pestañak

Maitasun mezuen lehiaketa. Saridunak.

2020ko MAITASUN MEZUEN LEHIAKETAn, aurkeztutako 220 mezuen artean (inoiz baino gehiago), irabazlea Estitxu Ibarra suertatu da.

Argazkian, Estitxuk Portugaleteko Udalaren Euskara zinegotzia Koldo Nuñezen eskutik jaso zuen saria, martxoaren 5ean: tableta elektroniko bat.

Mezu asko eta kolore guztietakoak. Gainera, Argentina eta Uruguaitik ere jaso dugu hainbat.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guzti-guztioi,  zuen esfortzu, irudimen eta euskara sare sozialetan zabaltzeagatik.

Hemen dituzue irabazle eta finalisten mezuak:

Maitatzea, maitatua izatea, norabide anitzeko sentimendua. Irribarreak, emozioa, plazera, zoriontasuna... une txarrak gainditzen laguntzen diguna. Gure bizitzaren motorra.  
Estitxu Ibarra (irabazlea)

 Azetil-CoA izan nahi nuke zure krebs-en zikloan sartzeko eta NADH inoiz ez agortzeko.  
Alba Nogales (finalista)

 Zu eguzkia izan arren, eta ni ilargia, ailegatuko da eklipse-eguna eta elkartuko gara betirako.  
Kasandra Garcia (finalista)

Nire arima argiz betez, egarria itzaliz, sena elikatuz.
Zure besoetan hazten naiz Ama Lurra, zure edertasunarekin hunkituta, zure magalaren babesean.
Oparirik bereziena, maitagarriena jasota, bizitza. 
Idoia Nuñez (finalista)

 Bizitzeko arnasa behar dut eta ZU zara haizea.
Beroa behar dut eta eguzkia zara.
Gose naiz eta zu goxoa
Beldur naiz eta ZU nire aterpea
Negar egiten dut eta zu zapia
Hori eta gauza gehiago bizitzeko eta ZU nire bizitza.
Sandra Saiz (finalista)

Zeruko bost izar hartu, eta hotel bat egingo dut, igerilekuan etzanda eskutik hartuta egongo gara gu.  
Hugo Abella (finalista)

Laino artean agertu zinen, aspaldi lotzen zintuen katea askatuz; nere barnean zure lekua erreklamatzen; eta betirako, baldintzarik gabe maite zintudala jakin nuen: euskera hizkuntza maitea.  
Arantza Astondoa (finalista)

Dantza gaitezen, bizitzak behartzen gaituen moduan, baina itzalek egiten duten bezala, beti elkarrekin, bultzatu gabe, oztopatu gabe, uste izan gabe. 
 Maru Sanchez (finalista)
Hauxek dira nire bihotzaren  bi hots:" Maite zaitut".  
Itziar Urraca (finalista)

https://cmumonica.es/wp-content/uploads/2019/02/silueta-mujer-fot-carnet-255x300.png 
Pozik nagoenean, laguntzen nauzu.
Barre egiten dudanean, zu nire ondoan zaude.
Negar egiten dudanean, han zaude.
Lagun-mina baino gehiago...
Ezin dut bizitza imaginatu zu gabe, musika maitia.
Zulema Agorria (finalista)