2017/04/28

Urtxintxa tailerraren kronika

Urtxintxa taldeak antolatutako "esku-lanak familian" tailerra disfrutatu genuen apirilaren 27an, Kanpazar eskolan.

20 pertsona (guraso eta umeak) ibili ginen sugandilak eta sorgin-orratzak sortzen.





2017/04/27

20. Korrikari buruzko balorazioa Barakaldotik


Pop up 3D liburu tailerra umeentzat Barakaldon

Barakaldo Hitza 2017 programaren barruan haurrentzako Pop up 3D liburu tailerra egongo da. 

Noiz: Maiatzak 4, osteguna
Zer ordutan: 17:30ean
Gomendatutako adina: 6 – 11 
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan

Izena emateko: apirilaren 24tik aurrera kultur etxeetan. 

Umeentzako estanpazio tailerra

Barakaldo Hitza 2017 programaren barruan haurrentzako estanpazio tailerra izango dugu. 

Noiz: Maiatzak 6, larunbata
Zer ordutan: 11:00etan
Gomendatutako adina: 6-11 
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan
Izena emateko: apirilaren 24tik aurrera, kultur etxeetan.


Lutxanako jaiak ate joka ditugu

APIRILAK 29, LARUNBATA
·         20:00 Elektrotxaranga Zaratak 18, Hala Dziporen eskutik.

APIRILAK 30, IGANDEA
·         10:00 Kalejira udal txistulariekin.
·         12:00 Umeentzako baratze ekologikoen tailerra Bituritxan, Ekologistak martxan taldearen eskutik. Amaieran  La Huertakara bisita egingo da.
·         12:30 Kalejira, Kartoi banda, dultzaineroak eta trikitrixa, Lutxanako kaleetan.
·         13:00 Bertako musika tresnen erakusketa Arriotxen.
·         19:30 Larrain Dantza Errotabarria plazan.

MAIATZAK 1, ASTELEHENA
·         13:00 Kalejira – Kartoi banda, dultzaineroak eta trikitrixa Lutxanako kaleetan.

MAIATZAK 5, OSTIRALA
·         17:00 Aurpegi margoketa eta puxikak Errotabarrian.

MAIATZAK 6, LARUNBATA
·         16:00 Umeentzako talo tailerra Arriotxen.
·         17:30 PLIS PLAS pailazo ikuskizuna Arriotxen.

MAIATZAK 7, IGANDEA
·         10:00 Kalejira txistulariekin, Amaia Dantza Taldearen eskutik
·         10:00 XXIV Nekazal azoka (Artzai Ona)
·         12:00 Kalejira Amaia Dantza Taldearen eskutik
·         12:00 Euskal Dantza agertaldia Amaia Dantza Taldearen eskutik, Bituritxan.
·         12:30 Kale animazioa; trikitrixa dultzaineroak, Kartoi banda eta Kartoi banda txiki.
·         18:00 Euskal erromeria Amaia Dantza Taldearen eskutik Arriotxen.





Katilinarenak-kronika


Xabier Etxaniz idazleak gomendatuta, Santurtziko Irakurzale Klubak Amélie Nothomb idazlearen “Katilinarenak” liburua irakurtzea erabaki zuen.

Istorio bitxia da, are bitxiagoak diren pertsonaiak dituena. Txikitatik, erretiratu berri den bikote batek “paradisuaren bila” baso ondoko etxe bakartu batera joateko erabakia hartu du. Baina paradisuan sugea ere badago, aldamenean duten etxeko auzokidea. Baso ondoan beraien eta auzokidearen etxeak besterik ez dago.
Ezin amestutako bakardadeaz gozatu! Egunero, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izaten baitute apenas hitz egiten ez duen eta nazkagarria zaien auzokidearen bisita. Azkenean, eguneroko bisita hauek obsesio bihurtu dira bikotearentzat.
Egun batez, auzokidea eta bere emaztea afaltzera gonbidatu dituzte. Egoera benetan kafkianoa! Hortik aurrerakoak are zentzugabeago eta muturrekoago bihurtzen dira... Hainbat ondorio atera daitezke, baina horien artean hauxe: ez dugu geure burua ezagutzen.

Itzalpeko argiak bisita gidatua


Km 0 bisita gidatua


PORTUGALETE KANTARI


2017/04/25

Urtxintxa tailerra



Mago Oliver Sestaon

Bihar apirilaren 26an,  Sestaoko Udal Euskaltegiko 30.urteurrena ospatzeko egingo diren ekintzen artean MAGIA ikuskizun bat izango da Musika Eskolan,  Mago Oliverren eskutik

Gonbidatuta zaudete.

Zatozte Musika eskolara goizeko 10:15etan!!

Labur bira Sestaon

 Ostegun honetan Labur bira Sestaon!

2017/04/24

Scrapbooking tailerra


Barakaldoko berbalagunek Parke Botanikoa bisitatuko dute

Barakaldoko berbalagunek bertako Parke Botanikoa bisitatuko dute:

Noiz: maiatzak 4, osteguna
Non: Barakaldoko Parke Botanikoan
Zer: Bisita gidatua euskaraz
Zer ordutan: 11:30-12:30
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

Azken eguna izena emateko maiatzaren 3a da.

Birziklatzen ikasteko tailerra datorren igandean


Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA zentroak IgandEROAK tailer eskaintzaren barruan, hara zer prestatu duen oraingoan:

Zer: Birziklatzen ikasi
Noiz: Apirilak 30, igandea
Non: CIHMA Luis Choya Almaraz – Errekatxo auzoan
Zer ordutan: 12:00 – 14:00
Gomendatutako adina: 6 – 12 urte
Doan

Saio honetan birziklatzen ikasiko dugu, material birziklatuz eginiko gauza zeharo ezberdinak sortuko ditugu. Laguntzaile bezala Seo birdlife taldea izango dugu.


Liburuzaina estu eta larri antzezlana Gurutzetan


Barakaldo Hitza 2017 programaren barruan “Liburuzaina estu eta larri” antzerki lana izango dugu.

Noiz: Apirilak 29, larunbata
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Gurutzetako zentro zibikoan
Gonbidapenak Kultur etxeetan, apirilaren 24tik aurrera

Liburuen garrantziari eta liburuetako historiek duten indar eraldatzaileari buruzko ipuina da. Bibliotekari batek bizitzako abenturaren bidez kontatutakoa. Pindelbum andreak bere burua behartuta ikusten du egun batzuk pasatzera bidelapur batzuen gordelekuan. Bidelapur horiengan irakurketarekiko eta liburuekiko maitasuna piztuko du.

Ikuskizuna Margaret Mahyren “El secuestro de la bibliotecaria” izeneko ipuinean oinarrituta dago.

"Los Lekthor" umeentzako jokoa Barakaldoko Hitza 2017ren baitan



Barakaldo Hitza 2017 programaren barruan, “Los Lekthor” umeentzako jokoa izango dugu Burtzeñako zentro zibikoan. Pertsonaia atsegin hauen alfabetoa ikus ezazu eta mezu sekretuak bidal itzazu.

Noiz: Apirilaren 24tik 28ra
Zein ordutan: 17:00 – 20:00
Non: Burtzeñako zentro zibikoan
Adina: 6 urtetik aurrera

Ekintza honetarako ez da beharrezkoa izena ematea.




WhatsAppen II. lehiaketa abian jarri da Barakaldoko Hitza 2017 ekimenaren barruan


Barakaldo Hitza 2017 programaren barruan WhatsAppen II. Lehiaketa antolatuko da.
Ezaugarriak: 16 urtetik gorako edozeinek har dezake parte
Nola parte hartu:
  • Gehienez 22 hitzeko Whatsappa idatzi
  • atea itxitakoan” Whatsapp barruan sartu
  • Bidali: 669 99 14 48
  • Pertsonako 2 Whatsapp gehienez
  • Apirilaren 24tik maiatzaren 7ra arte, biak barne
Sariak:
  • 1.Saria: 200€ 
  • 1.Akzesita: 150€ 
  • 2.Akzesita: 150€ 
  • Sari banaketa: maiatzaren 22an, 19:00etan, Clara Campoamor zentro zibikoan.
Iturria: euskara.barakaldo.eus 

2017/04/06

KORRIKA 20 Portugaleten


Korrika 20 Barakaldon. HerriKoloreren grabazioa


Korrika 20: Barakaldoko Korrika Txikia irudietan


Larrain dantza ikasteko aukera Hala Dzipori esker

Hala Dzipo musika eskolan  Erromerietako dantza ikasi nahi?

Zer: Erromerietako dantzak ikasten, Larrain dantza
Non: Hala Dzipo musika eskolan (El Rosario z/g)
Noiz: Apirilak 7, ostirala

Zer ordutan: arratsaldeko 17:30ean

Informazio gehiago: 94 438 55 41


Bagatza antzerki jaialdia asteburu honetan

OSTIRALA 7
-ESKOBIEN ATZETIK – Cía Barré

Zirko- antzerkia euskaraz
11:00 – Ibaibe H.I.

-SIN REMITE – Jean Philipe Kikolas
Zirko familiarra, hitzik gabea
19:00 – Xake Plaza

LARUNBATA 8
-MAGIA PARRASTAN – Imanol Ituiño
Haurrentzako magia euskaraz
20:00 – Ibarra-kaldu

-FAKIU – Atx Teatroa
Antzerkia (+18)
21:30 – Bai Antzerki Eskolan


Informazio gehiago: bagatzantzerkia.eus

Errepelega Kantari


Familia tailerra


2017/04/04

Euritakoak margotzeko tailerra-kronika


Pasa den ostiralean, ume eta helduak elkartu ginen euritakoak margotzeko. Euritakoez gain, elastikoa eta kirol-jertse bana ere ekarri zuten bi lagunek.

Batzuek dagoeneko zer egin bazekiten eta beste batzuk inprobisazioan ibili ziren, baina guztien emaitza ona izan zen!

Espero dezagun eguraldia lagun izatea eta euritakoak gutxi erabili behar izatea!

Sestaoko mintzodromoa. Kronika



Aurreko astean Sestaoko mintzodromoa egin genuen Angela Figuera institutuan. 100 lagun inguru elkartu ginen gai ezberdinen inguruan hitz egiteko. Eskerrik asko hurbildu zineten ikasle, irakasle eta berbalagun guztiei!!!

2017/04/03

Santurtziko KORRIKA ibilbidea eta lekuko eramaleak


Zuazo-Arteagabeitia Korrika kulturalean murgilduta dabil


Fakiu antzezlana Bagatzako antzerki jaialdian

Bagatzako antzerki jaialdiaren harira:

Zer: Fakiu antzezlana
Non: BAI antzerki eskolan
Noiz: Apirilak 8, larunbata
Zer ordutan: 21:30ean

Korrika txikia Mukusuluba, Arteagabeitia, Zuazo eta Haur Eskolarekin


Sormenezko argazki lehiaketa Barakaldoko CIHMAren eskutik


Sormenezko III. argazki lehiaketa antolatu du  CIHMA-Luis Choya Almaraz-ek

Noiz: Apirilaren 4etik 30era
Gaia: “Itsasadarra  Barakaldon”
Modalitatea: digitala
Nola: Gehienez jpg formatuan egindako 2 argazki aurkeztuko dira. Irudiak gutxienez 3.000 pixel izan beharko ditu
Argazkiak bidali: cihma.barakaldo@gmail.com
Sariak: lehenengo saria: 300€. Akzesita: 150€ . Sariak bale moduan emango dira, udalerriko zenbait komertziotan kontsumitzeko.