2019/11/27

Euritako margoketa Trueba eskolan

Portugaleteko Antonio Trueba eskolako Gurasolagun taldeko amek tailer dibertigarri hau prestatu zuten, eta haiek beraiek irakatsi zieten umeei euritakoak margotzen.

Tarte dibertigarria izan zen, eta ama, aita eta umeek  EUSKARA PRAKTIKATZEKO aukera aprobetxatu zuten. Zorionak eta aurrera!








2019/11/25

Abenduaren 2an "Fakirraren ahotsa" Santurtziko Irakurzale Klubean.

Hurrengo astelehenean, abenduak 2, hitzordua dauka Irakurzale Klubak 20:00etan Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa" liburuaz aritzeko.



"Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra.

      Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia.

      Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?"

Liburuaren inguruko informazioa hemen.





Punta Luceroko kanoien kronika

Portugaleteko berbalagunak, pasa den igandean, azaroak 24, mendi txango bat egin genuen Punta Lucero mendira.

Goiz ona izan genuen eguraldiaren aldetik, ikuspegien aldetik eta giroaren aldetik. Hemen duzuen hainbat argazki.

Merezi izan zuen, benetan.
















Korear sukaldaritza tailerra Barakaldoko berbalagunekin

Sora Ryu berbalagunak bi eguneko tailer interesgarri hau eskainiko digu:

Zer: Korear sukaldaritza tailerra (Dak Galbi plater gazia eta Songpyeon plater gozoa)
Noiz: Abenduaren 10 eta 17an, bi astearte
Zer ordutan: 18:00
Non: Gurtzetako Zentro Zibikoa
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi.


2019/11/20

Barakaldoko berbalagun eta gurasolagun taldeen ordutegiak

Aurten, Barakaldon inoizko talde eta berbalagun gehien ditugu. Taula honetan dituzue ordutegi guztiak:


2019/11/19

Bertso afaria


Punta Lucerora txangoa


Berbalagun topaketa... baina bertso afaria atzeratuta!

Gogoratu ostiral honetan Santurtziko Berbalagun topaketa daukagula, azken egunak dira, beraz, izena emateko!


Bestalde, 22an bertan AEK-k antolatutako bertso afaria atzeratu behar izan dute, data jakin bezain laster jakinaraziko dugu!



Berbalagunak bidelagun bila!


Barakaldoko liburu-markatzaileak tailerrean ateratako argazkiak


26 lagun elkartu ginen Natur Gelari esker antolatu genuen ekintza polit honetan. Eguraldiak eta teknologiak (markatzaileak plastifikatzeko gailua hondatu zitzaigun eta) lagundu ez baziguten ere, oso giro on eta atseginean aritu ginen, eta, gainera, errepikatzeko gogoz gelditu gara!!







2019/11/18

Berbalagunen Topaketaren kronika

Hodei magoaren emanaldia izan zen aurtengo Portugaleteko Berbalagunen Topaketaren mamia. Bertaratutakoek magiaz disfrutatu zuten, baita pintxo eta opariez ere.

Argazki guztiak ikusi nahi badituzue, sartu HEMEN.