pestaƱak

200 LAGUN GAZTE MINTZODROMOAN

200 gazte, lehen eta bigarren batxilergokoak, hurbildu ziren pasa den ostiralean, apirilak 15, Los Llanos pilotalekuan egin genuen Portugaleteko GAZTE MINTZODROMORA.
Asti Leku ikastola, Ballonti institutu, Santa Maria ikastetxe eta Zunzunegi institututik etorritako ikasleak elkartu ziren ordubetez, KIROLA, MAITASUNA eta ETORKIZUNA gaiei buruz mintzatzeko.
EUSKARA PRAKTIKATU, ONDO PASATU ETA JENDEA EZAGUTU izan ziren helburuak eta bete-betean asmatu genuelakoan gaude.
Gainera, gurekin ETB1eko GU TA GUTARRAK saioko Aitor Ormazabal Artzai eta Lain Lopez lagunak egon ziren.
Momentu ederra eta dibertigarria, errepikatzeko modukoa.