pestañak

"Rita arrastoan sartzen" umorezko antzezlana

"Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena." (www.serantes.com)

Eguna: martxoak 21, osteguna
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 10 euro sarrera arrunta eta 5 euroan euskaltegiko ikasleentzat eta berbalagunentzat.
Eskuratzeko modua: ikasle edota berbalaguna bazara, martxoaren 20a baino lehen, AEK euskaltegira joan, izena eman eta momentuan ordaindu. Sarrerak antzezlana hasi baino 15 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoko sarreran.