Atzo elkartu ginen
Casa Torre jauregian heldu zein ume yoga egiteko asmoz. Adin
guztietakook praktikatzeko modukoa da yoga eta osasungarria ere bai!
Amaiak gidatu zuen
saioa eta asanen (figuren) bidez animaliak eta bestelakoak irudikatu
genituen. Behin asana guztiak eginda, ipuin baten bidez denak elkartu
zituen eta horietakoren bat aipatzen zuenean, horri zegokion postura
egiten genuen.
Ondoren, eguzkiari
agurra eta beste ariketa batzuk egin genituen. Bukatzeko, mind
fullness ere egin genuen gerezi bana erabilita eta kandelak piztu
genituen kontzentrazio ariketa bat egiteko.
Yoga egin eta
gozatzeko aukera ere izan genuen!
Eskerrik asko
Amaia!!