pestañak

Munoa barrutik ikusteko aukera Barakaldoko berbalagunekin

Aukera paregabea izango dugu Munoa Finkako jauregia barrutik ikusteko. 20 lagun baino ezin gara sartu, beraz, adi eta azkar ibili!

Zer: Munoa Finkako jauregia barrutik
Noiz: Maiatzak 16, ostegunarekin
Zer ordutan: 11:00etan
Izen-ematea: azken eguna maiatzaren 14a. Plaza mugatuak.

"Eman pozoia" elikadurari buruzko tailerra

Tokia: Santurtziko AEK

Gai nagusia: Gaixotzen gaituen elikadura sistema eta eraldatzeko proposamenak.

La Kelo Gaztetxearen XX. urteurrena

Santurtziko La Kelo Gaztetxearen urteurrena ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu dituzte, eta, horien artean, batzuk euskaraz izango dira:

Apirilaren 26an, ostirala, 19:20an bertso sorta.
Apirilaren 27an, larunbata, 20:20an Managaitzen kontzertua.

Zorionak La Kelo eta urte askotarako!

Apirilean beharrean, maiatzean izango dugu Kantulagun


Irakurraldi dramatizatua


Mendilagunak Anbotora!


San Jorge jaietan, euskaraz hainbat ekitaldi

Apirilaren 23an, asteartean:
18:00etan Juan Jose Mendizabal / arrantza portuan "Zortziko txikia" haurrentzako diskoteka Xaiborren eskutik.
18:30ean kalejira Santurtziko Gaztela eta Leoneko dultzaineroekin.

Apirilaren 26an, ostiralean:
18:00etan Juan Jose Mendizabal plazan, Paco DJ eta animatzailea  umeentzako emanaldia izango da.

Apirilaren 27an, larunbatean:
19:30ean kale animazioa elektrotxarangarekin.

Apirilaren 28an, igandean: 
18:00etan  Juan Jose Mendizabal plazan, haur emanaldia.
19:30ean arrantza portuan (euria izanez gero, Gernika parkean) kontzertua "Union musical vizcaina" musika bandaren eskutik.

Maiatzaren 4an, larunbatean:
19:00etan Gernika parkean, Dangiliske taldearekin erromeria.

Maiatzaren 5ean, igandean:
12:30ean parke nagusian (Eguzkia kafetegiaren ondoan), Kantulagunen emanaldia.



Ttakun, ttakun, ttakun... Klika txalapartari!

Apirilaren 6an, larunbatarekin, txalaparta-tailerra izan genuen, Mamarigako Kultur Etxeko Sendoaren, Txendoren, eskutik. Hasieran, txalapartaren historia pixka bat kontatuta eta hainbat kontzeptu azalduta, jotzeari ekin genion, poliki-poliki, hasiberriak ginen-eta. Txalaparta motak ere ezagutzeko abagunea izan genuen, esaterako, ohol bakarrekoa edota arbelezkoa. Zinez, tailer interesgarria eta tentsioa askatzeko aproposa, Korrikak eragindako tentsioa, hain zuzen ere (kar-kar-kar). 

Hona hemen argazki batzuk:









Bide batez, beroketa-lanak Korrikari begira




Mila esker, Sendoa, artista hutsa zara!

Goikoetxea anaiak:
https://www.youtube.com/watch?v=nZAkMUQrPKM

Portugaleteko maitasunezko mezuen lehiaketak badu irabazlea!

Portugaleteko maitasunezko mezuen lehiaketa 

Orain dela lau urte hasi zen Berbalagun egitasmoa, Portugaleteko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Xaribari-AEK euskaltegiak osatua, maitasunezko mezuen lehiaketa hau, euskaraz, antolatzen. Aurtengo edizioan 64 lagunek parte hartu dute, gehienak herriko euskaltegietako ikasleak eta berbalagunak izan direlarik.

Lehiaketako arauek eskatzen zuten mezua, 10-25 hitz bitartekoa, wasap bidez bidaltzea.

Euskaltegietako irakasleek, udal teknikariek eta Berbalagun egitasmoaren koordinatzaileak osatu dute epaimahaia, zeinek, mezuen edukia, egokitasuna, originaltasuna eta emakume eta gizonen berdintasun printzipioen errespetua aztertu ostean, hautatu baitu mezurik onena.

Horren egilea Cristina Gómez suertatu da, Portugaleteko euskara ikaslea.

Cristinaren mezuak honela dio: “Harriak ginen tontor gainean; beroak ibaira bidali gintuen; eta, korronte bera, haranera heldu gara. Errekarri bihurtuta, zure ondoan, itsas erraldoian desagertu arte”.

Argazkian María José Blanco Portugaleteko Euskara zinegotziak Cristina Gómez irabazleari ematen dio lehiaketako saria: liburu irakurgailu bat, hain zuzen ere.

Maitasunezko mezuen lehiaketa honek bere lau urteotan izan duen arrakasta ikusita, aurrerantzean ere eskainiko diegu portugaletetarrei, eta gehienbat gaztetxoei, honelako ekimen original eta dibertigarrietan parte hartzeko aukera, euskarazko mikroliteraturaren sormena bultzatzen dugun bitartean.

Ezkerraldetik Gasteiza autobusez


Apirilaren 10ean, 23:00etan, Santurtzira iritsiko da KORRIKA

Gero eta gutxiago falta da 21. Korrika Santurtzira heltzeko. Egun horretan, santurtziarrok kalera aterako gara eta harrera itzela egingo diogu, Korrikak merezi duelako. Gainera, egun borobila izango dugu:
10:00etan, Korrika Txikia. Bi zutabe aterako dira; bata Kabiezesetik eta bestea Mamarigatik, eta, lehendabiziko aldiz, ikastetxe guztiek parte hartuko dute. Ranzari ere animatuko da.
20:00etan, batetik, Gernika parkean erromeria izango dugu Gora Herria taldearen eskutik (Ortzadar elkarteak antolatua), eta erromeriarekin batera txorizoa sagardotan; bestetik, Bapor ontzia kalean, Euskaldunberri plazan, Juan XIII kalean eta Mamarigan, ostalariek pintxo potea egingo dute; beraz, aitzakiarik ez etxeratzeko.



Taberna hauetan guztietan pintxo potean aritzeko abagunea izango dugu:
Music, Cafeto, Wagon, Gaua, Cayo Triste, Harolds, Kalea, JR, Sound Place, Gloss eta Bitacoran.
Armintza, Luna, Taxka, Muñoz, Arraun, Maisu, Akelarre eta Soteran.


 SANTURTZIK KLIKA!!

Korrikaren ibilbidea SANTURTZIN


FAMILIAN EUSKARAZ JOLASEAN
. Datorren asteartean (apirilak 9) Gurasolagun pasaportea jarriko dugu matxan , horretarako haurrekin euskaraz jolasteko ikastaroa antolatu dugu. Animatu eta eman izena , gogoratu plazak mugatuak direla.

21. Korrika prest, Euskal Herria kolorez, euskaraz eta ilusioz betetzeko


"Rosa itzuli da" eleberria izango dugu hizpide Irakurzale Klubean


"Plisti-plasta" haur zinemaldian

Hilero bezala, 5 urtetik gorako umeek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute Santurtzin:

Eguna: apirilaren 5ean, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Prezioa: doan
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

SAREAN KATEATUAK antzezlana Santurtzin

                           
Noiz: apirilaren 5ean, ostiralarekin
Non: Kresala aretoan
Ordua: 10:00etan
Antolatzailea: Korrika Kulturala

Sinopsia:
Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.
Hasteko, elkarrekin test bat egingo dute, mendekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hori kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan esketx tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, betiere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakelakoekiko mendekotasuna, askoren iritziz, XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion eritasuntzat har daiteke; hori bai, kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.

Kidam magoa Kresalan

Familientzako ekintza aproposa bada ere, publiko ororentzat da; beraz, beste planik ez baduzue, ostegun honetan, 18:00etan, Santurtziko Kresala aretoan hitzordu dibertigarria izango dugu magiarekin; horrela, 21. Korrikari hasiera magikoa emango diogu.