pestaƱak

Etxean bai, baina berbalaguna ez da eten!!!

Ezkerraldeko dinamizatzaileon oharra

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, ohiko berbalagun taldeak bertan behera geratu dira garai baterako. Era berean, egoera honek irauten duen bitartean, ekintza “presentzial” guztiak atzeratuta geratuko dira (ez bertan behera, aurrerago egingo ditugu eta!).


Baina garai berriak, aukera berriak. Bolada honetan berbalagunen arteko whatsapp taldeen bidezko bideodeiak sustatu nahi ditugu. Herri bakoitzeko dinamizatzailearen bidez jasoko duzue honen berri.


Gainera, UEMAk etxean euskaraz egiteko eta gozatzeko hamaika aukera bildu ditu, hemen daukazue: Etxean goxo euskaraz


Eta esan dugu ekintza presentzialak bertan behera utzi ditugula, baina... Adi egon, zerbait buruan darabilgu-eta!!!