Arratsalde polita pasa genuen Sestaoko Berbalagunok aurreko ostegunean!
Hainbat familia, txokotan bilduta, Inauteri txanoak sortzeari ekin genion Gaztelekun, ez zen lan makala izan, baina izugarrizko txano eder eta koloretsuak atera zitzaizkigun! Tailerretik politena Sestaoko familiak euskaraz aritzea izan zen, biba zuek!
Ez ahaztu gaur Inauteri dantza ikastarora zuen txano ikusgarriak ekartzen!