2015/10/27

Santurtziko Irakurzale Klubak "Su zelaiak" liburua irakurriko du


Jon Arretxerekin izandako solasaldiaren kronika

 Urriaren 5an izan genuen Jon Arretxe idazlearen bisita Santurtzin, Irakurzale Klubaren bitartez. Euskaldunberri gehienok bere libururen bat irakurri dugu (behintzat Santurtziko AEKn ikasi dugunok). Nork ez du Ostegunak, Ostiralak eta Larunbatak liburuek osatuta klasikoa bihurtu den umorezko saga ezagutzen? Dena den, bere ibilbide literarioa askoz luzeagoa da: bidaiei buruzkoak, beldurrezko ipuinak, nobela beltza, … baita Basauriko euskarari buruzko liburu bat ere.

Nobela beltzan kokatzen dira Toure igarle-detektibearen sagakoak, 19 kamera ,612 euro (talde honetan ere irakurritakoak) eta, momentuz, azkena den Hutsaren itzalak eleberria. Esan dugu literatura estilo ezberdinak landu dituela Jonek, baina aipatutako azken liburu hauetan, nahiz eta nobela beltzaren eremuan kokatu, umorea, kritika soziala eta, modu batez edo bestez, bidai kronikak ere azaltzen dira.

Hala ere, arloz arlo, idazlea saiatu (eta gure ustez, lortu) da liburu bakoitza ezberdina izaten, alta, pertsonaia berdinak agertu edo testuinguru antzekoan ipini arren, kontakizun bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu.

Sagako lehenengoetan umore gehiago agertzen zen, eta protagonistaren bizitza hobe baten esperantzak pasarte gozoagoak ematen zizkion irakurketari. Baina azken honetan egoera erabat trakesten zaio Toureri, eta lehenengo orrietatik zamatzen gara berak jasandako presioekin, bere inguru hurbiletik etorritakoekin eta bere senideek jasotakoekin. Eta istorioaren garapen hori konprenitzekoa da, gure artean bizi diren etorkinen egunerokoari begiratuz gero. Hori islatu du Jon Arretxek liburuan, oso modu sinesgarrian gainera, idazleak berak ondo ezagutzen dituen hainbat erreferentzia gehituz (musika, argitaletxeen mundua, futbolarekiko zaletasuna, bisitatutako herriak, …)
Saga hau, antza, ez da hemen amaitzen. Beraz, Santurtziko Irakurzale Klubekoak pozten gara Toure kuttunaren abenturak jarraitzeko aukera izateagatik. Baina Arretxek, oso deskriptiboa izan arren, galderak uzten ditu airean, eta jakiteke dago zer egingo/egiten dugun guk “Toure”-ren bizitza hobetzeko.
Hemendik gurekin elkartzeko prestutasuna, izandako jarrera irekia eta bere testuak hobeto ulertzeko ekarritako materiala eskertu nahi dizkiogu Jon Arretxeri. Milesker!

Iturria (Eskerrik asko Joxi!)

Errigora ekimenaren neguko kanpaina abian da!


Saskiaren salneurria 50 eurokoa izango da. Gutxi gorabehera, merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak, baina, kasu honetan, jasotakoaren %25a hiru proiektuotara bideratuko da aurtengoan, Nafar hegoaldeko nekazaritza bultzatzeaz gain:

• Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastola: Bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera.
• Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera.
• D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara


Urriaren 21etik azaroaren 5era Ezkerraldeko AEK euskaltegietan egin ahalko da eskaera.
Urriaren 21etik azaroaren 8ra Santurtzin: Luzaide euskal jantzien denda, Lagun Etxea taberna, Arkupe liburu-dena, Kultur Etxea eta Wagon tabernan.

Ikusi bideoa

2015/10/26

II.Euskararen Ginkana Barakaldon

Barakaldoko Euskararen ginkanaren II.edizioa heldu da!!!

Sasiburu euskara elkarteak antolatu duen ginkanan, euskara eta Barakaldo lotu eta gehiago ezagutzeko aukera izango duzue. Froga desberdinak, asmakizunak, herriari buruzko galderak... Ez al zarete animatu behar?? Hona hemen elkarteak luzatutako gonbitea: 
 
"Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jolastu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!"

Izena emateko: sasiburu.ginkana@gmail.com
Ginkanaren iraupena: Urriaren 26tik abenduaren 2ra (behin hasita ere izena emateko aukera egongo da)
Sariak: Euskararen nazioarteko egunean jakinaraziko dira. Liburu elektronikoak, liburu sortak, produktu ekologikoak...

ANIMA ZAITEZTE!!!

2015/10/23

ERREZITALDIA: Unai Elorriaga eta Juanra Madariaga

Datorren ostegunean, urriak 29, mendizaletasuna eta literatura uztartuta, ikuskizun ederra eskainiko digute Unai Elorriagak eta Juanra Madariagak. "ESPEDIZIOA mendi ororen pisua" liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.
Eguna: urriak 29, osteguna
Ordua: 20:00
Lekua: Santa Klara
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Euskara Saila

Anima zaitez eta etorri!

EUSKAL DANTZA IKASTAROA SESTAON

Erromerietan inbidia pasatzen duzu dantzatzen ez dakizulako? Bada, anima zaitez eta etorri beste berbalagunekin batera euskal dantza ikastarora! Musika zuzenean izango dugu!

Eguna: azaroak 6, ostirala
Ordua: 18:00-19:00
Lekua: Kasko plaza (eguraldi txarra eginez gero, parte hartzaileei jakinaraziko zaie non egingo den)
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo Sestaoko Aek euskaltegian
Antolatzailea: Berbalagun

2015/10/20

GURASOLINPIADAK Portugaleten

Urriaren 31n, larunbata, GURASOLINPIADAK izango dira Portugaleten.
Bertan, Guraso eta seme-alaben arteko jokoak, ginkana eta kirol-jarduerak elkarrekin egiteko (ala ikusteko) aukera izango dugu.

Hori bai, guraso eta umeen arteko harremanetan, euskararen erabilera txikitatik sustatzeko asmoz.

Animatu eta izena eman: portugalete_berba@aek.org / 600 482 022

Santurtzin "Burdinak utzitako ondarea" bisita gidatua


Ondarearen Europako Jardunaldiek programa zabala eskainiko dute XV. edizioan, eta burdinari loturiko kultur ondarea izango dute ardatz. Bizkaiko 64 udalerritan 200dik gora jarduera egingo dira, Europako Kontseiluak proposaturiko gaiarekin bat eginez: Industria eta teknologia ondarea. Nola ez gurean ere izango dira ekitaldiak.
Mendeetan zehar, meategien ustiapena jarduera gailena izan zen Santurtzin eta Ezkerraldean. XIX. mendearen azken laurdenean batez ere, kapital eta eskulan ugari iritsi zenez, burdin mea preziatuaren erauzketa bizkortu egin zen. Aldi berean, prozesu hark eragin gogorrak izan zituen Santurtziko paisaian eta gizarte-egituran. Proposatuko dugun bisitaldian, garai hartatik gaur egunera Santurtzin gertatutako eraldaketa haren historia ezagutuko dugu.

Eguna:urriak 31, larunbata
Ordua:10:00etan
Lekua:Casa Torre jauregian
Izen-ematea:Turismo bulegoan, 31 baino lehen
Prezioa: doan

Bertso gosaria Barakaldon!

Datorren asteko asteartean, hilak 27, goizeko 10,30ean CIS eguneko zentroaren kafetegian (Anaien parkea) "Bertso gosaria" egingo da. Bertan Vidal anaiek bertsolaritzaz hitz egin eta saio didaktiko bat eskainiko digute. Bitartean kafe eta pintxo bana hartu ahal izango dugu:
ZER: Bertso saio didaktikoa eta gosaria (Doan)
NOIZ: Urriak 27
LEKUA: CISeko taberna (Anaien parkea)
ORDUA: 10,30 - 12,00

Ekintza doakoa da; baina aldez aurretik izen eman behar da: euskara@barakaldo.org

Anima zaitezte!!!

2015/10/18

ARRAUN IKASTAROAren kronika

Larunbat honetan, urriak 17, arraun ikastaroa egin dugu Portugaleteko San Nikolas Arraun Taldearen eskutik.
Ikastaro laburra, baina mamitsua. Oso ondo pasatu dugu, interesgarria, dibertigarria, arraunaren oinarrizko ezagutzak ikasi eta, batez ere, EUSKARA PRAKTIKATU.
Eskerrik asko arraun taldeari, Karlos Belasko presidenteari erraztasun guztiak emateagatik eta Joseba Gandoy gure entrenatzaile partikularrari, bere azalpenak garbiak, eta interes handikoak izan direlako.
Gainera, argazkietan ikusten duzuen bezala, txalupaz zubiraino joan ginen eta ibilbide ona disfrutatu genuen.
Datorren urtean berriro eta hobeto.








2015/10/14

Moby Dick antzezlana

H. Melvilleren eleberri ospetsuaren antzerkirako egokitzapena. Ismaelek Pekod balea ontzian eta Acab kapitainaren agindupean bizitako abenturak eta esperientziak kontatuko dizkigu. Bidaian zehar, Ismaelek itsasoko bizimoduaren gorabeherez gozatuko du, balea ehiztarien bizimodu gogorra ikasiko du, lagunak egin eta beste kultura batzuetako jendea ezagutuko du, balea mota desberdinak antzeman eta baloratuko ditu... Hala ere, Acab kapitaina -Moby Dick- balea zuria mendekatu nahian ibiliko da eta, azkenean, obsesio horrek zoritxarra baino ez die ekarriko Pekodi eta bere tripulazioari.
 
Eguna: urriaren 25a, igandea.
Ordua: 12:30ean
Lekua: Santurtziko Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 55 minutu
Prezioa: 4 euro
Norentzat: haur eta familentzat
 

2015/10/11

Haur zinema


Zer: Friends, abentura munstroen uhartean filmea
Eguna: urriaren 18a
Ordua: 18:00
Lekua: Sestaoko musika eskola
Prezioa: 2,5€
Iraupena: 90 minutu
Antolatzailea: Sestaoko Udala

2015/10/08

ARRAUN IKASTAROA PORTUGALETEN

Hau bai aukera ederra! Arraun egiten ikasteko ikastaro laburra, San Nikolas Arraun Taldearen entrenatzaileen eskutik!
Eguna: urriak 17, larunbata
Ordua: 11:00
Tokia: San Nikolas Arraun Elkartea
Animatu eta izena eman (kopuru mugatua):
portugalete_berba@aek.org
600 625 189 / 607 625 189

2015/10/06

NEKAZARITZA EKOLOGIKOARI BURUZKO HITZALDIA

Ostegun honetan, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia egongo da Jakoba Errekondo adituaren eskutik.
Eguna: urriak 8, osteguna
Ordua: 19:30
Lekua: Santa Klara
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila

2015/10/05

Euskal dantza ikastaroa Barakaldon

Euskal dantzak gustuko dituzu baina inoiz ez zara ikastera ausartu? Edo ez duzu aukerarik izan? ba anima zaitez eta etorri beste berbalagunekin batera euskal dantza ikastarora!!

Larunbatetan elkartuko gara (hilabetean bitan gutxi gora behera) erromeria dantzak ikasteko. Leku mugatuak daude, beraz, eman izena ahalik bezain laster!

Noiz: Urriak 10
Non: Barakaldoko AEK euskaltegian
Ordua: 11:30
Izena emateko: 678626567 edo barakaldo_berba@aek.org

Atera dezagun euskara dantzara, plazara!

2015/10/01

Non daude "K" hauek Santurtzin?

Euskaraz "K" hizkiak berebiziko garrantzia dauka dudarik gabe! Nor edo nork, singularra eta plurala ezberdintzen laguntzen digu.
"K" hauek herriko kaleetan paseatuz topa ditzakegu. Irudiko hauek, hain zuzen ere, Santurtziko kaleetan topa ditzakegu. Kapaza izango zara asmatzen non dauden?

Hemen klikatu eta bete inkesta.

Epea: urriaren 31ra arte.
Saria: asmatzaileen artean 2 zinema sarrera zozketatuko dira.

BAKARRIZKETA PORTUGALETEN

Ostiral honetan, urriak 2, Joseba Usabiaga umoristaren bakarrizketa disfrutatzeko aukera izango dugu. Umorea ez da plan txarra ostiral gauerako, ezta?

Eguna: urriak 2
Ordua: 20:00
Lekua: Sta. Klarako anfiteatroa (euria eginez gero, barruko aretoan).
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila

Anima zaitez eta etorri!