pestañak

Portugaleteko ABENDUKO EUSKARAREN AGENDA

Kalean dago Portugaleteko Abenduko Agenda.
Abenduan aukera ugari izango dugu EUSKARA PRAKTIKATZEKO.

Disfrutatu EUSKARAZ!

Abenduko Santurtziko euskara agenda


BIHAR Portugaleteko BERBALAGUN TOPAKETA

Bihar Portugaleteko berbalagunak ezagutzeko aukera, eta berbalaguna ez bazara ere, etor zaitez euskara praktikatzera, ondo pasatzera eta Portugaleteko euskaldunak ezagutzera.

BERBALAGUN TOPAKETA
Eguna: Ostirala, azaroak 28.
Ordua: 19:30
Lekua: Zirimiri taberna (erdiko kalea)



Eta ondoren... PORTUGALETE KANTARI
Ordua: 20:45
Lekua: Azoka Zaharraren aurrean

Pagasarri eta Ganekogorta-Kronika


Gutako gehienak, aspaldian trena hartu gabekoak ginen eta garraio hauxe bera aukeratu genuen Zabalburura heltzeko. Handik Pagasarribidea kaletik igo ginen lehenengo mendira, Pagasarrira. Bizkaiko mendirik igoenetarikoa da. Horregatik ez zen harritzekoa izan, igande honetan nahiko lagun ibili izana aldapan gora eta behera. Pagasarri puntan dagoen tabernan geratu eta bertan hamaiketakoa egin genuen. Horren ostean, Ganekogortaraino igo eta bertakoa duzue honako argazkia. Ondoren, pixakanaka-pixakanaka bide zaharretik jaitsi ginen. Goiza mendian egin ostean gustura hartu genuen bazkari gozoa eta seguru asko, nik bezala baten batek ere axubetak izango ditu. 

Hiperrealismo erakusketa-Kronika

Pasa den ostiralean, Bilboko Arte Eder museora joan ginen Santurtziko Berbalagunok bertan zain genuen erakusketa ikusteko gogoz. Gaur egun, bizirik dirauen arte estilo hau, 70 hamarkadan sotu zen aldi berean Ameriketako zonalde ezberdinetan. Ostera, Europara ere heldu zen. Hain dira handiak eta hainbeste dira detaileak, non urteak behar izaten dituzten horrelako artelanak egiteko. Hurbiletik begiratu eta hamaika detailetxo eta ñabardura ikus daitezke eta urrundu ahala nolabaiteko zorabioa sentitzen da. Argazkiak objektiboak ez direla aldarrikatu nahi zuten eta dute, irudian zer agertu eta zer ez agertu erabakitzen den momentutik subjektiboki jokatzen baita. Are gehiago, egun irudiak editatzeko hainbeste aplikazio, programa eta abar izanda, nork pentsa dezake kontrakoa?

EUSKARAREN EGUNA SESTAON

Euskararen eguna dela eta, Sestaon zenbait ekimen egingo da abenduaren 1ean eta 3an:

Abenduak 1
-Ikasleen bertso kantaldia, 10:00etan Musika Eskolako areto nagusian

Abenduak 3
-9:15 eta 11:30etan Eriz magoa biraka (saio itxia eskolakoentzat)
-16:30-19:30 Euskararen zaporea Kasko plazan (bideoak, photocall, twitter, txikleak...) eta hainbat tailer
-17:00-20:00 Kasko plazan Txokolatea eta bizkotxoak
-19:30etatik aurrera kantu kalejira Kasko plazan eta Sestaoko kaleetan


Euskararen astea Barakaldon

Hurrengo abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko da eta horren harira, hainbat ekintza antolatu dira Barakaldon. 

Egun hauetarako ekintzen agenda ikusteko klikatu hemen


Animatu eta gozatu euskaraz!!!




Portugaleteko BERBALAGUN TOPAKETA

Ostiral honetan, azaroak 28, Portugaleteko berbalagunok elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Horrez gain, ondo pasa, pintxoak jan eta abesteko unea ere izango da.

Badakizu, ostiralean, 19:30ean Zirimiri tabernan (erdiko kalean) elkartuko gara.

Eta ostean... Portugalete Kantari. Azoka Zaharrean 20:45ean. Lehen urteurrena. Mundiala izango da!

Sotera arraun taldeari bisita


Santurtziko Euskara Astearen egitarauaren barruan ondoko ekitaldia dugu. Arraunari buruz gehiago ikasi nahi baduzu, edo kuriositatea baduzu,... Animatu eta gurekin etorri!

Izena emateko azken eguna: azaroaren 28a, ostirala izango da!

Eguna: abenduaren 2an, asteartean
Ordua: 17:30ean
Lekua: Sotera Arraun taldean
Iraupena: ordu eta laurden
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org

Santurtziko liburu-denden eskaintza


Santurtziko hainbat liburu-dendek ere Euskararen Asteari haien ekarpena egin nahi izan diote. Azaroaren 24tik abenduaren 3ra, kartelean ageri diren liburu-dendetan euskal produktuak erosiz gero, 100 euroko bonoaren zozketan parte hartzeko aukera izango dugu, bertan izango dituzten fitxak betez gero. Hau pagotxa!

Santurtziko Euskara Astea

Aurten ere santurtziar guztientzako egitaraua sortu nahi izan dugu, guztiok gozatu ahal izateko.
Umeentzako tailerrak, herri-kirolak, puzgarriak, ... Gazte eta helduentzako erromeria, ipuin kontalaria, spining klasea, berbodromoa, ...
Euskaraz ez jakin edo gutxi dakitenentzako ere hitzaldia antolatu da: "Euskara, un idioma entra en casa".
Santurtziko Euskara Asteaz gozatzeaz gain, euskaraz gozatzera animatu nahi zaituztegu astelehenetik igandera eta urtarriletik abendura.
Gora Santurtzi euskalduna!

Antzerkia Portugaleten: Pantxika Lamur

Ostiral honetan "Nik egin beharko & ko" antzezlana ikusteko aukera izango dugu Portugaleten, Panxtika Lamur antzezlearen eskutik (Zirika Zirkus taldea).

Eguna: azaroaren 21ean, ostirala
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santa Klara kulturtegia

Pantxika Lamur. “NIK EGIN BEHARKO “ & KO

Sestaoko Txalaparta Eskolaren 25.urteurrena


-Eguna: azaroaren 29an
-Egitaraua:
12:00 -14:00 Kasko plazan Txalaparta saio-libreak – Argazki erakusketa – sagardo dastaketa.
15:00 Herri bazkariaTxirbilenean (izena emateko 645726353)
18:00 a 20:00 Kasko Plazan Txalaparta saio Libreak – Denda 
20:00 Txalaparta Maratoia: Erdiguneko kaletan eta tabernetan (La Pela, Kasko, Los Baños) 
24:00 Txalaparta Party Aparta (Saio libreak, Tekno musikaz lagunduta).
 Txalaparta txiki ba zozketatuko da

XXVIII. Nazioarteko Txotxongilo Lehiaketa Sestaon


Eskularru, hari, itzal eta objektuen manipulazio bidezko txotxongiloez disfrutatzeko aukera izango dugu Sestaon. Aurtengo ekitaldian Argentina, Australia, Bulgaria, Valentzia, Madril, Bartzelona, Gipuzkoa eta Bizkaiko taldeak etorriko dira. Euskaraz txotxongiloez gozatzeko 2 funtzio izango ditugu:


Aladdin
-Eguna: azaroaren 25ean, asteartea
-Ordua: 19:00etan
-Lekua: Sestaoko musika eskola publikoan
-Prezioa: 3,5E
-Adina: 3 urtetik aurrera

Murren bidaia
-Eguna: azaroaren 26an, asteartea
-Ordua: 19:00etan
-Lekua: Sestaoko musika eskola publikoan
-Prezioa: 3,5E
-Adina: 3 urtetik aurrera

Ararat: mendi sakratua

Ararat mendiari buruzko hitzaldia.

Asteazken honetan, azaroak 19, Ararat mendiari buruzko hitzaldia eskainiko digute Ganerantz mendizale taldeko egoitzan hainbat kidek: Janire Naberan, Xabier Aldazabal eta Garbiñe Okeranza.

Eguna: azaroaren 19an, asteazkena
Ordua: 19:45ean
Lekua: Ganerantz mendizale taldeko egoitzan, Santiago kalea 2.

Pagasarri-Ganekogorta mendi irteera

Santurtziko Mendilagun taldea martxan da! Ikasturteko lehen irteera Pagasarri-Ganekogorta izango da, edozeinek egiteko moduko ibilbidea izango da. Hurbil dago, erraza da, Pagasarri tontorrean taberna dago eta euskaraz goiza gustura pasatzeko aukera paregabea da!

Bilboren bihotzean bertan sortzen dira Ganekogorta edo Belaute mendiaren lehen aldapak, Araba eta Bizkaiaren arteko muga zehazten duen mila metroko tontorra, Bizkaiko bost deiadar mendietako bat. Mendi honetan hasi ziren 1914an Euskal Herriko mendizale lehiaketak, eta horra abiatuko gara mendilagunok azaroaren 23an.

Hiru ordu eskas beharko dugu Bilbotik bertatik, neguko zeharkaldietan hainbeste eskertzen den Pagasarriko aterpe ospetsuan geldialditxoa eginez, Bizkaiko eta Arabako paisaia paregabeak eskaintzen dituen gailurreraino heltzeko. Gurekin animatuko zara?

Hitzordua: azaroaren 23an , igandean, 9:00etan Santurtziko tren geltokian.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org eta 678 422 573
Ibilbidea: 12 kilemotroko ibilbide zirkularra. Ikusi ibilbidea

Olentzerori euskaraz idatzitako gutun sariketa


Euskal kulturan erro sakonak dituen Olentzero da gutunen hartzailea. Erdi pertsona erdi mitoa den pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa biltzen du. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako.

Sariketa honetan adin guztietako santurtziarrek dute parte hartzea, adinaren arabera banatutako kategoriaren batean.

Txikienen lanak bilduko diren arren, ez dira euren artean lehiatuko, parte hartzea baloratuko baitzaie eta euren lanak jendaurrean jarriko dira Gabonetan Santurtziko Udalak urtero jartzen duen jolas-parkean.

Aurkezteko epea: azaroaren 12tik abenduaren 12ra.
Lekua: Santurtziko Udaleko Euskara eta Kultura Arloan (Casa Torre Jauregian)
 

Itsas gynkahana

Familientzako marinel tailerra izango dugu igande honetan.

Eguna: azaroaren 23a, igandea
Ordua: 12:00etan
Lekua: Santurtziko Itsasoa Museoa
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat 1e. Helduentzat eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo Saila

Adarrots musika taldearen kontzertuak

Adarrots X. urteurrenaren proiekzio-kontzertua. "ADARraren hOTSa, Nahia egi bihurtzearen bidea". Hainbat herritan emanaldiak ematen ari dira eta Barakaldon eta Santurtzin ere izango dira.

Barakaldo:                                                   Santurtzi:

Lekua: Clara Campoamor kultur etxean   Lekua: Kresala aretoan
Ordua: Arratsaldeko 19:30tan                Ordua: Arratsaldeko 20:30tan
Data: Azaroaren 20an, osteguna             Data: Azaroaren 21ean, ostiralean
Sarrera: dohainik                                        Sarrera: dohainik

Anima zaitezte eta hurbildu!!!!


Harrizulatzaile Eguna Kabiezesen

Urtero harrizulatzaile denboraldia bukatu ostean, Kabiezesen Harrizulatzaile Eguna antolatzen da. Ume, gazte eta helduentzako ekitaldiak egongo dira egunean zehar.
Animatu eta hurbildu Kabiezesera!

AUZOKIDEAK antzerkia gazteentzat Portugaleten

Ostiral honetan, Panta Rhei antzerki taldearen eskutik, 6 eta 12 urte artekoentzat egokia den antzezlana eskainiko dute: "Auzokideak"

Eguna: Ostirala 14an
Lekua:  Portugaleteko Santa Clara kulturtegian
Ordua: 17:30ean

Nazioarteko HORMAKIN lehiaketa!!!!

Sasiburu Euskara elkarteak lehiaketa polit eta berri hau aurkeztu digu: Hormakin lehiaketa!!!

Hormakina zer den ez dakizuela?? Ba oso sinplea da. Egun sare sozial guztietan argazkiak, irudiak, marrazkiak... erabiltzen ditugu, hormakinak hain zuzen. Askotan euskara ez diren beste hizkuntzatan erabiltzen ditugu, eta lehiaketaren helburua hormakinak euskaraz sortu eta konpartitzea da. 

Anima zaitez zurea sortzen eta parte hartu!!!!

Saridunak abenduaren 3an emango dira aditzera, Nazioarteko Euskararen egunarekin batera.

Informazio gehiago, sariak eta oinarriak jakiteko, klikatu hemen


Amuari heldu dio!

Ume eta gurasoek elkarrekin ikastea posible egiten duten tailerrak izaten ditugu hilero. Itsasoari buruzko, familientzako marinel tailerretako bat dugu hauxe.

Eguna: azaroaren 16a, igandea
Ordua: 12:00etan
Lekua: Santurtziko Itsasoa museoa
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro batean, helduentzat eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo saila

Hiperrealismo erakusketan bisita gidatua

"Mugimendu hiperrealistari buruz Europan egiten den lehen atzera begirako erakusketa handia izango da, eta hainbat bildumatako 68 lan bilduko ditu, margolaritza estilo horretako egile adierazgarrienek egindakoak: mugimendua sortu zenetik –hirurogeiko hamarkadaren erdialdetik– gaur egunera bitartean Estatu Batuetako aitzindariek nahiz nazioarteko bilakaerari esker mugimenduarekin bat egin duten beste hainbat herrialdetako egileek egindakoak. Guztira, 34 egileren obrak izango dira ikusgai; Estatu Batuetako lehen maisuenak ez ezik –John Baeder, Tom Blackwell, Chuck Close, Don Eddy, Richard Estes eta Ralph Goings, besteak beste–, baita gaur egungo margolarienak ere." (Bilboko Arte Eder museoa)

Santurtziko Berbalagun egitasmoak erakusketa hau ikusteko bisita gidatua antolatu du Bilboko Arte Eder museoaren laguntzaz.

Eguna: azaroaren 21ean, ostiralean
Ordua: 18:15ean
Lekua: Museoaren ate nagusian
Sarrera: dohainik
Izena ematea: azaroaren 14a, ostirala, azken eguna. ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi behar da.

Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da!

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. 
Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea, eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau. 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker. Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara joango da: 
– Egoera larrian den Lodosako ikastolara
– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
– Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera
Gure haur hezkuntzako eraikinetan eta eraikin nagusiko sarreran ere ikusgai jarri ditugu saskiak produktu guztiekin. Azaroaren 10a bitarte izango duzue eskaera egiteko aukera Ezkerraldeko AEK euskaltegietan eta herri bakoitzean hainbat lekutan.

Bideoa: ERRIGORA

Krepe eta gofre tailerra Sestaon


Eguna: azaroaren 18an, asteartea.
Ordua: 18:00etatik 21:00ak arte
Lekua: Txirbilenearen Txokoa
Prezioa: 3 euro 
Antolatzailea: Txirbilenea
Izena emateko: kulturgune@gmail.com

Portugaleteko AZAROKO EUSKARAREN AGENDA





Hemen dago Portugaleteko Azaroko Agenda. Bertan euskara praktikatzeko aukerak dituzu.

Apuntatu zure agendan azaroaren 28an, ostirala, egingo dugun Berbalagun Topaketa.

Pankreas Antzezlana

Santurtzin laster umore antzezlan hau ikusteko aukera izango dugu: 
Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. 
Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen atzean etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egingo da noizbait.
Eguna: azaroaren 13an, ostegunean.
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Prezioa: 10 euro sarrera arrunta eta 5 euro berbalagunentzat.
Berbalaguna bazara eta joan nahi baduzu izena eman ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz.  

Ipuin kontalaria

Santurtzin hil honetan ipuin kontalariaz familian gozatzeko hainbat aukera izango dugu:

Egunak: azaroaren 9an eta 30ean, igandeetan.
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa museoan
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat 1e. Helduentzat eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.
Antolatzailea: Turismo saila

Eguna: azaroaren 13an, ostegunean.
Ordua: 17:30ean
Lekua: Mamarigako liburutegian
Oharrak: 5 urtetik gorako umeentzat eta dohainik
Antolatzailea: Liburutegi sarea

Eguna: azaroaren27an, ostegunean.
Ordua: 17:30ean
Lekua: Mahastietako liburutegian
Oharrak: 5 urtetik gorako umeentzat eta dohainik
Antolatzailea: Liburutegi sarea




Haur zinemaldia

Santurtzin hilero umeek filmak euskaraz ikusteko aukera izaten dute. Azaroan hauek izango dira hitzorduak:

Egunak: azaroaren 7an eta 21ean, ostiraletan.
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Oharrak: 5 urtetik gorako umeentzat eta dohainik.
Antolatzailea: Liburutegi Sarea

Familian euskaraz jolasean


Gogoratzen zara?
Haurrekin euskaraz jolastu eta abestu nahi? Orain
URTXINTXA ESKOLAREN eskutik antzinako
euskarazko kantak eta jolasak ikasteko aukera
izango duzu. Ez galdu aukera eta eman izena
azaroaren 12a baino lehen, PLAZA KOPURUA
MUGATUA da eta!
Izena emateko: soiartze-a@aek.org edo deitu
607605479/944960900ra


Eguna: azaroaren 15ean, larunbatean
Ordua: 17:30etan
Lekua: Sestaoko Kasko plazan (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non izango den)