregatik, beharbada, minbizia duen gaixoentzako terapia-bileretara joaten hasiko da. Han Tyler Durden ezagutu eta harekin batera Borroka Kluba sortuko du.” (Habe)


Egilea: Chuck PalahniukItzultzailea: Naroa ZubillagaArgitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2014

2 hilean behin elkartuko dira aukeratutako liburuari buruz hitz egiteko eta txandaka, kide bakoitzak liburu bana proposatuko du hurrengo 2 hiletan irakurtzeko.

“Borroka Kluba” liburuari buruz hitz egiteko hitzordua: abenduaren 9an, 20:00etan Santurtziko AEK euskaltegian izango da.

Interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan ezkerraldea@aek.orghelbidera idatzita.

Santurtziko Berbalagun topaketa-kronika

Urrian hasi da Berbalagun martxan eta aurreko ostiralean izan genuen topaketa.
Arratsaldeko 20:00etan lotuak ginen, baina aurretik batzuk jada gerturatu ziren. Luntxa atera, edaria eskatu eta besteak etorri bitartean entretenituta ibili ginen. 
Egonaldia ez zen asko luzatu eta jolasten hasi ginen. Hasteko, elkarren izenak ikasteko jolasean aritu ginen eta ostean elkar ezagutzekoan. Giro bikaina izan zen hasieratik. Jolasak bukatuta guztiok hasi ginen lagun, ezagun eta ezezagunekin euskaraz hitz egiten Santurtziko bihotzean!

Berbalagunen izena eman nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
678 422 573 telefonora deituz edo ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz.


Haur zinemaldia eta ipuin kontalaria

Asteburu honetan Santurtzin familian egiteko aproposak diren 2 ekitaldi hauek izango ditugu:

Haur zinemaldia:
Eguna: urriaren 24an, ostiralean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Prezioa: dohainik
Antolatzailea: Liburutegi Sarea

Ipuin kontalaria:
Eguna: urriaren 26an, igandean
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa Museoan
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro 1. Heldu eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo Saila

urriak 26

Kalejira, herri-bazkaria eta ezusteko emanaldiak. Sarrerak Txirbilenean eta ohiko tabernetan salgai

Ura bizirik

Santurtzin hilero familientzako marinel tailer bat baino gehiago izaten da. Urriko bigarrena dugu hauxe.

Eguna: urriaren 19a, igandea
Ordua: 12:00etan 
Lekua: Itsasoa Museoa 
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro 1, eta heldu eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo saila 

Santurtziko Berbalagun topaketa

Berbalagun martxan da! Ikasturte hasiera aprobetxatu nahi dugu lehen topaketa egiteko eta elkar ezagutzeko. Horretarako luntxa, jolasak eta poteoa egingo dugu. Animatuko zara? Horrela bada abisatzea eskertuko genizuke.
Animatu eta etorri!

Eguna: urriaren 17a, ostirala
Ordua: 20:00etan
Lekua: La Viuda taberna
Ekitaldi mota: Topaketa
Izena ematea beharrezkoa: ezkerraldea@aek.org
Antolatzailea: Santurtziko Berbalagun

Portugalete "EUSKALDUNA NAIZ ETA ARRARO NAGO"



Bakarrizketa edo monologoa ikusteko aukera izango duzue, Barry Manley eta Aitor Txarterinaren eskutik.

Data: Ostiralean, urriak 10
Lekua: Santa Klaran
Ordua: 20:00etan


Txapoteoan ibiliko gara?

Santurtziko Turismo sailak hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar Santurtziarrentzat. Honako hau familientzako marinel tailerretako bat dugu.

Eguna: urriaren 12a, igandea.
Ordua: 12:00.
Lekua: Itsasoa Museoa.
Prezioa: 7-16 urte artekoentzat euro 1, helduentzat eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Izena emateko: Itsasoa Museoan.

Udazkenean Euskaraz

BAKARRIZKETAK / Santa Claran / 20:00etan

Urriaren 3an, Olatz Pagalday: "Erdaldun berrien kluba"
Urriaren 10ean, Barry Barez eta Baltzizkueta: "Euskalduna naiz eta arraro nago!"

EUSKAL JAIA SESTAON



 


Euskal zinea
Eguna: urriaren 2a, osteguna
Ordua: 19:00etan
Lekua: Udal Liburutegiko hitzaldi aretoan


Kontzertu didaktikoak
Eguna: urriaren 3a, ostirala
Ordua: 10:00etan
Lekua: Salletarren zineman


Erromeria dantzak:
Eguna: urriaren 3a, ostirala
Ordua: 18:30etan
Lekua: Musika eskolako dantza aretoan
Oharra: hasiberrientzat


Euskal ezkontza
Eguna: urriaren 4a, larunbata
Ordua: 11:30etan
Lekua: herriko kaleetan


Herri bazkaria (euskal ezkontza)
Eguna: urriaren 4a, larunbata
Ordua: 15:00etan
Lekua: frontoian


Erromeria, Aiko taldea
Eguna: urriaren 4a, larunbata
Ordua: 19:00etan
Lekua: Kasko plazan edo frontoian


Triki kalejira
Eguna: urriaren 4a, larunbata
Ordua: 20:00etan
Lekua: herriko kaleetan

Familientzako ekitaldiak aste honetan Santurtzin










Urriko lehen aste honetan Santurtzin familientzako hainbat ekitaldi izango dira euskaraz, hauek dituzu:

Ipuin kontalaria
Eguna: urriaren 2a, osteguna
Ordua: 18:00etan
Lekua: Donibaneko liburutegia
Oharrak: dohainik eta 5 urtetik goragoko umeentzat
Antolatzailea: Liburutegi Sarea

Haur zinemaldia
Eguna: urriaren 3a, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Donibaneko liburutegia
Oharra: dohainik
Antolatzailea: Liburutegi Sarea

Ipuin kontalaria
Eguna: urriaren 5a, igandea
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa Museoa
Oharra: 7-16 urte artekoentzat euro 1 ,eta heldu eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo Saila