2017/03/31

Portugaleteko APIRILEKO AGENDA


KORRIKA IBILBIDEA Portugaleten

Hauxe da Korrikaren ibilbidea Portugaleten:

APIRILAK 6 , OSTEGUNA

06:30 ...Sestaoko hilerria / Abatxolo / Errepelegako etorbidea / Ramon y Cajal / Alonso Allende / Ballonti etorbidea / Pozo Pando / Ramon y Cajal / Maestro Zubeldia / San Roke / Simon Bolivar / General Castaños / Santurtzi...

07:30 ...Santurtzi / Mugakoa / Abaro etorbidea / General Castaños / Gregorio Uzkiano / Correos / Carlos VII / Ballonti etorbidea / autopista / Trapagaran...


2017/03/30

Korrika bukaera: Iruñeara joateko autobusa!!


Korrika bukaeraz gozatu nahi izanez gero, Ezkerraldetik autobusa aterako da!!

Korrika Jaia Arrontegi auzoan

Barakaldora Korrika apirilaren 6an, goizeko 04:54an, helduko dela jakinik, Arraontegiko Jai Batzorde eta Ainara aisialdi elkarteak egitarau oparoa prestatu du Korrika Festa honetan:

10:00etan, eskolan,Putxeroei hasiera
10:30ean Txistularien kalejira
11:30ean, eskolan, Peto tailerra eta Gaztelu puzgarriak
11:30etik aurrera Musika Hala Dzipoko fanfarriarekin
13:00etan korrika auzotik
13:30ean Puzgarriak berriro eta jokoak
14:30ean, eskolan, herri bazkaria
17:00etatik aurrera kalejira musikala

Korrika Jaia Lutxana auzoan

20. Korrika Otxandion hasi berri da. Barakaldora heldu bitartean, motoreak berotzen jarraitzeko, hara zer proposatzen diguten Lutxana auzoan:

Korrika festa Lutxanan
 Martxoak 31, ostirala
18:30- Korrika Txikia
19:00- Pintxopotea
20:00- Kalejira
21:00- kontzertua Sotano taldearekin
Antolatzaileak: Auzo elkartea, Amaia dantza taldea eta Jai Batzordea.

Korrika Txiki Portugaleten


PORTU KANTARI


Bizkaiko bertsolariak taldekakoa


Apirileko Santurtziko euskara agenda


2017/03/29

Korrika Txiki Santurtzin!!


Barakaldoko ibilbidea zehatz-mehatz


Mintzodromoa Barakaldoko Hizkuntza Eskolan

Zer: Mintzodromoa
Noiz: martxoaren 30ean, osteguna
Zer ordutan: 09:30etik 20:30era
Non: Barakaldoko Hizkuntza Eskolan

"Korrikaren Historia" erakusketa Barakaldoko Hizkuntza Eskolan

Barakaldoko AEK eta Hizkuntza Eskolari esker, zera izango dugu datozen egunetan:

Zer: "Korrikaren Historia" erakusketa, 1980tik gaur egun arte Korrikaren historia laburbildua.
Non: Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
Noiz: Apirilaren 3tik 7ra

2017/03/27

Apirilean hitzordu bikoitza Kantulagunekin!


Santurtzin larunbat honetan bertso-bazkaria!

Oharra: prezioa borondatea izango da.

Scrapbooking tailerra


Korrika Festa Barakaldoko Herriko plazan

Korrika Barakaldora, apirilaren 6an, 04:55ean, helduko dela jakinik, Korrika Festa antolatu dute AEK-k, Euskara Sailak, Hala Dzipok eta Ainara aisialdi elkarteak bezperako arratsaldean.

Noiz: apirilak 5, 17:00etatik aurrera
Non: Herriko Plaza 
Zer: Puzgarriak, Zirkorrika antzerkia eta Patxi Perez eta konpainia taldearen dantza plaza.

Korrika Txikia apirilaren 5ean izango da Barakaldon

Korrika Txikia antolatu dute AEK-k eta Euskara Sailak Barakaldon, apirilaren 6an, goizeko 04:55ean, helduko den Korrika Nagusia girotze aldera

Noiz: Apirilak 5, asteazkena
Zer ordutan: 10:00, Bide Onera plazan

Antxo eta Pantxa pailazoak

Noiz: Apirilak 5, asteazkena
Zer ordutan: 10:30, Herriko plazan

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa Barakaldoko Gazte Bulegoaren eskutik


Barakaldoko Gazte Bulegoak elikagaien manipulatzaile tailerra prestatu du. Martxoaren 29ra arte izena emateko aukera daukazu. Apunta zaitez!

Noiz: Apirilak 5, asteazkena
Zer ordutan: 10:30 – 13:00
Non: Gazte Bulegoan
Prezioa: 10€ko fiantza
Adina: 15-29 urte
Izen- ematea: Martxoaren 22tik 29ra. Gazte Bulegoan (San Juan 17)

Kamisetak kustomizatzeko famlia tailerra Barakaldon

Denok euskaraz, familia tailerrak programaren barruan Kamisetak kustomizatzeko tailerra izango dugu.
Aukera ezin hobea familia giroan jolasteko eta euskaraz ondo pasatzeko!
 
Noiz: Martxoak 31, ostirala
Non: Clara Campoamor Zentro Zibikoan
Zer ordutan: 17:30-19:00
 
Nork bere kamiseta ekarri beharko du (umeek zein gurasoek)
 
Izena emateko: euskara@barakaldo.org edo 94 478 92 41. Martxoaren 27tik 30ra arte
 

Sestaoko mintzodromoa

Martxoaren 29an, asteazkena, Sestaoko mintzodromoa egingo da Angela Figuera institutuan. Animatu parte hartzera!!

2017/03/23

Urtxintxa tailerraren kronika

24 lagun elkartu gara gaur (gurasoak eta umeak)  Urtxintxa taldeak gidatutako "Familian euskaraz jolasean" tailerrean.

Portugaleteko Zubeldia eskolako gimnasioan elkartu gara eta, ordubetez, euskaraz jolastu gara eta disfrutatu dugu gurasook eta umeek.

Apirilaren 27an, Kanpazar eskolan beste tailer bat egingo dugu: "Esku-lanak familian". Han ikusiko dugu elkar.




Ume eta familientzako tailerrak


2017/03/22

Ipuin kontaketa

Korrikaren eskutik, Pello Añorga ipuin kontalariak "Irudi-liburuak kontatzen familian" eskainiko die 4 urtetik gorako umeei.

Eguna: martxoak 24, ostirala

Lekua: Santa Klara

Ordua: 18:00

Aforo mugatua denez, deitu AEKren euskaltegira: 944938284 / 607625189

Barakaldoko Llano auzoan Korrika-festa antolatu dute ostiral honetarako

Llano Topagune elkarteak Korrika-festa atondu du:

Noiz: martxoak, 24, ostirala
Non: Kulturgunen
Zer ordutan: 18:30ean
Zer: umeentzako jolasak, musika, Zirkorrika antzezlana, txokolatada eta bideoak

2017/03/20

MADALENA txangoaren kronika

Larunbat goizean, eguraldia lagun, txango ederra egin genuen Portugaleteko Berbalagunok.

La Madalena (Urallaga) kobazulora igo eta barrura sartu.

Ibilaldi ederra eta interesgarria, benetan!












Bisita gidatuak euskaraz ostegunero Barkaldoko lorategi botanikoan


Ostegunero bisita gidatuak antolatuko dira Lorategi botanikoan euskaraz.

Noiz: Ostegunetan
Zer ordutan: 11:30ean
Non: Ramon Rubial Lorategi Botanikoan
Izen ematea: Natur Gelan (Lorategi Botanikoan), 94 437 58 05 edo naturgela@barakaldo.org Bisitak doakoak dira

Bertan, Euskal Herriko baso autoktonoetako espezieak (sinbologia, bitxikeriak…) ezagutuko ditugu, eta aukera ezin hobea izango dugu, giro informalean, euskaraz mintzatzeko!!

Erreserbatu zure txanda!! Gainera, udaberria dator eta lorategia zoragarri egongo da!




Otxandiora autobusa!


Gaixotasun arraroei buruzko hitzaldia Barakaldon


Hilean behin, Osakidetza barrutik ezagutzeko aukera izango duzu, Osakidetzako profesionalak euskaraz ekimenaren harira. Oraingoan ekintza hau atondu dute:

Zer: “Gaixotasun arraroak”, Jabi Fernández
Noiz: Martxoak 22, asteazkena
Zer ordutan: 14:00 – 15:00
Non: San Eloy ospitalea (2. sotoko bilera gela)
Informazio gehiago: guillermo.gonzalezzamanillo@osakidetza.eus edo 94 400 67 21 / 94 485 58 10 / 94 485 58 44

Euritakoak margotzeko tailerra!


Gu ez gaude bakarrik

"Gu ez gaude bakarrik, gizakiak klima aldaketan duen eraginari buruzko fabula da eta 5 urtetik gorako haur eta gurasoek ikusteko egina dago.

Antzezlanak mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat dela kontatzen du. Gizakiak, naturaren parte izanik, bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da." 

Eguna: martxoak 26, igandea
Ordua: 12:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 50 minutu
Prezioa: 4 euro

Ongi etorri ontzira piratak!

Santurtziko Turismo bulegoak umeentzako ondoko ekitaldiak antolatu ditu doan martxoaren 26an, igandean:

-Agurtza atunontzira bisita gidatua
-Itsasoa museora sarrera
-Tailerrak

Ordua: 11:00etan
Informazio gehiago: Santurtziko Turismo bulegoan

2017/03/18

Haur-zinemaldia


Santurztiko Liburutegi Sareak antolatutako haur-zinemaldiaren hurrengo hitzordua hauxe duzue:
Filma: Marko Antonio
Eguna: 24, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegia
Sarrera: doan
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat

2017/03/17

FAMILIA TAILERRA

URTXINTXA taldearen eskutik, "Familian euskaraz jolasean tailerra" egingo dugu bertako guraso eta umeentzat zein Portugaleteko beste familia guztientzat.

Lekua: Zubeldia eskolako Gimnasio Txikia (Haur Hezkuntza)

Eguna: martxoak 23, osteguna

Ordua: 17:00