pestañak

Euskal dantza ikastaroa Barakaldon

Euskal dantzak gustoko badituzu baina ez bazara inoiz ausartu, heldu da momentua: Berbalagun batzuk euskal dantza errezak ikasteko elkartuko gara hemendik eta ikasturte bukaerara, udako erromeria guztietan praktikatu ahal izateko!!

Ez galdu aukera eta etorri erromeria dantza errezak ikastera!!! Primeran pasatzeaz gain, euskara praktikatuko dugu!

Euskara, jalgi hadi plazara!!! Altxa porrue!

NOIZ: Larunbatetan (15ean behin)
NON: Barakaldoko AEK euskaltegian
ORDUA: 11:00-13:00
IZENA EMATEKO: barakaldo_berba@aek.org (Leku mugatuak egongo dira)

Erraiak liburuari buruzko solasaldia Danele Sarriugarterekin-Kronika


Apirilaren 13an Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin izan genuen solasaldia Santurtziko Irakurzale Taldekook, “Erraiak” (Elkar, 2014), bere lehenengo eleberriaz hitz egiteko. Hemendik eskerrak bidali nahi dizkiogu Daneleri, gugana hurbiltzeagatik eta bilera osoan izan duen jarrera alai eta lagungarriagatik.
Erraiak” liburua “zaila” edo “korapilatsua” dela esan daiteke, Danelek aitortu zigunez, beste honelako solasaldietan irakurleek horixe bera esan baitiote. Bere defentsan soilik esan, idazlearekiko enpatia erakutsiz, horrelako testu bat idazteak ere zaila izan behar izan du.
Ez, ez da hasieratik amaierara erraz eta eroso irakurri daitekeen liburua, zein definitzearren esan dezakegu arbola bat dela, non adarrei gelditzen garen so, arbolari bere osotasunean baino. Baina literatura ere desatsegina izateko da, gauzak diren moduan islatzeko, mozorrorik gabe, eta gu eta gure errealitateak zalantzan jartzeko. Egileak aukeratutako estiloa, berez, ez da inorentzat (idazle zein irakurlerentzat) batere erraza. Daneleri itzultzailearen lanbideak emandako kapazitateagatik beharbada, esaldi luzeak erabilita (laupabost lerroko batzuk), artifizioz beteriko (idazle, artista, musikariak eta abar luze baten erreferentziak agertzen baitira) eta oso onomatopeikoa eta atzizkiz hornituta den hizkuntz propio batek erakusten digu idazle honen gaitasun literarioa, gure ustez harritzeko modukoa hain gaztea izanik.
Liburua lehenengo pertsonan dago idatzita, etengabeko barne bakarrizketa batean, irakurlea murgilduz, baina “… eta horra joan nintzen, eta hori pasatu zen …” kontatu ordez, egiten/ikusten/pentsatzen duen bakoitzean, protagonistaren iritzia baino bere errealitatearen ispiluaren aurrean kokatzen gaitu, analisi sakon eta pertsonala eginez, guri, irakurleoi, parte hartarazteko, protagonistaren azalean jartzeko asmoz. Horretarako, bizitzako hainbat pasartetako kontakizun gordinez baliatzen da idazlea, haserrea azaleratu nahi izan du eleberri forma hainbat egoeraren bidez, gauza askori errepasoa emanez. Barne bakarrizketa hau boxeo borroka bat bezalakoa izan da: geu, irakurleok, kolpeez babesten saiatu gara, gehienak saihetsetan, baina aurpegia deskubritu dugunean,testuari arreta jartzen diogunean, zuzeneko bat jaso dugu, protagonistari gertatutakoa guri ere gertatu zaigulako, gure segurtasun guztiek eta gure dogma guztiek eta gure egia berdadero guztiek ez dute ezertarako balio erraiek agintzen dutenean. Ez izan beldur, irakurle maitea, eta sartu borrokan.

Haurrentzako ikuskizuna: Il duo cannelloni

Hurrengo asteartean guraso zein seme-alabek hitzordua izango dute Barakaldoko San Bizente auzoko kultur etxean.
Sasiburu euskararen eskutik, "Il duo canneloni" haurrentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Umorea, musika, eta hainbat sorpresa izango ditugu zain! Huts egingo al duzue?

Hurbil zaitezte!!

NOIZ: Maiatzak 5, asteartea
NON: Clara Campoamor kultur etxean (San Bizente) 
ORDUA: 17:30

KU-KU! Haurrekin hitz egiten hasteko tailerrak

 

Non: Llanas kiroldegian 

Noiz: Larunbatetan,  (2 txanda: apirilaren 18an   eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 16an) 

Ordua: 10:30etatik 12:00etara 

Norentzat: 0-3 bitarteko umeak dituztenentzat

Izen-emateak: Sestaoko Udalaren euskara sailean 

Antolatzailea: Sestaoko Gazteleku

Tel. 94 472 90 24 euskara@sestao.net
PLAZA MUGATUAK!

IPAR MARTXA ikastaroa

Eguna: apirilaren 25ean, larunbata
Ordua: 10:00 - 12:00
Lekua: Pando Aisia (Portugalete)
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzua
Aldez aurretik izena eman behar da:
euskara@portugalete.org
944 729 261

Haur-zinemaldia

Hilero lez, oraingoan ere umeek zinemaz gozatzeko aukera izango dute.

Eguna: apirilak 24, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Sarrera: doan
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

MAGIA HELDUENTZAT Portugaleten

ASIER KIDAM magoaren "SEKRETUAK" ikuskizuna disfrutatzeko aukera izango dugu Portugaleten OSTIRAL HONETAN (agendan oker dago, barkatu).

Bideoa ikusi nahi baduzu:  https://www.youtube.com/watch?v=bZO1tfw36XA

EGUNA: martxoak 24, OSTIRALA
ORDUA: 19:00
LEKUA: Santa Klara
Antolatzailea: Udalaren Kultura Saila

"Harrian mezua" liburua, Irakurzale Klubean


IPARRALDEKO ASTEBURUA! KRONIKA ETA ARGAZKIAK!

Asteburu ederra pasa dugu Sestaoko berbalagunok iparralden!

Ostiralean iritsi ginen bertara, Lapurdin eguzkipean bazkaldu eta Garazira abiatu ginen Compostella aterpean gure motxilak uzteko. Garazi ederra ezagutzeko paseotxo bat eman ostean, aterpera afaltzera joan ginen.

Larunbat goizean Baigorrira jo genuen Bixentania ostatura, 10:00etatik 12:00ak arte bertako berbalagunekin hitzordua baikenuen, zoragarria izan zen beraiekin esperientziak partekatu ahal izatea, egin ziguten harrera paregabea izan zen!
Ondoren, Baigorritik ibilalditxoa egin eta Irulegira joan ginen berriz eguzkipean bazkaltzera. Sabela beteta, mendi ibilalditxoa egin genuen Irulegin, paraje ikusgarriak!
Honen ondoren, Donapaleu ezagutzera joan ginen. Aterpera neka-neka eginda itzuli ginenez gero, afaldu eta segituan oheratu ginen.

Igandean aterpea utzi eta Zuberoara abiatu ginen, maskaradak! Hokira heldu eta segituan egin ziguten harrera, autoan sartu zitzaizkigun buhameak! Barrikadetan dantzak eta kale antzerkia ikusi bitartean, bertakoek prestaturiko janariak dastatzeko parada izan genuen. 
Eguerdian, herri bazkarian bete genuen tripa xiberotarrez inguraturik!
Bazkaria bukatuta, dantzak eta antzerkia berriz!
Arratsaldeko 17:00ak aldera, pena handiz, autoak hartu eta etxera itzuli ginen... 
Hurrengora arte Iparralde!




  
 Maskaradak (Hoki)

 Mendi ibilaldia (Irulegi)



 
                                                Garazi ederra!
                                               Garazi!

                                  Mendi ibilbidea (Irulegi)
                                               Gure aterpea! (Garazi)
                                                Ezpelete
                                                  Bixentenia ostatua
                                                Maskaradak!
Sestaoko berbalagunak maskaradetako herri bazkarian! (Hoki)
                                   Maskaradak!

"Equipo Crónica"-Kronika


Aurreko hilean Santurtziko Berbalagunok Arte Eder museora joan ginen. Bertan “Equipo Crónica” taldearen lana ezagutzeko parada izan genuen, gure gida izan zenaren eskutik.
Taldea 1964 eta 1981 urteen artean aritu zen. Manolo Valdés, Rafael Solbes eta Juan Antonio Toledok sortu zuten; hala ere azken honek laster alde egin zuen taldetik. Valdés eta Solbesek “Equipo Crónica” izenez sinatu zituzten lanak, talde izaera garrantzizkoena izan baitzen.
Pop artearen nahiko antz handia dute lanek eta espainar artelan batzuk izan zituzten oinarri: Picassoren “Gernica” eta Velazquezen “Meninas” besteak beste.
Haien lanetan denetariko nahastu zuten: kritika, errealismoa, artelan ezberdinen irudiak, ...
Garai ezberdinak izan zituzten eta serie ezberdinak sortu zituzten. Serie ezagunena “Serie Beltza” (1972) izan zen eta honetan Estatu Batuetako genero beltza izan zuten iturri.
Ordu betez izan ginen hauen lana ezagutzen eta bukaeran gidak azaldu zigun hau izan dela lehenengo aldia taldeari buruzko erakusketa monografikoa egin dena. Hortaz, ondoko hausnarketa luzatu zigun: “Orain zuek esan beharko diguzue ea merezi izan duen erakusketa hau egitea eta taldearen lana gogorarazte”.
Bertaratutakook argi dugu baietz!

Familientzako marinel tailerrak

Santurtzin haurrek eta gurasoek elkarrekin euskaraz goza dezakete!

Egunak: apirilak 19 eta 26, igandeak
Ordua: 12:00etan
Lekua: Itsasoa Museoa
Prezioa: haurrak euro 1 eta helduak doan
Antolatzailea: Turismo Saila



Ziernbenara martxa

Santurtzitik Zierbenara paseoan joan-etorria egiteko aukera izango dugu asteburu honetan.

Eguna: apirilak 19
Ordua: 10:00etan
Lekua: Mikel Trueba Kiroldegian hasiko da
Izen-ematea: Kabiezes eta Mikel Trueba kiroldegietan, apirilaren 6tik 16ra.
Adin tartea: 0-100 urte
Prezioa:  2 euro (kamiseta eta ura barne)
Antolatzailea: Kiroletako Udal Institutua

La Kelo Gaztetxearen XVI. urteurrena

Santurtziko La Kelo Gaztetxearen XVI.  urteurrena ospatzeko egitaraua prest dugu dagoeneko. Antolatutakoen artean euskaraz gozatzeko aukera izango dugu. Hauek dituzue:

Apirilaren 18an, larunbatean:
Bertso bazkaria 14:30ean.
"La Banda del Abuelo" taldearen kontzertua 21:16etan beste talde batzuekin batera.

Apirilaren 19an, igandean:
"Alperrikako Bizien Jabe" kontzertu akustikoa 18:16etan, beste batzuekin batera.

Apirilaren 25ean, larunbatean:
"Neke Politikoa" taldearen kontzertua 19:30ean, beste batzuekin batera.

Ipuin kontalaria

Umeek eta gurasoek elkarrekin parte hartzeko ekitaldi aproposa:

Eguna: apirilak 18, larunbata
Ordua: 12:00etan
Lekua: Santurtziko Itsasoa Museoan
Prezioa: haurrak euro 1 eta helduak doan
Antolatzailea: Turismo Saila

Apirileko Santurtziko agenda berria!

Hil guztien azken astean zabaltzen dugu hurrengo hileko agenda. Martxo bukaeran 4 ekitaldidun agenda genuen. Oporretatik bueltan, hainbat eragilek antolatutako 6 ekitaldien berri izan dugu. Hainbeste direnez, honen berri ematea merezi duela uste dugu. Hortaz, hementxe duzue agenda berria.

Bernardo Atxaga & Jabier Muguruza Portugaleten

"Paradisuak eta katuak" MUSIKA & LITERATURA ikuskizuna.
Bernardo Atxaga idazlea eta Jabier Muguruza musikaria paradisuaz ariko dira, musika eta literatura uztartuta.

Eguna: apirilaren 15ean, asteazkena.
Ordua: 19:00etan
Lekua: Portugaleteko Santa Klara kulturtegian.

ASTEBURU PASA IPARRALDEN! AZKEN AUKERA!


Noiz: apirilaren 10etik 12ra (ostiraletik igandera)
Aterpea: Garaziko Gite Compostella (sukaldea eta jangela erabiltzeko aukera dago)
Prezioa: 15€ pertsona/gaua aterpean
Plana: Larunbatean ingurua ezagutzeko txango bat eta igandean maskaradetara!
Izen ematea: sestao_berba@aek.org
Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun

UMEEN NEGUKO LUDOTEKA

Eguna: astearte eta ostegunero
Ordua: 17:30-19:00
Lekua: Sestaoko Gaztelekun
Norentzat: 2-6 urte bitarteko umeentzat
Antolatzailea: Gazteleku
- sarrera librea edukiera bete arte

KAKORRATZ IKASTAROA


Eguna: asteazkenero (apirilaren 1, 8, 15, 22 eta 29an)
Ordua: 18:00etatik aurrera
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6, eskailerak jaitsi, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea