pestaƱak

ARDO DASTATZE MUNDIALA!

Ederto! Ezin beste modu batean esan.
Mikel Garaizabal enologoak emandako hitzaldia benetan interesgarria izan zela, eta ardoa goxoa!
Hiru txakolin-mota, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txakolina alde batetik; eta, bestetik, Errioxako urteko ardoa eta ardo ondua. Horrez gain, GAZTA! 
Bi motako gazta: Idiazabalgo gazta arrunta eta ketua.
Usaimena, ikusmena, dastamena eta ukimena nola landu eta nola erabili irakatsi zigun Mikelek modu arin eta atseginean bertan egon ginen 28 pertsonei.
Hona hitzaldiaren hainbat argazki: