2015/05/28

Portugaleteko MINTZODROMOA gogotsu

Atzo Portugaleteko MINTZODROMOA egin genuen.
Azkenean, eguraldi ona eta giro ederra.

Goizean 120 pertsona elkartu ginen, eta arratsaldean 60.

Hemendik aurrera, ezagutu ditugun berbaLAGUN berriekin egunero euskaraz. LOTSARIK GABE!

2015/05/26

Oihan Vega Barakaldon

 
Gaur Oihan Vegak "Euskararen espektakulue" eskainiko du Barakaldoko San Bizente auzoko kultur etxean.

Musika, umorea eta euskara. Nor animatuko da??

NOIZ: Maitatzak 26
NON: Clara Campoamor kultur etxean
ORDUA: 19:00

Dena prest MINTZODROMORAKO

Asteazkenean, maiatzak 27, hitzordu garrantzitsua duzu Portugaleten.

10:00etan edo 17:00etan, San Roke plazan (metro ondoan)

Ez galdu euskara lotsarik gabe praktikatzeko aukera.

Eta gainera, LIBURUEN ZOZKETA parte-hartzaileen artean.

2015/05/24

TALO TAILERRA

Eguna: maiatzaren 29an
Ordua: 18:30etan
Lekua: Txirbilenearen txokoa, Sestao (Txabarri)
Eraman beharreko materiala: amantala, sukaldeko trapua eta tupper bat
Prezioa: 3€ pertsonako (osagaiak ordaintzeko)
Izena emateko: kulturgune@gmail.com
Antolatzailea: Txirbilenea

2015/05/19

PORTUGALETEKO MINTZODROMOA

Datorren asteko asteazkenean.  
San Roke plazan
10:00etan eta 17:00etan.

Apuntatzeko: portugalete_berba@aek.org
Eta gainera... liburuen zozketa parte-hartzaileen artean!

2015/05/18

LOREAK filma Portugaleten

LOREAK filma doan ikusteko aukera!

EGUNA: maiatzaren 21ean, osteguna.
ORDUA: 11:00etan eta 19:00etan
LEKUA: Ballonti zinetokia

Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzua

"The Cabret" antzerkia

ZIRKO, MAGIA ETA UMOREA!

EGUNA: maiatzaren 20an, asteazkena.
ORDUA: 19:00
LEKUA: Portugaleteko Gazte Gela

Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Gazteria eta Hezkuntza Saila

BADATOR PORTUGALETEKO MINTZODROMOA!

DENA PREST DAGO! ANIMATUKO ZARA?

EGUNA: maiatzaren 27an, asteazkena.
ORDUA: 10:00etan eta 17:00etan.
LEKUA: San Roke plaza

IZENA EMATEKO: portugalete_berba@aek.org edo 607 625 189

Ezkerraldeko Udako Berbalagun taldeak!

Barakaldon izena emateko: 
678 62 65 67

Portugaleten izena emateko:

Sestaon izena emateko: 

#lotsarik gabe praktikatu gurekin!


2015/05/14

Berbalagun Gurutzetan


Gurutzetako euskaldun batzuk haien auzoan BERBALAGUN piztea erabaki dute eta talde berri bat sortu dute. Asteazkenetan elkartuko dira, seguruenik 20:00etatik 21:00etara

Beraiekin batera Gurutzetan ere euskara kalera ateratzen animatzen bazarete, badakizue, hauek dira gurekin harremanetan jartzeko bideak:

678626567
Ezkerraldeko Berbalagun (facebook)

Anima zaitezte! Gurutzetan ere, euskara kalera!!

2015/05/11

Portugaleteko III. Txistulari Eguna

Eguna: maiatzaren 16an, larunbata
12:00etan kalejira
14:00etan entzunaldia herriko plazan
Portugaleteko Udalaren txistulari bandaren alde.

Mamarigan Kultur Eguna


Haur zinemaldian


Filme guztien edukia kontaketa ospetsuen bidez gizarte-balioekin lotuta dago: laguntasuna, elkartasuna, berdintasuna...
Helbururik nagusiena Internet eta teknologia berrien aparte, zinema dibertigarriaren bidez gizarte-baloretan hezkuntza berreskuratzea da.
Egunak: maiatzak 15 eta 29
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

2015/05/07

Pintxo ikastaroa!


UDAKO LUDOTEKA (izena emateko epea)


 3-10 urteko umeei zuzendutako programa (2005 eta 2012 urte birtean jaioak)
  1. hamabostaldia: ekainaren 29tik uztailaren 10era
  2. hamabostaldia:: uztailaren 13tik 30era
  3. hamabostaldia: abuztuaren 3tik 14ra

Prezioak:

Hamabostaldia: 1= 60 €
Hil osoa= 90 €

Inskripzioak:

Apirilaren 15etik maiatzaren 15era

Inskribatzeko moduak:

  • Internet bidez: inskripzioa bete eta bidali: euskara@sestao.net 
  • Eskura: Sestaoko Udalaren Euskara Sailean: Castaños etxea, 2. sol.

Plaza erreserbatu ahal izateko:

Euskara Sailak onetsi ondoren
Telefonoa: 94 472 90 24

KU-KU! Haurrekin hitz egiten hasteko tailerrak

Non: Llanas kiroldegian

Noiz: maiatzaren 9an eta 16an, larunbatak

Ordua: 10:30etatik 12:00etara 

Norentzat: 0-3 bitarteko umeak dituztenentzat

Izen-emateak: Sestaoko Udalaren euskara sailean 

Antolatzailea: Sestaoko Gazteleku

Tel. 94 472 90 24 euskara@sestao.net
PLAZA MUGATUAK!

Elikagaiak maneiatzeko ikastaroa gazteentzat

Iaz bezala, aurten ere gazteek elikagaiak maneiatzen ikasteko aukera izango dute Santurtzin:

Eguna: maiatzak 20, asteazkena
Ordua: 16:00-20:00
Lekua: Mamarigako Kultur Gunean
Adin tartea: 15-29 urte artekoentzat
Prezioa: 10 euroko fiantza ordaindu beharko da, baina egunean bertan bueltatuko da. Doan izango da.
Izen-ematea: maiatzaren 4tik 13ra Gazteboxen
Antolatzailea: Ezkerraldea Gaztedi

2015/05/04

Familientzako marinel tailerrak

Santurtzin familientzako marinel tailerrak izaten dira hilero, eta maiatzean astebururo izango ditugu:

Egunak: 10, 16, 24 eta 31n
Ordua: 12:00etan
Lekua: Santurtziko Itsasoa Museoan
Prezioa: 7-16 urte artekoentzat euro 1, ume eta helduentzat doan.
Antolatzailea: Turismo Saila

"Oporretarako lekua proposatu" lehiaketa

Laster helduko dira oporrak! Guztiei agian ez, baina guri behintzat bai. Hainbeste hilez gogor lan egin ostean, beharrezkoa izaten da atseden hartzea eta gustuko ditugun gauzak (eta denbora ezagatik egin ezin ditugunak) egitea.
Oporretan nonbaitera joateko irrikan gaude! Hala ere, ez dakigu nora joan. Lagunduko diguzu?

Oporretarako leku baten proposamena idatzi behar duzu 50-75 hitzetan, bertara joateko arrazoiak emanez. Eta nola ez argazkitxoak lagunduta!

Oinarriak:

    -Aurkezteko epea: maiatzaren 4tik ekainaren 2ra.
    -Gaia: oporretarako lekua proposatu.
    -Bidali beharrekoak:
    • Hitz kopurua : 50-75 (.doc formatuan. Verdana 10, justifikatua eta lerro-artea soila)
    • Irudia: ez da baloratuko, baina bidali beharko da. (jpeg, gif edo png)
    -Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa
    -Aurkezteko modua: ezkerraldea@aek.org e-postara bidali.
    -Sariak: 2 SPA sarrera eta bozken irabazleari zinemarako 2 sarrera.
    -Sariaren berri: ekainaren 18an, ostegunean, Ezkerraldeko Berbalagunen blogaren eta facebookaren bidez emango da.
    -Epai-mahaia: blogeko bozkak (bozka bakarra ordezkatuko dute), AEK,SUE eta Euskara Zerbitzua.

AHOLKULARITZA INFORMATIKOA



Zure Ordenagailua nola konpondu ikasi nahi duzu? Arazorik al duzu Hardwarekin eta ez dakizu nola konpondu?

Eguna: ostegunero (maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an)
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6, eskailerak jaitsi, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea

KAKORRATZ IKASTAROA

Eguna: ostegunero (maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an)
Ordua: 16:30-18:00
Lekua: Txirbilenea (Txabarri 6, eskailerak jaitsi, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea

Maiatzeko Santurtziko agenda hemen da!