2014/12/30

Urtarrileko Portugaleteko EUSKARA AGENDA

URTE BERRI ON! 2015eko urtarrilean sartu eta batera, hauek dira EUSKARA PRAKTIKATZEKO izango ditugun aukerak.
Horrez gain, euskara badakizu eta praktikatu nahi baduzu, apunta zaitez Portugaleteko Berbalagun taldeetan.

Informazio gehiagorako: portugalete_berba@aek.org

2014/12/27

Xabier Etxaniz Rojo idazlea Santurtzin izango da

Abenduko hitzorduan, Xabier Etxaniz Rojoren "Sirena hotsak" liburua irakurtzea erabaki zuen Irakurzale Klubak.
Oraingoan idazlearekin berarekin izango dugu hitzordua, hortaz oso aberasgarria izango dela jakin badakigu. Horrelako aukerak ez dira maiz izaten. Guk ez dugu aukera galduko; eta zuk?

Eguna: urtarrilaren 16an, ostiralean
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia


2014/12/26

Urtarrileko Santurtziko euskara agenda!

Urtea hasteko ekitaldi ugari izango dira Santurtzin. Hauen guztien artean Berbalagun egitasmoak antolatutakoak 3 dira:

-16an, ostiralean, "Sirena hotsak" liburuari buruz hitz egiteko elkartuko da Irakurzale Kluba idazlearekin berarekin, Xabier Etxaniz Rojorekin.
-21ean, asteazkenean, "Barreterapia" saioa egingo da.
-25ean, igandean, Mendilagunek mendi irteera egingo dute: "Serantes-Punta Luzero".

Hauei buruzko informazioa eskatzeko edota izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

2014/12/23

EÑAUT ELORRIETA kontzertua Portugaleten

"DESERRIKO KANTAK" lana eskainiko digu EÑAUT ELORRIETA abeslariak Portugaleten.

EGUNA: OSTIRALEAN, abenduak 26
LEKUA: El Carmen ikastetxeko aretoan
ORDUA: 20:00
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila

SARRERA DOHAINIK. Ekitaldian sarrera bana emango diegu ikusleei, saioa hasi baino ordu erdi lehenago, aretoaren kanpoaldean. Ikuskizuna behin hasita ez da sartzerik egongo.
Plaza kopuru mugatua.

2014/12/22

IPUIN KONTALARIAK familientzat Portugaleten

"MONDA LIRONDA" Familientzako ipuin kontalariak, aprobetxatu eta ondo pasa. APIKA TALDEAK egina. Sarrera dohainik eta Portugaleteko Kultura Sailak antolatua.

Eguna: asteartea, abenduak 23
Lekua: Zubi-Alde kiroldegia
Ordua: 18:00

2014/12/21

HAUR ANTZERKIA Portugaleten

"KARTOI BIRAKA" antzezlana.
MARKELIÑE taldea.
Eraman zure umeak eta zeuk ere disfrutatu.

Eguna: astelehena, abenduak 22
Lekua: El Carmen ikastetxea
Ordua: 18:00

2014/12/20

Santurtziko Gabonetako Haurren Parkea

Gabonez gehien gozatzen dutenak umeak izaten dira. Haientzako ekitaldi ugari antolatzen da eta hauen artean urtero izaten da Gabonetako parkea. Bertan ekitaldiak, puzgarriak, jolasak, tailerrak eta abar izango dira.

Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era
Lekuak: Gernika parkea eta Kabiezeseko kiroldegia
Norentzat: 2 eta 14 urte artekoentzat
Sarrera: dohainik
Antolatzailea: Santurtziko Udala

Mamarigan Negu Eguna


2014/12/19

BERBALAGUN JAIA SESTAON


Eguna: abenduaren 27an, larunbatean
Ordua: 
    17:30etan Txotxongiloak "Basoko ipuin ttipiak". EL TENDERETE
   18:30etan Euskal Herriko garagardo dastaketa tailerra (5€, izena eman kulturgune@gmail.com)
                        Keinu hizkuntza tailerra
     19:30etan Mihiluze txapelketa
     21:30etan Kontzertuak: Guda dantza eta Ihes (3€)
Lekua: Txirbilenea, Sestao (Txabarri 6, sarrera trenbidetik)
Antolatzaileak: Txirbilenea eta Berbalagun

2014/12/17

Hala Dzipok Neguko jaia ospatuko du


Hala Dzipo Musika Eskolak bere Neguko jaia ospatuko du ostiralean, hilak 19.  

Kalejira, luntx-a, abestiak... Ba al dago neguko hotzari aurre egiteko hau baino plan hoberik???

Animatu eta hurbildu arratsaldeko 18:30etatik aurrera Hala Dzipo musika eskolara!!!

2014/12/16

Gozogintza ikastaroa-kronika

Pasa den larunbatean, Santurtziko La Kelo Gaztetxean izan zen gozogintza ikastaroa.
Bertan elkartu eta Leireren argibideei jarraituz bi koloretako bizkotxoa, torrijak eta palmeratxoak egin genituen.
Palmeratxoak egitean inprobisatu genuen: batzuk eztiarekin, beste batzuk txokolatearekin, besteak karameluarekin, ... Umm! A ze gozoa zen sukaldean sortutako usaina!
Uste baino lehenago bukatu genuen, 13:00ak aldera. Zikindutakoa garbitu eta dena jaso ostean poz-pozik joan ginen etxera. Nork bere lagun eta familiakoek dastatzeko gozoak eskutan askaria eta gosari ederrak egin ditugu asteburuan.

Torrija errezeta
Bi koloretako bizkotxoa
Palmeratxoak

Eskerrik asko!!!




Arratsalde ezin hobea pasatu genuen Barakaldon. Eta dena, zuei esker!!!

Hasieran lotsa gainditu behar izan bagenuen ere, Hala Dzipo musika eskolaren laguntzaz abestu, dantzatu eta ondo pasatu genuen. Elkar ezagutzeko eta hitz egiteko aukera izan genuen.

Benetan, eskerrik asko hurbildu zinetenoi eta hurrengorako, prest!!!!

2014/12/15

Olentzero kalejira eta harrera

Olentzerori behar bezalako harrera egingo zaio Santurtzin, eta berak oparitxoak banatuko ditu. Hainbat eragilek antolatuko dute bakoitzarena. Guk ondokoaren berri izan dugu:

Eguna: abenduaren 24an, asteazkenean
Ordua: 17:00etatik 18:30era
Lekua: Erdigunetik Casa Torre jauregira
Antolatzailea: Udala eta Zugaitza Dantza Taldea

Familientzako marinel tailerrak

Hilero bezala Santurtzin familientzako marinel tailerrak izango dira:

Egunak: 22, 27 eta 29an.
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa Museoan
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro 1, eta 7 baino txikiago eta helduentzat doan.
Antolatzailea: Turismo Saila

Portugaleteko Korrika dendako egutegia


FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN

Gogoratzen zara? Haurrekin euskaraz jolastu eta abestu nahi? Orain URTXINTXA ESKOLAREN eskutik antzinako euskarazko kantak eta jolasak ikasteko aukera izango duzu.
Aurreko hilabetean egindakoa izugarri arrakastatsua izan zenez, abenduan ere beste bat antolatu dugu. Ez galdu aukera eta eman izena ahalik eta lasterren, PLAZA KOPURUA MUGATUA da eta!


Eguna: abenduaren 20a, larunbata
Ordua: 17:30etan
Tokia: Sestaoko Kasko Plazan (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non izango den)
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo deitu 607605479/944960900ra

2014/12/10

Txangoa familientzat EL POBALera

Lagun eta familia hori:

Abenduaren 20an (larunbata) El Pobal burdinolara joateko txango bat antolatu dugu bereziki familientzat. Ibilbidea hauxe izango da:
10:00 Irteera, Carlos VII (If aurrean)
11:00 Bisita gidatua
12:00 Erakustaldia
13:00 Itzulera
Izena emateko:
portugalete_berba@aek.org ) 944938284 / 944729261

Izena emateko azken eguna: abenduaren 12a (dohainik)
Gurasoak izango zarete seme-alaben arduradunak.
Han elkar ikusiko dugulakoan, har ezazu agur bero.

AUSKALO antzezlana Portugaleten

Portugaleteko Gazte Gelan (San Roke plazan) AUSKALO antzezlana ikusteko aukera izango dugu, 14-30 urtekoentzat eta SARRERA DOAN.
Eguna: abenduaren 11, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Gazte Gela

2014/12/09

Haur-zinemaldia Santurtzin

Ostegun honetan izango dugu aurtengo haur-zinemaldiko azken saioa:

Eguna: abenduaren 11n, ostegunean.
Ordua: 17:30ean
Lekua: Mahastietako liburutegia.
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat.
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea.

2014/12/05

KIRMEN URIBE Portugaleten

Datorren asteartean, abenduak 9, Kirmen Uribek hitzaldia eskainiko digu. Bertan "Bilbao-New York-Bilbao" liburua nola sortu zuen azalduko digu.
Gonbidatuta zaudete.

Eguna: abenduaren 9an, asteartea
Lekua: Santa Klara kulturtegia
Ordua: 19:30

Gabonetako postal lehiaketa

Gabonak ate joka ditugu, hori dela eta, Sestaon Gabonetako postal lehiaketa antolatu dugu, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Epea: abenduaren 9tik 19ra
Non: Sestaoko Aek euskaltegiko buzoian sartu zure postala
Norentzat: edonorentzat, bi kategoria egongo da; 8 urtetik 16ra eta 16tik gora
Zer baloratuko da: diseinua (itxura eta erabilitako materiala) eta barruko testua (mezua eta euskara maila)
Ebazpena eta sariak: abenduaren 23an

BI ARREBA ikuskizuna Sestaon

 
Andoni Egaña bertsolaria eta Xabier Lizaso pianojoleak Bi arreba izeneko ikuskizuna eskainiko dute Sestaon
 
Noiz: Abenduak 12
Non: Sestaoko musika eskolan
Ordua: 20:00etan
Prezioa: 4€
Norentzat:  jende ororentzat
 

2014/12/04

Gozogintza ikastaroa


EUSKALDUNON TOPAKETA BARAKALDON!!!

Gaur zortzi, abenduaren 12an ostiralarekin, hitzordu polita izango dugu Barakaldoko eta Ezkerraldeko berbalagun eta euskaltzale guztiok!!!

Elkar ezagutzeko, euskara #lotsarikgabe praktikatzeko eta tarte polita pasatzeko elkartuko gara. Ikasle, berbalagunak, irakasleak, euskaltzaleak... barakaldarrak, santurtziarrak, munduko hiritarrak... guztiak etor zaitezkete!!!

Noiz: Abenduak 12
Non: Eguzki taberna aurrean
Ordua: 19:30ak

Animatu eta etorri, musika, kantak eta sorpresaren bat ere egongo da agian.....

Barakaldon ere, gaur euskara praktikatu, bihar euskaraz bizi!!!!

Santurtziko Irakurzale Klubaren hitzordu aldaketa

Hitzorduaren aldaketaren berri eman behar dizuegu. Hasieran, abenduaren 9an elkartzekoa zen Irakurzale Kluba, baina azkenean hitzordua aldatu da eta abenduaren 16an, asteartean, 20:00etan AEK euskaltegian elkartuko gara "Borroka Kluba" liburuari buruz hitz egiteko. Animatu eta parte hartu!

2014/12/03

Olentzeroren etxea familian ezagutu


Sestaoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, bi irteera antolatu ditu Mungian Olentzeroren Etxea ezagutzeko.

Eguna: abenduaren 13an eta 14an
Ordua: 15:30etan Kasko Plazatik Mungiarako bidaia autobusez. Bisita gidatua 16:15ean hasiko da.
Iraupena: bisita gidatuak bi ordu inguru  
Prezioa: 5€ pertsonako (2 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango)
Erreserba:  Gaztelekun (La Iberia z/g), abenduaren 9an eta 10ean.

Probatu eta gozatu


 
 12 urtera bitarteko jostailuak, jolasak...
 
 
Eguna: abenduaren 11 eta 12an, ostegun eta ostirala
Ordua: 17:00etatik 20:00ak arte
Lekua: Sestaoko Gazteleku

2014/12/02

Ipuin kontalari saioak

 Hil honetan ere ipuin kontalariak izango ditugu Santurtzin. Ondokoak izango dira hitzorduak:

Eguna: abenduaren 5ean, ostiralean
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea
Oharra: 5 urtetik gorako umeentzat

Eguna: abenduaren 20an, larunbatean
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa Museoa
Antolatzailea: Turismo Saila
Prezioa: 7 eta 16 urte artekoentzat euro 1. Helduentzat eta 7 urte baino txikiagokoentzat dohainik.