pestaƱak

ERDIBANA antzelana

Sinopsia:"Ama zaharregia, enbolia bat, gripea eta hiltzeko gogo gutxi, emazte posesibo eta burusoiltzen hasia duen 50 bat urteko semea, hondoratzen ari den enpresa eta egunetik egunera urrunago  dagoen erretiroa, beste seme bat, hau 42 urtekoa, ama zaindu, bainatu, orraztu baina ia akabatzen duena, asteazkenero bisita egiten dien Jehovaren lekukoa, libreta ugari eta aurrezki gutxi, ahalik eta azkarren saldu beharreko etxe bat eta aitortu ezinezko sekretuz jositako gau amaiezina, argitara aterako direnak baina.
Komedia harrigarri honetan algara artean deskubrituko ditugun pertsonaiak izugarri hurbilak irudituko zaizkigu." (Serantes Kultur Aretoaren webgunetik)


Eguna: martxoak 19, osteguna
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoan, Santurtzin
Prezioa: berbalagunentzat 5 euro
Izena emateko epea eta modua: martxoak 13, ostirala ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz edo 678 422 573 telefono zenbakira deituz edo watsapa bidaliz.