pestaƱak

Hurrengo astean Santurtziko Irakurzale Kluba elkartuko da

Hurrengo asteko asteartean, martxoak 17, Santurtziko Irakurzale Kluba elkartuko da Alberto Ladron Aranaren "Piztiaren begiak" liburuari buruz hitz egiteko. Gurera etortzera gonbidatzen zaitugu, irakurrita izan ala ez. Ez baduzu irakurri, lasai asko etor zaitezke entzule eta gustura egonez gero, hurrengoan errepikatu.
Dagoeneko hurrengo liburua aukeratuta dago: Danele Sarriugarteren "Erraiak". Aurrekoan gurera etorritako Xabier Etxaniz idazlearen gomendioari kasu egin eta hauxe irakurtzea erabaki genuen. Honi buruz hitz egiteko hitzorduaren berri aurrerago emango dugu blog honetan, Santurtziko euskara agendan eta sare sozialetan.

Hil honetako hitzordua:
Eguna: martxoak 17, asteartea
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegia
Liburua: Alberto Ladron Aranaren "Piztiaren begiak"
Antolatzailea: Berbalagun