pestaƱak

MIHILUZE TXAPELKETA KRONIKA



Joan den ostiralean Berbalagun Jaia izan genuen Portugaleteko Xatoa tabernan. Elkartzearekin batera Mihiluze txapelketa ere egin genuen. Orotara 6 taldek hartu zuten parte eta taldekideek galdera eta  hainbat frogari erantzun behar izan zioten ,hala, irabazleek Donegal Tabernan afari eder bat irabazi zuten . Giro bikaina izan genuen, izan ere 40 bat lagun bildu ginen tabernan. Sari eta  berbalaguneko material banaketaren ostean luntx eder batez gozatu genituen sabelak.
 ESKERRIK ASKO BERTAN PARTE HARTZERA ANIMATU ZINETEN GUZTIOI!