pestaƱak

2018ko azken Portugalete Kantari

Giro ederrean eman genion joan zen ostiralean 2018ari agur kantaria. 60bat lagun bildu ginen alde zaharretik kantu kantari hilabeteko azken ostiralero bezala. Datorren urtean ere euskara kantuaren bitartez plazara ateratzeko asmoa dauka Portu Kantarik.


Portugaleten ere eskulanekin jo ta ke!

Atzo arratsaldean Portugaleteko Merkatuan 10 pertsona bildu ginen sormenari eta esku trebeziari euskeraz lekua egiteko. Berrerabilitako materialarekin  gabonetako apaingarriak egiten ikasi genuen.
Kristalezko poto zaharrekin besteak beste.

Mila esker bereziki talier hau antolatzeko bere denbora eta gogoa eskeini digunari!






Santurtziko berbalagunok eskulanetan

Abenduaren 13an, ostegunean, Kabiezes auzoko Kabian 17 lagun elkartu ginen Gabonetako apaingarriak egiteko. Urtero bezala, Olga berbalagunak eman zuen tailerra eta, urtero legez, bere ilusioa, indarra eta maitasuna erakutsi zizkigun (Olga bihotz handiko pertsona da). 

Mila esker, Olga! Bihotz-bihotzez

Hona hemen argazkiak:








Gabon zoriontsuak izan, gozatu eta jarraitu ohiturak aldatzen, euskarak behar gaitu-eta!

Barakaldoko gurasolagunon Gabonetako zuhaitzen argazkiak

20 gurasolagun (umeak eta gurasoak barne) elkartu ginen giro ezin hobean eskulan dibertigarri hau egiteko. Hona hemen argazkiak:






Santurtziko Gabonetako haur-parkeak

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Gernika parkean, Kabiezeseko kiroldegian eta Mamarigako pilotalekuan haur-parkeak egongo dira. Bertan, jolas-jarduerak, tailerrak, puzgarriak eta hamaika ikuskizun egongo dira: magia, pailazoak, zirkua... 



Olentzero-kalejirak Santurtzin

Urtero legez, abenduaren 24an, kalejirak egongo dira herrian zehar hainbat elkarteren eskutik.












Oraindik gutuna idatzi ez badiozue, egon lasai, garaiz zabiltzate-eta. Ongi pentsatu zer nahi duzuen eta idatziozue eskutitz polita. Ametsak ere euskaraz izan ditzagun!

Mamarigako Negu Eguna 2018


Ezkerraldeko KORRIKA DENDA zabalik


Badator 21. KORRIKA!! 
2019ko apirilaren 4tik 14ra
GARESTIK GASTEIZA

Oraindik Gabonetarako oparirik ez baduzue, zer oparitu jakin ezean,  abagune bikaina duzue lagunak, senideak aho zabalik uzteko; baietz asmatu!

Gainera, informazioa jasotzeko aukera ere izango duzue, baita KORRIKA LAGUNTZAILE bihurtzeko ere. 

ANIMA ZAITEZTE ETA HURBILDU!!
 EGIN KLIKA, AUKERATU EUSKARA!!

"Ekaitza urrun" Irakurzale Kluba


Hitzontziak-kronika


Hitzontziak dira liburuko lau protagonistak: Oihane, Joxe, Biteri eta Gloria. Bakoitzak bere istorioa dauka eta barne bakarrizketa luzeen bitartez azaltzen dizkigute. Hasieran, protagonisten arteko lotura ulertzea zaila da; baina narrazioak aurrera egin ahala, argi ikusten da. Nork bere bizipenak kontatzeko Euskal Herriko historian murgiltzen gaituzte, nahiz eta errealitateak hainbat izan. Hildakoek, pertsonaiekin egun ez daudenek, egundoko pisua dute haien bizitzetan; modu batean edo bestean baldintzatzen dituzte eta heriotzetik gertuago sentiarazten dituzte.

FAMILIENTZAKO TAILERRA

Eskulanak egiteko familia tailerra.

GAZTEENTZAKO SKATE IKASTAROA


"Izadia" liburuaren aurkezpena

"Gaur arratsaldeko bostetan ez zaitezte kalera atera, ez zaitezte etxean gelditu, ez joan eskolara, ezta lanera ere. Hil egingo zaituztet; egia esan, ez dago gordelekurik. Katixa dut izena eta zuek guztiok, kitu ez zareten horiek, gaur behingoz pairatuko dituzue egon zen politika ustelaren ondorioak."(www.txalaparta.eus) 
Garazi Albizua Castelao santurtziarrak idatzi du Izadia eleberria. Euskaraz idatzitako zientzia fikziozko triologiaren lehen alea dugu liburua, eta sorterrian egingo dugu aurkezpena.

Eguna: abenduak 20, osteguna
Ordua: 20:00etan
Lekua: Casa Torre jauregian

Gurasolagun tailerra Barakaldon: Gabonetako zuhaitzak

Barakaldoko Gurasolagunek beste ekimen interesgarri bat antolatu dute umeekin batera euskaraz aritzeko:

Zer: Gabonetako zuhaitzak egiteko tailerra
Noiz: Abenduak 19, asteazkena
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

Barakaldoko berbalagunok xaboia egiten: argazkiak

26 lagun aritu ginen Lorategi Botanikoko Natur Gelan xaboiak egiten. Anaren azalpenak adi-adi entzun ostean, lanari ekin genion giro onean. Hona hemen argazkiak.













Mendilagunak Ganguren mendira


Kantulagun abenduaren 16an!


Barakaldoko Berbalagun Topaketa abenduaren 14an

Urtero bezala, gabonak hurbildu ahala, Barakaldoko berbalagunek elkar ezagutzeko eguna izaten dute.

Zer: Berbalagun topaketa
Noiz: Abenduaren 14an, ostiralarekin
Zer ordutan: 19:00etatik aurrera
Non: Gran Parada tabernan hasita, San Bizente kalean

Elkar ezagutzeko jolasak, Hala Dzipoko musikariak eta partaideentzako sariak izango dira. Ezin hutsik egin!!

Gernika parkeko tailerrak

Aste peto-petoa izan genuen, eta horren beste seinale bat larunbatean Gernika parkean, Euskararen Astearen baitan, herriko hainbat kolektibok antolatutako tailerrak, umeak zein gurasoak aritzeko. 

Hona hemen zenbait argazki:








                                               Gora EUSKARALDIA!!!!